NAFARROAKO GOBERNUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ciriza, Belateko tunelen lanen esleipenari buruz: "Ez nuen ezer ikusi"

Santos Cerdanek ezer agindu zionik ukatu du, eta lanen esleipena erabat legezkoa izan zela ziurtatu du. Bere hitzetan, ez zen egon inolako esku-hartze politikorik. 

 

bernardo ciriza
Bernando Ciriza, gaur, ikerketa batzordean. Argazkia: EFE

Bernardo Ciriza Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako kontseilari izandakoaren eta PSNko presidentearen txanda izan da gaur herri-lanen esleipenei buruz Nafarroako Parlamentuan abian jarritako ikerketa batzordean. Belateko tunelen lanen esleipenaren inguruan ziurtatu du Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak ez ziola inoiz jarraibiderik eman, eta ez zuela inoiz ezer susmagarririk ikusi. "Zintzoki diot. Ez nuen ezer ikusi", azaldu du. 

Acciona-Oses-Servinabar aldi baterako enpresa elkarteari esleitu zizkioten Belateko lanak, eta ikerketa judiziala hasi zenean, Servinabar kanporatu egin zuten elkarte horretatik. Cirizak azaldu duenez, Lurralde Kohesiorako kontseilari buru izan zen lau urteetan ez zion obrarik esleitu Sevinabarri. Gogora ekarri du Belateko lanen kontratazioa sinadura ez zela bere agintaldian egin, ondoren baizik. 

Ildo beretik, ukatu egin du Cerdanek Belateren kontratazio mahaia zuzentzeko Jesus Poloren izena proposatu zionik. Bere hitzetan, Cerdanek ustez Servinabarren duen parte-hartzearen inguruan ez zuen arrastorik. "UCOren txostena kaleratu zenean jakin nuen", zehaztu du. 

Espainiako Gobernuarekin herri-lanen inguruan izan zituen hitzorduetara Cerdan zergatik gonbidatzen zuen galdetuta, "PSOEn zuen erreferentziazko posizioagatik", erantzun du. "Antolakuntza idazkaria zen eta diputatua", gaineratu du. 

Bilera horietan, Nafarroako izenean Cirizak berak hitz egiten zuela ere adierazi du, eta Cerdanen jokabidea "normala" eta "diskretua" zela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X