EAJ-PSE-EE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk Estatuari martxoaren 3ko sarraskiaren ardura har dezala eskatu dio, eta horrek beste aurrez aurreko bat ekarri du jeltzale eta sozialisten artean

EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu diote aitor dezala martxoaren 3ko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuela, eta aitortza horrekin maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala. PSE-EE ez dator bat eskari horrekin. 

VITORIA, 03/06/2025.- Los máximos dirigentes de los dos partidos que sustentan al Gobierno Vasco, Aitor Esteban (i) del PNV y Eneko Andueza del PSE-EE,  han presentado este martes en Vitoria la proposición de ley de medidas urgentes en materia de vivienda. EFE / L. Rico
Aitor Esteban eta Eneko Andueza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EAJren eta PSE-EEren arteko enegarren talka geratu da gaur agerian Eusko Legebiltzarrean. Oraingoan, martxoaren 3ko sarraskian Espainiako Gobernuak izan zuen arduraren inguru ez dira bat etorri bi gobernukideak, eta aurrez aurrekoa izan dute. 1976ko gertakarian,  Espainiako Poliziak bost langile hil zituen, tiroz, Gasteizen. 

50. urteurrena dela eta EH Bilduk eta Sumarrek sinatutako legez besteko proposamena aurkeztu dute Gasteizko Ganberan, Espainiako Gobernuari langileen hilketan izan zuen "erantzukizun zuzena" aitor dezala eskatzeko. Halaber, 1978ko Sanferminetan, Iruñean, izandako istiluetan poliziak hildako gaztearen heriotzaren erantzulea Estatua bera ere badela aitortzea eskatzen da ekimenean. 

Jeltzaleak eta sozialistak ez dira bat etorri gaiaren inguruan, eta zuzenketa bana aurkeztu dute, nork bere aldetik. EAJ bat dator Estatuari  aipatutako aitortzak eskatzean, eta maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala galdegitean ere bai. 

PSE-EE ez dago ados exijentzia horrekin, eta egin duen zuzenketan ez dio ardurarik eskatu Estatuari. Gainerakoan, jeltzaleen testu berbera eraman du Legebiltzarrera. 

Talka gehiago

Azken hilabeteotan hainbat ika-mika izan dituzte publikoki EAJk eta PSE-EEk. Aurrenetarikoa Gasteizko Arana auzoan Espainiako Gobernuak ireki asmo duen errefuxiatuentzako zentroak piztu zuen: sozialistek Madrilgo Exekutiboaren plana babestu zuten eta EAJ kontra agertu zen, "euskal harrera ereduarekin talka" egiten duelakoan. 

Administrazio publikoaren lan-eskaintzetako euskara eskakizunen inguruan ere ez dira bat etorri bi alderdiok, eta agerian geratu zen Enplegu Publikoaren Lege erreformarako jeltzaleek euren proposamena erregistratu zutenean.

Azken asteotan, berriz, Pasaiako Portuaren kudeaketa EAEra eskualdatzeko eskariak eta Ayesa enpresaren erosketak jarri ditu parez pare gobernu bazkideak. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X