Salaketa

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Polizia Nazionalaren operazio-buruak dimisioa eman du, agente batek bortxatu zuela salatu ondoren

Haren mendeko polizia batek Barne Ministerioaren etxebizitza ofizial batean bortxatu izana leporatzen dio; sexu-erasoaz gain, hertsapenak, lesio psikikoak eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egozten diote.

(Foto de ARCHIVO)

El DAO de la Policía, José Ángel González, participa en la rueda de prensa del Comité Técnico de Gestión del Covid-19, en Madrid (España) a 25 de abril de 2020. El Gobierno ha puesto fin este sábado a este formato de comparecencia diaria.



Moncloa

25 ABRIL 2020;CORONAVIRUS;COVID-19;MADRID;MONCLOA

25/4/2020

Jose Angel Gonzalez. Argazkia: Europa Press.

Jose Angel Gonzalez komisario nagusiaren dimisioak hautsak harrotu ditu, horren atzean haren menpeko agente baten kereila bat baitago, bortxaketagatik. Polizia Nazionalaren operazio-burua da Gonzalez, eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren arloko 8 zenbakiko Madrilgo Epaitegiak deklaratzera deitu du. Sexu-erasoak, hertsapenak, lesio psikikoak eta ondasun publikoak bidegabe erabiltzea egozten zaizkio.

Barne Ministerioak azaldu duenez, David Maman Benchimol magistratuak ikerketa abiatu du Jose Angel Gonzalezen aurka. Martxoaren 17an deklaratzera deitu du, "kereilatu gisa".

Biktimaren salaketa

Kereila 2025eko apirilean egin omen ziren delituekin lotuta dago, Jorge Piedrafita biktimaren abokatuak azaldu duenez.

Egun hartan, defentsaren arabera, salatzailea, Gonzalezen mendeko agente bat, "zerbitzuan zegoen", eta “auto kamuflatu batekin” jatetxe batera joateko agindua jaso zuen. Han, Gonzalez beste agintari batekin zegoen.

Une horretan, salatzailearen abokatuak ohar batean adierazi duenez, agindu bat jaso zuen ustezko biktimak: Jose Angel González "Barne Ministerioaren jabetzako haren etxebizitza ofizialera" eraman behar zuen. Bertan gertatu zen “sarketarekin” egindako bortxaketa, agentearen arabera.

Emakumeak etxebizitzatik ihes egin ahal izan zuen arte gertatu zen sexu erasoa. Ondoren, biktimaren abokatuak adierazi duenez, presioak jaso zituen salaketa jarri duen agenteak, zuzen-zuzenak Gonzalezen kasuan, eta zeharkakoak ere, beste goi kardudunen aldetik.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak izendatu zuen operazio-buru  Jose Angel Gonzalez, 2018an, Aragoiko Poliziaren buru nagusi izan ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X