Martxoaren 3ko eliza memoria demokratikorako gune izendatu dute
Memoria Demokratikorako Ministerioak sinatutako adierazpena astelehen honetan argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean.
San Frantzisko Asiskoa eliza, Gasteizen. Artxiboko argazkia: Radio Vitoria
Gasteizko San Frantzisko Asiskoa eliza memoria demokratikorako gune izendatu du Lurralde Politika eta Memoria Demokratikorako Ministerioak, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren erreferentzia izateagatik.
Memoria Demokratikorako Ministerioak sinatutako adierazpena astelehen honetan argitaratu da Espainiako Aldizkari Ofizialean.
Aurten 50 urte betetzen dira Espainiako Poliziak bost langile hil eta dozenaka pertsona hil zituenetik, Gasteizen. Egun hartan langileak asanblada bat egiten ari ziren, Zaramaga auzoko elizan, eta Polizia sartu eta tiroka hasi zen.
Espainiako Gobernuak Asisko San Frantzisko elizari balio sinbolikoa aitortu dio, memoria demokratikorako gune izendatuta.