EHUko errektoretza taldeak "onartezintzat" jo du Arabako campusean ke poteak jaurti izana
Martxoaren 3ko sarraskiaren urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu Arabako campuseko lau fakultatetan, eta, ondorioz, protokoloa aktibatu dute eta ikasgelak hustu behar izan dituzte. Errektoretzak ohar bidez esan du ikasleen "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea" babesten duela, baina ez dituela onartuko "pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurkako metodoak".
EHUko errektoretza taldeak "irmoki arbuiatu" du Arabako campusean ikasle talde batek ke poteak jaurti izana, eta jazotakoa "onartezina" dela adierazi du. Gaur goizean, 1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urteurrenaren bezperan, ikasle talde batek ke poteak jarri ditu campuseko lau eraikinetan. Hori dela eta, prebentzio protokoloa aktibatu dute eta, eraikinak hustu dituzte suhiltzaileek egoera bere onera itzularazi duten arte.
Gertaeraren harira, oharra kaleratu du eguerdian EHUko Errektoretzak. Idatzian azaldu duenez, aurreko urteetan ere antzeko gertakariak izan dira campusean. Horien guztien aurrean "irmo" erantzun nahi izan du Joxerramon Bengoetxea buru duen taldeak. Batetik, adierazi du "unibertsitate bizi, kritiko eta aktibo batean" sinisten duten aldetik, "aldarrikapenerako eta protestarako eskubidea beti defendatuko" dituztela, baina zehaztu du "jarduera hori pertsonak errespetatuz eta gizarte osoarenak diren ondasun publikoak zorroztasunez zainduta" gauzatu behar dela.
Hala, nabarmendu du ezin dutela onartu "protestarako eskubide legitimoa bahitua izatea pertsonen segurtasunaren, bizikidetzaren eta gainerako unibertsitate-komunitatearen hezkuntzarako oinarrizko eskubidearen aurka jotzen duten metodoen bidez". Era berean, gogora ekarri du "leku itxi eta jendetsuetan ke poteak erabiltzeak ondorio pertsonal larriak eragin ditzakeela".
Bestalde, "bizikidetzaren eta aldarrikapen baketsuaren aldeko konpromiso irmoa" adierazi du errektoretza taldeak.
Azkenik, honakoa erantsi nahi izan du: "Konpromiso kolektiborako eta pertsonak zaintzeko deia berresten du. Gure lehentasun nagusia izan da eta izango da gure erkidego osoaren segurtasuna eta ongizatea zaintzea.
Ramiro Gonzalezek "berehalako neurriak" eskatu ditu
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak Arabako campusean gertatutakoa gaitzetsi du, eta "berehalako neurriak" hartzeko eskatu dio Errektoretzari. X sare sozialean kaleratutako zenbait mezutan, errektoretza taldearen erreakzioa kritikatu du Gonzalezek. "Arbuiatzea iritzi bat da. Gaitzesteak gertatutakoa larria dela esatea eta horren araberako neurriak hartzea dakar. EHUko errektoreari entzun diot gertatutakoa 'arbuiatzen' zuela. Ezin dira halako adierazpen orokorrak egin campusaren segurtasuna eta bizikidetza jokoan daudenean", adierazi du.
Bestalde, Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak "faxistatzat" jo ditu ke poteak jaurti dituztenak, eta "berehala kanporatu" behar dituztela defendatu du. Errektoretzari campuseko "segurtasuna eta askatasuna" bermatzeko eskatu dio.
Zure interesekoa izan daiteke
EHUren Arabako campusa jendez hustu dute, hainbat lagunek ke poteak jaurti baitituzte
11:30 aldera, Arabako campuseko lau fakultatetan ke poteak bota dituzte. Alarmak jo du, protokoloa aktibatu dute eta eraikinak jendez hustu dituzte. Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugarako antolatutako ekitaldi bat iragartzeko egin du omen du ekintza Euskal Herriko Ikasle Antolakunde Sozialistak.
Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana
Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste.
Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”
Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.
"Ez du zentzurik M3aren erantzukizuna gobernu sozialista bati eskatzea, biktimak gu izan ginelako"
Martxoaren 3ko sarraskiaren erantzukizun eskaeraren inguruan mintzo da Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusia, Radio Euskadiko Boulevard irratsaioan egindako elkarrizketan.
Anduezak ohartarazi du beharrezkoa dela demokrazia "sendotzen jarraitzea"
Frankismoaren ondorengo lehen mitinaren 50. urteurrena ospatu du PSE-EEk Eibarren, Astelehena frontoian egin baitzuten lehen ekitaldi hura. Anduezaren esanetan, ordutik demokraziari ekarpenak egin dizkio Alderdi Sozialistak, nahiz eta orain arriskuan egon.
EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela adierazi du Unai Hualdek
Amaiurren egindako ekitaldi batean, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidenteak esan du EAJk eskuin-muturrari aurre egiten jarraituko duela, Manuel de Irujok bezala.
Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak informazioa eta laguntza eskaini dizkie Ekialde Hurbilean dauden EAEko herritarrei eta enpresei
Israelek eta AEBk Irani egindako erasoak segurtasunean, aire konexioetan eta mugikortasunean izan ditzakeen eraginaren aurrean, "laguntza eta koordinazio instituzional guztia" eskaini die. Lasai egoteko eta alferrikako joan-etorriak saihesteko gomendatu die.
Pradales Belgikako lehen ministroarekin bilduko da Bruselara egingo duen hirugarren bidaia ofizialean
Lehendakaria Bruselara joango da martxoaren 3tik 4ra, Euskadik Europan duen papera indartzeko eta 2028tik aurrerako kohesio-politikari buruzko goi-bilera batean parte hartzeko.
Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu du Gure Eskuk
Gure Esku mugimendu herritarrak bigarren konferentzia subiranista egin du Bilbon, eta egun burujabetzak eta nazioak nola eraikitzen ari diren aztertu du. Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu dute bertan, eta eredu propioa aldarrikatu.