Pradalesek lurralde arteko lankidetza aldarrikatu du, "krisiak eta gerrak pilatzen ari diren" testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iiritsiko diren eztabaidei aurre hartzeko" gunea.
Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdearen lehendakaritza hartu duen egunean, euroeskualdeak ordezkatzen duen lankidetza eredua aldarrikatu du Imanol Pradales lehendakariak, euroeskualdearen funtzioa nabarmenduz munduko "ziurgabetasun" testuinguruan, non "krisiak eta gerrak bata bestearen atzetik pilatzen diren", "gure bizitzetan eragin zuzena duten ondorioekin".
Lehendakariak aitortu duenez, "munduko ziurgabetasuna geldiaraztea" ez dago bere esku, ezta euroeskualdeko gainerako kideen esku ere, baina bai egoera horren aurrean "erreakzionatzeko dugun modua", eta azpimarratu du kideek "argi" dutela egoera horri aurre egiteko beharrezkoa dela "indarrak batzea" eta lankidetza.
Testuingurua gorabehera, Pradalesek gaineratu duenez, helburuak berdina izaten jarraitzen du: "Mugaz gaindiko lankidetza herritarren zerbitzurako tresna eraginkor bihurtzea, horretarako politika publikoak, tokiko dinamikak eta Europaren finantzaketa artikulatuz". “Euroeskualdea erakundeen arteko topalekua baino askoz gehiago da; pertsonen onurarako proiektuak diseinatu, kudeatu, gauzatu eta Europako finantzaketa bereganatzen duen ekimena da”, adierazi du.
Nolanahi ere, "haratago joatea" beharrezko iritzi dio, eta erakunde horren presidentetza "anbizioz" hartzen duela adierazi du, "euroeskualdea Europako integrazio praktika gisa sendotzeko, gure lehiakortasun atlantikoa indartzeko eta Europara ziur iritsiko diran eztabaidei aurre hartzeko".
Ekitaldian parte hartu dute, halaber, Mathieu Berge Euroeskualde, Mugaz Gaindiko Lankidetza, Portu eta Aireportuetarako Eskualde kontseilariak eta Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak, zeinak gaur amaitu baitu Euroeskualdeko lehendakaritza.
Hithium, Nafarroara
Gasteizen bilera hau egin den egun berean iragarri du Chivitek berak, bateriak eta energia biltegiratzeko sistemak fabrikatzen dituen Hithium enpresa txinatarra Nafarroan instalatuko dela.
Gai horri buruz galdetuta, Imanol Pradalesek eta Maria Chivitek esan dute Hithium enpresa txinatarrak Nafarroan baterien gigafaktoria bat eraikitzea "albiste ona" dela bi erkidegoentzat, hornitzaileekin "sinergiak" sortzeko aukera emango duelako.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"
Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela.
Isaias Carrasco omendu dute Arrasaten, ETAk hil zuela 18 urte bete direnean
Biolentzia eta demokrazia bateragarri zirela pentsatu zutenei ibilbide etikoa burutzeko eskatu die Eneko Anduezak. PSE-EEko kideak, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta EH Bilduko zenbait kargudun izan dira omenaldian, Isaias Carrascoren ingurukoekin batera.
Dagokien lekua hartzeko eskatu die EAJk emakume gazteei
Euzko Alderdi Jeltzaleak emakumezko buruzagiak bildu ditu Bilbon egin duten ekitaldian, "Emakumeon indar infinitua" lelopean. Emakumeek esparru guztietan dagokien lekua "oztoporik gabe" betetzearen alde egin dute bertan. Zientzia, kultura edo beste arlo batzuetan lan egiteko deia egin die gazteei, euren lidergoa "ezinbestekoa" delako euskal nazioak "aurrera egin dezan".