Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Senpereko hauteslekua, aurreko hauteskunde batzuetan. Argazkia: Aitor Sagarzazu, EITB.
Ipar Euskal Herrian azken astean sartu da herriko bozetarako hauteskunde-kanpaina, izan ere igande honetan, martxoak 15, lehen itzulia egingo dute eta, egun horretan auzapez guztiak zehaztuta gelditzen ez badira, datorrenean, hilaren 22an, bigarren itzulia jokatu beharko dute.
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian erabakita geldituko dela nor izango den auzapez eta nortzuk herriko etxeetako kontseilari, hautagaitza bakarra edo bi daudelako.
Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira joatea, horietako hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen.
Lehenengo itzulian % 10eko babesa baino handiagoa lortu duten zerrendek akordioak bila ditzakete eta, egiatan, emaitzak irauli.
Kontuan hartzeko datua da, halaber, iaz onartutako lege berriari jarraiki, 1.000 biztanletik beherako herrietan ere lehen aldiz honako baldintzak bete beharko direla: hautagaitza zerrendek osoak beharko dute izan (banakako hautagai-zerrendarik ezingo da aurkeztu) eta, horrez gain, parekidetasuna bermatu beharko dute.
Horrek ekarri du udalerri txiki askotan zerrenda gutxiago aurkeztea eta baliteke kasu gehienetan lehen itzulian argituta geratzea herri kontseiluaren osaera.
225 zerrendatatik 64k baino ez dute emakumezko zerrenda-burua.
Hautagai nagusiak
Baionan 2014tik auzapez den Jean-Rene Etchegaray zentristak karguari eutsi nahi dio eta zentro-eskuineko zerrenda zabala aurkeztu du. Ezkerra, aldiz, zatituta iritsi da bozetara. Jean-Claude Iriarten (EH Bai) eta Collete Capdevilleren (PS) aliantzak dirudi sendoen, baina sozialisten artean zatiketa izan da, eta Henri Etxeto sozialistak zerrenda propioa aurkeztu du.
Angelun 2014tik auzapez den Claude Olive errepublikanoa (LR) berriz aurkeztuko da, zentro-eskuineko zerrenda zabalarekin. 2020an lehen itzulian gehiengo osoa lortu zuen Olivek. Ezkerretik, bi zerrenda: Mahaut Fanchini ekologista buru duena, sozialista eta koumunisten babesarekin, eta ezker abertzaleen zerrenda.
Miarritzen sei zerrenda aurkeztu dira. Maider Arostegi eskuindarrak, 2020tik alkate denak, postuan segi nahi du baina agintaldi zaila izan du, Agilerako hirigintza-proiektu polemikoa tarteko (ustekleria susmoek zipriztindua), eta bere jarraitzaileen artean ekarri duen zatiketak eragina izan dezake emaitzetan. Arostegik parez pare izango du aurtengoan Serge Blanco errugbi jokalari ohia, Frantzia osoan ezagun dena, kirol arloan ez ezik, enpresa-arloan izan duen ibilbideagatik ere. Miarritzen mito bat da Blanco eta independente gisa aurkeztuko da.
Donibane Lohitzunen Jean François Hirigoien errepublikanoak kargua berriro eskuratu nahiko luke. Manuel de Lara zentro-eskuinekoa, aurrez Irigoienekin egonak, auzapez izateko zerrenda propioa aurkeztu du 2020an bezala, etiketarik gabekoa. % 23ko babesa eskuratu zuen orduan. Ezkerreko zerrenda Pascal Laffiterena da, abertzale eta aurrerakoia, 2020ko bozetan botoen % 23 lortu zituen.
Hendaian ere izan da sorpresarik. Izan ere, hamar urte auzapez karguan daraman Kotte Ezenarrok 2020ko bozetan bere arerio izan zen eta herriko etxean oposizioko buru duen Pascal Destruhautekin (zentro-eskuina), ituna egin baitu zerrenda bateratua aurkezteko. Ez da baztertzen lehen itzulian bertan Ezenarro auzapez izendatzea. Hala ere, zentro-eskuineko indarrari gailentzeko asmotan aurkeztuko da Laetitia Navarro zerrendaburu duen ezker abertzalearen zerrenda. Ezenarro eta Destruhauten arteko itunak eta eskuinera-biratzeak indarra eman diezaioke.
Udaletatik Elkargora
Herriko etxeetako bozek, herriez gaindiko garrantzia dute, horren arabera erabakitzen baita Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) ordezkaritza.
Kontua da 160 udalerri izan arren, 232 direla Elkargoko eserlekuak, populazioaren araberakoa baita ordezkaritza, eta hainbat herrik ordezkari bat baino gehiago dute; Baionak, esaterako 22 ordezkari ditu. Angeluk 17, Biarritzek 11, Hendaiak 7 eta Donibane Lohizunek 6.
Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sortu zen eta Ipar Euskal Herriko lehen erakunde publikoa da. EAEko Legebiltzarraren pareko organoa litzateke, nahiz eta eskumen gutxiago dituen. Egun, garapen ekonomikoa, garraioa, ingurumena eta hezkuntza politiken inguruko eskumena du, eta zenbaiten ustez Elkargo berriaren erronka nagusietako izango da, hain zuzen ere, eskumen horiek handitzea. Beste zenbaiten iritziz, aldiz, baditu nahikoak eta gehiegi.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.