Jean-Rene Etchegaray izan da garaile Baionan, bigarren itzuliaren zain
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin batera: Pascal Lesellier. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Jean-Rene Etchegaray, Baionako auzapeza. Argazkia: EITB Mediaren bideo batetik hartutako argazkia
Ipar Euskal Herriko udalerri gehienek badute auzapez berria; izan ere, igande honetan egin dituzte udal-hauteskundeak. Lapurdiko hiriburuan Baionan, zenbaketek herri txikietan baino luzeago jo dute. Azkenean, Jean-Rene Etchegaray izan da garaile, bigarren itzuliaren zain. Orduan argituko da nor izango den auzapez.
Etchegaray zentrista bigarren itzulira iritsi da, Jean-Claude Iriart hautagai abertzalearekin, Henri Etcheto sozialistarekin eta, lehen aldiz, eskuin muturreko hautagai batekin batera: Pascal Lesellier. Hain zuzen ere, ultraeskuinak bere emaitzak bikoiztea lortu du sei urtean, aurreko hauteskundeetatik.
Etchegarayk berak (Baiona, funtsezkoa zuek zarete!, zentroa eta eskuina) lortu du babes gehien, 8.026 bozekin (% 42,11); haren atzetik sailkatu dira Jean-Claude Iriart (Baiona Mugimenduan, ezkerreko abertzaleak barne dituen zerrenda) 4.191 bozekin (% 21,99) eta Henri Etcheto (Bayonne tout simplement!, ezkerra) 4.074 bozekin (% 21,37).
Ondoren geratu dira eskuin muturreko Pascal Lesellier (Unis pour Bayonne l’alternative!, eskuin muturra) 2.043 bozekin (% 10,72) eta Sandra Pereira-Ostanel (Bayonne insoumise et populaire, ezker antikapitalista) 726 bozekin (% 3,81).
2014tik da Etchegaray alkate. Hirugarrengoz agintean egotea du helburu, eta erronka hori izango du datorren igandean, zentro-eskuineko zerrenda zabalarekin.
Ikusi beharko da ea zer nolako aliantzak sortzen diren bigarren itzulira begira. Halaber, Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) presidente gisa, kargu horrekin zer gertatuko den jakiteko egun garrantzitsua izango da martxoaren 22a.
Lapurdiko hiriburuan 30 bozkaleku zabalik izan dira egun osoan, eta parte hartzea % 66ra iritsi da. Hauteslekuak itxita, herriko bozak eta boto-paperak zenbatzen aritu dira arratsaldean.
Zehazki, 158 udalerrietatik gehienetan lehen itzuli honekin nahikoa da auzapez eta herriko etxeetako kontseilariei izen-abizenak jartzeko, hautagaitza bakarra edo bi izan direlako bakarrik. Gauzak horrela, bigarren itzulirik ez dute beharko gehientsuenek, gaur dena erabakita geratu baita.
Aldiz, herri jakin batzuetan bigarren itzulira joan beharko dira, hilaren 22an, horietako hautagaitzetako batek ez baitu % 50eko babesa gainditu gaurkoan.
Udaletatik Elkargora
Herriko etxeetako bozek, herriez gaindiko garrantzia dute, horren arabera erabakitzen baita Euskal Hirigune Elkargoaren (EHE) ordezkaritza.
Kontua da 160 udalerri izan arren, 232 direla Elkargoko eserlekuak, populazioaren araberakoa baita ordezkaritza, eta hainbat herrik ordezkari bat baino gehiago dute; Baionak, esaterako 22 ordezkari ditu. Angeluk 17, Biarritzek 11, Hendaiak 7 eta Donibane Lohizunek 6.
Euskal Hirigune Elkargoa 2017an sortu zen eta Ipar Euskal Herriko lehen erakunde publikoa da. EAEko Legebiltzarraren pareko organoa litzateke, nahiz eta eskumen gutxiago dituen. Egun, garapen ekonomikoa, garraioa, ingurumena eta hezkuntza politiken inguruko eskumena du, eta zenbaiten ustez Elkargo berriaren erronka nagusietako izango da, hain zuzen ere, eskumen horiek handitzea. Beste zenbaiten iritziz, aldiz, baditu nahikoak eta gehiegi.
Zure interesekoa izan daiteke
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.
Itxi dituzte hauteslekuak Ipar Euskal Herrian
20:00ak aldera ezagutuko dira lehen emaitzak. Izan ere, bi itzuliko hauteskundeak izan arren, udal gehientsuenetan, % 90ean, gaur geldituko da dena erabakita.
Ubarretxena Madrilen izango da bihar EAEko aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatu eta "erabakitzeko aukera" eskatzeko
Sailburuak argi utzi du ez dutela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
Baionako, Kanboko eta Biarritzeko hautagaiak, boto-emaileek zer erabakiko duten zain
Ipar Euskal Herrian 160 herri daude auzapezak aukeratzera deituta. Gehienetan gaur erabakiko da nor izango den hurrenbo alkatea baina 14 herritan bigarren itzulia espero da. Martxoaren 22an argituko da horietan auzia. Hauek dira hautagai nagusietako batzuk.
Bingen Zupiria sailburuaren eta Ertzaintzaren aurkako pintaketak agertu dira Hernanin
ErNE, Sipe eta Esan Ertzaintzako sindikatuek horiek salatu eta gaitzetsi dituzte, eta alderdi guztien "gaitzespen argia" eskatu dute, Ainhoa Domaica PPko legebiltzarkideak egin duen bezala.
Eusko Jaurlaritzak harridura azaldu du Espainiako Estatuak aireportuen inguruan egindako azken proposamenaren aurrean
Euskadiko aireportuen kudeaketaz hitz egiteko Madrilen izango da astelehen honetan Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Autogobernu sailburua. Azken proposamenak ez omen ditu jasotzen Euskadiren eskakizunak.
Otegi: "Gure izenean ez dago gerra inperialistarik, ez herrien aurkako erasorik"
EH Bilduren idazkari nagusiak gogorarazi du duela 40 urte Hego Euskal Herriak ezetz esan ziola erreferendum batean NATOri, eta koalizioak "autodeterminazioa, gerrarik ez, bakeari bai eta herrien burujabetza" defendatzen dituela nabarmendu du.
Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea
Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".