TRANSFERENTZIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ubarretxena Madrilen izango da bihar EAEko aireportuen aldebiko kudeaketan aurrera egiteko

Batzarraren helburua da aireportuek interes orokorreko sailkapena ez galtzea, baina horiek kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzea. Hain justu, auziaz galdetuta, akordio baten inguruan baikor agertu da Marisol Garmendia. 

GRAFCAV9987. BILBAO, 18/02/2026.-Un avión en la maniobra de aproximación ante fuertes rachas de viento en la pista de rodadura del aeropuerto de Bilbao. Pedro, la decimosexta borrasca de la temporada, trae este miércoles nuevas precipitaciones, vientos muy fuertes, temporal marítimo y nevadas a 900 metros, situación que se prolongará el jueves, antes de que el viernes se imponga el tiempo anticiclónico y el fin de semana permita disfrutar de "un anticipo de la primavera", según la Aemet. EFE/Luis Tejido

Hegazkin bat, Bilboko Aireportuan lurreratzen. Artxiboko argazkia: EFE

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua Madrilera joango da bihar, astelehenarekin, Aireportuen Azpibatzordearen bileran parte hartzeko. Batzarraren helburua da EAEko erakundeek aireportuen kudeaketa partekatua izatea —egun Espainiako Estatuak kudeatzen ditu—. 

Bileraren ostean, sailburuak adierazpenak egingo ditu, Eusko Jaurlaritzak gaur ohar bidez jakinarazi duenez.

EAEko aireportuak, portuak bezala, interes orokorreko azpiegiturak dira, eta, hori dela eta, Espainiako Estatuak kudeatzen ditu. Dena dela, Eusko Jaurlaritzak uste du badagoela modua, betiere Gernikako Estatutuak aitortutako eskumenak kontuan hartuta, aireportuok EAEtik kudeatzeko, interes orokorreko sailkapenari eutsita. 

Hain zuzen ere, horri buruz galdetu diote Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariari Radio Euskadin. Horren ustez, "akordioa lortuko da", baina ohartarazi du adostasunak ez dituela "% 100ean bi aldeak asebeteko".

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Garmendiak uste du aireportuen inguruan akordioa egongo dela, baina baztertu egin du Pasaiako Portua desklasifikatzea

Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariaren esanetan, "akordioa lortuko da" EAEko aireportuak kudeatzeko aldebiko erakunde bat sortzearen inguruan. Bestelako iritzia plazaratu du Pasaiako Portuaren harira, eta baztertu egin du interes orokorreko sailkapena kentzea. Izan ere, klasifikazio hori kentzeak portua "degradatu egingo luke eta dituen 400 lanpostu zuzenak arriskuan jarriko lituzke".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X