Nafarroako Parlamentuak atzera bota ditu UPNk eta PPk Korrikaren aurka aurkeztutako bi adierazpen instituzional
Taldeen bozeramaileek agerian utzi dituzte euren arteko desadostasunak, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen argazkiak erakustearen eta Korrikaren beraren inguruan.
Javier Esparza (UPN), artxiboko irudi batean. Argazkia: Europa Press
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak atzera bota ditu UPNk eta PPNk Korrikan ETAko presoen argazkiak erakustearekin lotuta aurkeztu dituzten bi adierazpen instituzional. Bi testuek ez dute aurrera egiteko adina babes lortu.
UPNk aurkeztutako ekimenak, besteak beste, euskararen aldeko lasterketan ETAko presoen irudiak erakustea "gaitzestea", antolatzaileek "publikoki barkamena" eskatzea eta jasotako “dirulaguntza publikoak itzultzea” eskatzen zuen. Halako gertakariak berriro errepikatuz gero, Korrika bera debekatzea ere galdegiten zuen. PPN eta Talde Mistoaren aldeko botoa jaso du ekimenak, PSN abstenitu egin da, eta EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek aurkako boza eman dute.
Ildo beretik, PPNk eskatu du "biktimak umiliatzen" eta "terrorismoa goratzen" duen edozein ekimeni dirulaguntza publikoak kentzea. Kasu horretan, UPNk, PSNk eta Talde Mistoak bat egin dute testuarekin, eta EH Bilduk, Geroa Baik eta Contigo-Zurekinek kontra bozkatu dute.
Ondoren, hedabideen aurreko adierazpenetan, Javier Esparza UPNren eledunak ETAko biktimen senideei "elkartasuna" adierazi die, eta PSNren jarrera kritikatu du, presoen argazkiekin gertatutakoa ez duelako"behar bezala" salatu. Korrika bera eta ekimenaren antolatzaileak ere gogor kritikatu ditu, haren hitzetan, "terrorismoa goratzeak ez duelako inon lekurik".
Kevin Lucero PSNren kideak ere salatu egin du presoen argazkiak erakustea, eta agerraldia aprobetxatu du CCOO sindikatuari "betoa" jarri izana gaitzesteko. "Bazterketak ez dio euskarari laguntzen", esan du.
Bestalde, Mikel Zabaleta EH Bilduren parlamentariak Korrikak euskarari egiten dion ekarpena nabarmendu du, eta uste du ekimenaren inguruan "polemika" sortzearen atzean "errealitatea nahasteko" borondatea baino ez dagoela. "Milaka pertsona batzen dituen ekimena desprestigiatzeko asmoa", esan du.
Azkenik, Geroa Baiko Pablo Azconak Korrikaren lana defendatu du, baina, haren iritziz, presoen argazkiak erakusteak "ez du laguntzen". Gogoetarako deia egin du, ekimena "kriminalizatu gabe".
Zure interesekoa izan daiteke
Abstentzioaren alde eginda, Podemosek ez du Irango gerraren harira proposatutako beherapen fiskalen dekretua babestuko
Alderdi moreak nabarmendu du ez duela neurri sorta berriaren aurka egingo, baina uste du ezin duela aldeko botorik eman, "zergen beherapenak ez direlako prezioen igoerari aurre egiteko bidea".
'Anboto' ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman izana salatu du Covitek, kartzelan "denbora gutxi" eman duelakoan
Erakunde terrorista "sostengatu eta legitimatu zuen sare politiko eta sozialetik banaezina" izaten jarraitzen duela ohartarazi du terrorismoaren biktimen kolektiboak.
"Biktimak birbiktimizatzea" saihesteko eskatu dio Chivitek Korrikaren antolatzaileei
Covitek salatu zuenez, lekukoa zeraman ume batek Patxi Ruizen omenezko elastikoa zuen jantzita, Tomas Caballeroren hilketagatik zigortutako etakidea.
Poliziaren torturaren zazpi biktimak ekimen judizial bateratu bat abiatu dute, Espainiako Justiziari eskatzeko haien kasuak ikertu ditzala
Espainiako Estatua zazpi kasu horiek ez ikertzeagatik zigortu zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak. Horietako bat Martxelo Otamendi da, Egunkariaren auzian atxilotu zuten, eta torturak salatu zituen kazetariak.
Alkatetzak argituta, Euskal Hirigune Elkargorako lehia irekitzen da orain
Apirilean erabakiko da zein izango den Ipar Euskal Herriko erakunde administratiboaren lehendakari berria. Jean Rene Etchegaray Baionako alkatea izan da 2017tik karguan, baina Iriart zein Etxeleku ere hautagai izan daitezke.
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxeleku Kanbon, eta EH Baik babesten duen Horn, Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak atera izana
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPN, PP eta Maria Chivite Nafarroako presidentea haserretzea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.