Valentzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GOIDIa ikertzen duen epaileak lekuko gisa deklaratzera deitu du Mazon

Horrez gainera, "bere borondatez" egun hartako telefono-deien zerrenda eta mezuak ikerketarako emateko eskatu dio. Biktimek espero dute presidente ohiak egia esateko "ohorea" izango duela oraingoan. 

GRAFCVA146. VALENCIA, 03/11/2025.- El president de la Generalitat, Carlos Mazón, durante su comparecencia en la que ha anunciado que dimitirá al frente del Gobierno valenciano, pero seguirá como diputado en Les Corts Valencianes y no convocará elecciones autonómicas anticipadas. EFE/Biel Alino
Mazoia artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE.

2024ko urrian Valentzian 230 hildako utzi zituen GOIDIAren kudeaketa ikertzen ari den Catarrojako epaileak Carlos Mazon, Valentziako Generalitateko presidente ohia, lekuko gisa deklaratzera deitzea erabaki du. Egun hartako telefono-deien eta mezuen zerrenda bere borondatez aurkezteko ere eskatu dio gaur aldeei bidali dien autoan.

Epaile horrek Mazon ikertzea eskatu zion Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiari (TSJCV), "arduragabekeriaz jokatzeagatik". Auzitegiak, ordea, aho batez errefusatu zuen eskaera hori, martxoaren 16ko auto batean, ez zuelako deliturik ikusi bere jardunean. Hala ere, bere jokabidea "gaitzesgarria" zela adierazi zuen, bai sozialki, bai politikoki.

Ondorioz, Catarrojako magistratuaren iritziz, Mazonek Cecopin hartzen ari ziren erabakiei buruz duen ezagutza edo ezjakintasuna "lekuko gisa deklaratuta jaso behar da".

Era berean, egun hartan bidali eta jaso zituen mezuei buruz "orain galdetu dakiokeela" ere adierazi du, "betiere borondatezko ekarpena egiteko premisapean".

GOIDIAn hil zirenen senideen elkarteak espero du presidente ohiak "ia 17 hilabete hauetan izan ez duen ohorea izango duela, eta egia eta argibideak emango dituela".

Epailearen autoaren arabera,  gaur egun diputatu autonomikoa denari lekuko gisa deklaratzeko eta bere mezuak eskatzeko komunikazioa Valentziako auzitegiaren autoa irmoa denean egingo da. 

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X