2026KO ABERRI EGUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk aberri bizia eta estatus berria eskatu ditu Aberri Egunean

Milaka pertsona bildu dira Bilbon, Aberri Eguna ospatzeko, “Aberria Bizi” lelopean. Aurrera egingo duen Euskadi aldarrikatu dute jeltzaleek. Estebanek ekitaldi politiko jendetsua iragarri du maiatzerako, udal eta foru hauteskundeak baino urtebete lehenago, eta Pradalesek autogobernuaren defentsa egin du.

Bilbao, 05/04/2026.- Dantzaris en el Aberri Eguna (día de la patria vasca) que el PNV ha celebrado este domingo y donde han intervenido el lehendakari, Imanol Pradales y el presidente del partido, Aitor Esteban. EFE/Javier Zorrilla
18:00 - 20:00
Bilbao, 05/04/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales (i) y el presidente del PNV, Aitor Esteban (d), a su llegada a la celebración del Aberri Eguna (día de la Patria Vasca) este domingo en Bilbao. EFE/Javier Zorrilla

EAJren Aberri Eguna, "Aberria bizi" lelopean. Argazkia: EFE

EAJk jendetza bildu du gaur, Bilboko Plaza Barrian, Aberri Eguna dela eta, "Aberria bizi" lelopean. Euskadi eraikitzeko "modu ezberdinak" daudela azpimarratu dute. Gainera, "herrialde fidagarria, egonkorra, demokratikoa, giza eskubideak errespetatzen dituena eta solidarioa" eraikitzen jarraitzeko deia egin dute jeltzaleek.

Aitor Esteban EBBko buruak esan du bere alderdia dela "bermatuta ez dagoen" euskal autogobernuaren "defendatzailerik onena".

Estebanek EAJren "jarrera konstruktiboa" nabarmendu, eta herri eredu oparoa defendatu du, pertsona bakoitzak bere lekua izan dezan, bakoitzak bere izaerari uko egin gabe. "Estatus berri baten inguruko elkarrizketetan ere, EAJren jarrera eraikitzailea, propositiboa eta zintzoa da, beti bezala", gaineratu du. Estebanek onartu du aldeak daudela euskal alderdien artean, baina prest agertu da akordio bat lortzeko, betiere "benetako jauzia bada nazioan, arbitrajean eta kanpoko presentzian".

EBBko presidentearen esanetan, Aberri Eguna ez da ospakizun eguna bakarrik, "jaso dugunarekin konpromisoa hartzeko eguna da, baina batez ere eraiki nahi dugunarekin". 

Estebanek euskararen aldeko aldarria egin du, eta iragarri du EAJ lanean ari dela Euskararen Legearen inguruan akordio zabala lortzeko eta, horrela, segurtasun juridikoa emateko.

Azkenik, Estebanek ekitaldi politiko jendetsua iragarri du maiatzerako, udal eta foru hauteskundeak egin baino urtebete lehenago. "Gure indarra eta determinazioa ekitaldi handi batean erakutsiko dugu, inflexio puntu bat izango dena", esan du, etorkizun hobe bat eraikitzeko erronkei aurre egiteko beharrari erreferentzia eginez.

Autogobernuaren defentsa egin du lehendakariak

Ekitaldian, Imanol Pradales lehendakariak ere parte hartu du, eta legealdiaren erdian irakurketa positiboa egin du. Horrela, euskal autogobernua nabarmendu, eta "harriz harri euskal etxea eraikitzen jarraitzearen" alde egin du.

Halaber, autogobernuaren balioa aldarrikatu du, euskal gizartearen ongizatea bermatzeko tresna gisa. Gainera, honen alde egin beharrean honen garapena oztopatu eta kritikatu dutenak gaitzetsi ditu. “Ez zait buruan sartzen norbaitek euskal herritarrentzat positiboak diren lorpenak gutxiestea edo trabak jartzea. ‘Norbait’ horrek ez badu autogobernu gehiago nahi, argi esan dezala”, adierazi du.

Hitzaldian, lehendakaria EH Bilduri ere zuzendu zaio: "Gaur batzuek batasun abertzaleaz, herri gisa jarduteaz eta herri akordioez hitz egingo dute. Desio politak, baina nahiago nuke errealitatearekin bat etorriko balira". "Non egon dira Kontzertu Ekonomikoaren etengabeko erasoen aurrean?", galdetu die, eta euskal auzia ahaztea aurpegiratu die. 

Pradalesek ezker abertzaleari aurpegiratu dio "kamiseta asko, bandera asko, aldarrikapen asko eta mota eta baldintza guztietako arrazoiak babestea", baina "abertzale ororentzat nobleena den kausa ahazten zaie, Euskal Herriaren kausa", esan du.

18:00 - 20:00

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari ere zuzendu zaio, eta "historiara nola igaro nahi duen" eta "Euskadirekin adostutako konpromisoak beteko dituen ala ez" erantzuteko eskatu dio.

Pradales kezkatuta agertu da PPk eta Voxek osatzen duten eskuin "autoritarioarekin" eta kontserbadorearekin. "Agintera iritsi daitezkeela jakin behar dugu", esan du, eta, horren aurrean, "konfiantzazko mezua" helarazi die bertaratutakoei: "Euskadi prest dago!".

Pradalesek, halaber, Picassoren Guernica margolana aldi baterako lagatzeko eskaera berretsi dio Estatuari, Gernikako bonbardaketaren 90. urteurrena dela eta, “Euskal Herriari erreparazioa adierazteko”. Horregatik, lehendakariak ausardia politikoa eskatu du: “Franco Erorien Haraneko hilobitik atera zuten, eta ez al dira gai Madrildik Euskadira koadro bat ekartzeko?”.

Basauriko krimen matxista gaitzesteko minutu bateko isilunea eginda hasi da ekitaldia. Bertan izan dira alkateak, diputatuak, sailburuak eta beste buruzagi jeltzale batzuk, EAJko afiliatu eta jarraitzaileekin batera, ikurrinez betetako plazan.

Bilbao, 05/04/2026.- El lehendakari, Imanol Pradales (i) y el presidente del PNV, Aitor Esteban (d), a su llegada a la celebración del Aberri Eguna (día de la Patria Vasca) este domingo en Bilbao. EFE/Javier Zorrilla

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X