Memoria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela

ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.

Gaur 50 urte hil zuen ETAk lehenengo enpresaria. Aingeru Berazadi zarauztarra zen, Elgoibarko SIGMA lantegiko zuzendari nagusia, EAJren gertukoa, euskalduna eta ikastolen sorreran lagundutakoa.
18:00 - 20:00

ETAren mehatxua 1975eko udan heldu zen lehenengoz Berazadi familiarenera. Aingeru Berazadi Sigma enpresaren zuzendari-kudeatzaileak mehatxu gutun bat jaso zuen. Zazpi hilabete geroago, Aitaren Egunean, Cristina alabak etxera deitu zuen aita zoriontzeko. Eta albiste lazgarria jaso zuen: aita bahitua zeukaten.

1976ko martxoaren 19a zen, eta egun hartan Mari Carmen Estarta emaztearen beldurra errealitate bihurtu zen. “Aita euskaldun peto-petoa zen, eta beti esaten zuen ni ez naute harrapatuko, nola harrapatuko naute ba. Esan nahi balu bezala, ni haietako bat naiz, euskalduna”, gogoratzen du, EITBren aurrean, Cristina Berazadik, Aingeru Berazadiren sei seme-alabetan gazteenak.

Bahituta, 20 egunez

Bahiketak 20 egun iraun zuen, Itziarko baserri batean, harik eta ETA politiko-militarreko Komando Bereziak hil arte. 1976ko apirilaren 8a zen, eta Aingeru Berazadi Azkarateko gainean agertu zen, buruan tiro bat zuela.

Hilketatik mende erdia igaro denean, Cristina Berazadik, orduan 13 urteko neskatila zenak, aitaren memoria omendu nahi izan du: “Ondo baino hobeto gogoratzen dut aita. Bere usaina gogoratzen dut, dena. Zorionez badut oroitzapen hori; ezagutzeko aukera izan nuen”.

Aingeru Berazadi Zarautzen jaioa zen, nahiz eta urte haietan Donostiako Intxaurrondo auzoan bizi zen eta Elgoibarren lan egiten zuen. Enpresari ezaguna izateaz gain, euskararen eta euskal kulturaren sustatzailea izan zen, eta Elgoibarren, Zarautzen eta Donostian ikastolak babestu zituen. Hil zenean, hileta jendetsua egin zen Elgoibarko Foruen plazan.

Gaur 50 urte hil zuen ETAk lehenengo enpresaria. Aingeru Berazadi zarauztarra zen, Elgoibarko SIGMA lantegiko zuzendari nagusia, EAJren gertukoa, euskalduna eta ikastolen sorreran lagundutakoa.
18:00 - 20:00

Eragin handia enpresariengan

ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, baita bahiketa baten ondoren hil zuten lehen pertsona ere. Hilketa haren eragina izugarria izan zen.

Jesus Alberdi enpresariak EITBrentzat gogoratu du hilketa haren eragina eta, oro har, ETAk enpresa munduan sortu zuen mehatxua: “Beldurraren poderioz finantzatzea nahi zuten. Horrek laga zuen inpaktu psikologikoa eta emozionala enpresarien artean eta beren familien artean handia izan zen”, azaldu du Alberdik.

Berazadiren hilketa, alabaina, zigorrik gabe geratu zen, 1977ko amnistiaren ondorioz. Bahiketaren eta hilketaren arduradunak 17 eta 22 urte bitarteko lau gazte izan ziren. “Ez zen epaiketarik egon”, gogoratu du alabak.

Cristina Berazadiri 40 urte kostatu zitzaion bere aitaren hilketaz publikoki hitz egitea, harik eta duela hamarkada bat Gogora institutuak harengana jo zuen arte, bere aitaren memoria omentzeko gonbita luzatuz. Orain, familia hautsi eta Euskal Herria uztera eraman zuen hilketatik 50 urte betetzen direnean, berriro ekarri du gogora Aingeru Berazadi.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X