Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskararen Legea eztabaidatzeko epea luzatzea eskatuko dio EAJk Eusko Legebiltzarreko mahaiari

Alderdi jeltzalearen esanetan, euskarak akordio bat behar du, "orain hori baita garrantzitsuena", eta, akordio hori lortzeko beste alderdiekin negoziatzen hilabeteak daramatzan arren, denbora gehiago behar dutela onartu du. "Gure proposamenak euskararen erabilera sustatzea eta LEPak segurtasun juridikotik blindatzea du helburu", defendatu du. EH Bilduk alderdi interesak lehenestea egotzi die EAJri eta PSE-EEri.

Legebiltzarra-mahaia
Eusko Legebiltzarreko Mahaia. Artxiboko argazkia.

EAJk Enplegu Publikoaren Legea (Euskararen Legea deritzona) aldatzeko epea luzatzea eskatuko dio Eusko Legebiltzarreko Mahaiari. 

EITBk jakin duenez, alderdiak bi astez luzatzea proposatuko du, eta mahaiak onartu egin beharko du. Legebiltzarreko mahaian, EAJren ordezkariez gain, EH Bildu eta PSE-EEren ordezkariak daude.

"Euskarak akordio bat behar du. Hori da guretzat une honetan garrantzitsuena", adierazi du alderdiak ohar batean, eta "akordio hori posible" dela uste badute ere, "lortzeko denbora gehiago behar" dutela aitortu dute.

Ekainaren 20an proposamena erregistratu zuenetik, EAJk hilabeteak daramatza beste alderdiekin lege horren aldaketa negoziatzen, "batez ere gure gobernukidearekin", PSE-EErekin, alegia. 

Jeltzaleen hitzetan, euren proposamenak "euskararen erabilera sustatzea eta LEPak segurtasun juridiktik blindatzea" bilatzen du; "errealismotik" egindako proposamena dela gaineratu du, "batzuen maximalismotik zein besteen immobilismotik" urrun. 

EAJk ziurtatu duenez, ez du negoziazioa utziko, "azken minutura arte" saiatuko da.

"Euskadik akordio bat behar du eta euskarak akordio bat behar du. Gai oso garrantzitsua da, eta ezin dugu amore eman", esan du.

Enplegu Publikoaren Legearen erreforman alderdien interesak lehenestea egotzi die EH Bilduk EAJri eta PSE-EEri

Enplegu Publikoaren Legearen erreformaren tramitazioa azken txanpan sartu den honetan, Josu Aztiria EH Bilduren legebiltzarkideak EAJri eta PSE-EEri aurpegiratu die interes alderdikoiak lehenestea hizkuntza-eskakizunak blindatzearen aurretik, "koste politikoa minimizatu nahian"

Lege erreforma hori adosteko koalizioa prest eta borondatez dagoela berretsi du gaur EH Bilduren legebiltzarkideak. Ildo horretan, hizkuntza-eskakizunen sistema blindatzea adosteko aukera mahai gainean dago, eta horri heltzeko eskatu die EAJri eta PSE-EEri. EH Bilduren eskuak luzaturik jarraitzen duela, eta, borondatea baldin badago, oraindik ere lege erreforma adosteko garaiz daudela azpimarratu du. 

EH Bilduren arabera, zuzenketak aurkezteko epea luzatzea positiboa izango da negoziatzeko borondatea baldin badago. "Hori da gakoa, ez denbora, orain arte astia izan dugu, baina ez dute baliatu EH Bildurekin negoziatzeko”, gehitu du. 

Aztiriaren esanetan, oinarriak egon badaude "akordio politiko zabala lortzeko": bi hizkuntza ofizialen arteko berdintasuna, herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatzea eta prozesuaren malgutasuna eta progresibitatea. Hori horrela, ulergaitza egiten zaio EAJk eta PSE-EEk eztabaida horretan darabilten jarrera, "hasieratik EH Bildu negoziaziotik kanpo" utzi dutelako. 

Zure interesekoa izan daiteke

EIBAR (GIPUZKOA), 14/04/2026.- El ministro de Derechos Sociales, Consumo y Agenda 2030, Pablo Bustinduy (2i); el secretario de Estado de Memoria Democrática, Fernando Martínez (d); la viceconsejera vasca de Derechos Humanos, Memoria y Convivencia, Arritxu Marañón; y el alcalde de Jon Iraola (2d); han participado este martes en la celebración del reciente reconocimiento de Eibar como Lugar de Memoria Democrática a la conmemoración anual del Día de la II República, que cobra especial significación en esta localidad guipuzcoana como primera población española en la que proclamó este hito histórico. EFE/Javier Etxezarreta
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gerren aurkako eta askatasunaren aldeko deiak Eibartik, gaur Memoria Demokratikoaren Leku izendatua

Unzaga plazan, udaletxea dagoen lekuan eta duela 95 urte Alfonso XIII.aren plazaren ordez Errepublika plaza izendatua izan zen lekuan, ekitaldia egin dute gaur, Espainiako Gobernuak Eibar Memoria Demokratikoaren Leku izendatu duela egiaztatzen duen plaka agerian uzteko. Herritar ugariz gain, bertan izan dira erakundeetako ordezkariak, tartean Pablo Bustinduy Eskubide Sozialen, Kontsumoaren eta 2039 Agendaren ministroa. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Migratzaileen erregularizazioari buruzko gida bat argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak, "denbora errekorrean"

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak iragarri duenez, egoera irregularrean dauden migratzaileak erregularizatzeko Espainiako Gobernuak onartuko duen "behin betiko" testua izan bezain laster, Eusko Jaurlaritzak gida bat egin eta argitaratuko du, "denbora errekorrean". Horretan, izapideak egiteko baldintzak eta urratsak azalduko dira.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aitor Esteban: "Gauetik goizera Iparraldea ez da abertzale bihurtu; dinamikak oso ezberdinak dira, eta, askotan, pertsonalak"

Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak, ETB2ko En Jake saioan erantzun dio de Andres popularrari, esanez "PPk herri honetan zer gertatzen den jakin gabe" jarraitzen duela. Jeltzaleen buruak uste du "irakurketa erabat okerra" egitea dela "goizetik gauera Iparraldea abertzale" bihurtu dela pentsatzea. "Ez da hori kontua. Dinamika oso ezberdinak dira Iparraldean, eta askotan pertsonalak dira", ohartarazi du. Eta adierazi duenez, ezin zioten Jean-Rene Etchegarayri  irabazten utzi, azken urteetako bere politikak "egokiak ez" zirela esan ostean eta Peio Etxalekurekin izandako "tentsioen" ondoren.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X