EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koldok PSOE finantzatzeko laguntza eskatu ziola adierazi du Aldamak

Maskarak iruzurra eginda erosi ziren ala ez ikertzeko egiten ari diren epaiketan, enpresariak epailearen aurrean esan du eraikuntza enpresa batzuek herri lanen lizitazioak irabazi zituztela komisioak ordaintzearen truke.

juicio epaiketa Jose Luis abalos Koldo Garcia Victor de Aldama

Aldama eta Abalos eta Koldo, epaiketan zehar. Artxiboko argazkia. EFE

Jose Luis Abalos ministro ohiaren, haren aholkulari ohi Koldo Garciaren eta Victor de Aldama enpresariaren txanda da gaur Auzitegi Gorenean, pandemia garaian Espainiako Garraio Ministerioak esleitutako maskaren kontratuetan ustez izandako irregulartasunengatik egiten ari diren epaiketan. Hiruretatik Aldama izan da hitz egiten lehena. 

Aldamak epailearen aurrean azaldu duenez, Koldok laguntza eskatu zion adjudikazio publikoetan iruzurra egin eta lizitazioak irabazten zituzten eraikuntza enpresek PSOE finantzatzeko komisioak ordaindu zitzaten. 

Zehazki, eraikuntzako enpresa horiek Garraio Ministerioaren lizitazioak irabazteko esku hartzea eskatu omen zion Koldok. Trukean, enpresa horiek eskupekoak ordaindu behar zituzten eta lortutako diruaren zati batekin Alderdi Sozialista finantzatzen zuten. 

Aldamaren arabera, komisio horiek nola ordainduko ziren galdetu zion Koldori, eta hark esku dirutan egin behar zirela erantzun zion. 

Halaber, Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak jarduteko modu horren berri bazuela azaldu du Aldamak.

Zure interesekoa izan daiteke

iker casanova
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk "zuhur, baina baikor" hartu du Lemoizerako Jaurlaritzak iragarri duen akuikultura-proiektua

Proiektuari buruzko informazio osoa izan arte iritzia emango ez badu ere, EH Bilduk "egoki" jo du Eusko Jaurlaritzak Lemoizerako egindako iragarpena. "EH Bilduren aldarrikapen historikoa izan da, ingurua modu integralean ulertzea. Beharrezkoa eta egokia da ingurune horretara beste jarduera batzuk erakartzea", esan du Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X