Zapatero Auzitegi Nazionalera iritsi da, inputatu gisa deklaratzeko
Espainiako Gobernuko presidente ohiak Plus Ultra auzian deklaratu behar zuen hasieran, baina azkenean bulegoan atzeman dizkioten bitxiengatik ere egin behar du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohia Auzitegi Nazionalera iritsi da, 08:48an, Plus Ultra airelinearen erreskatean izandako ustezko irregulartasunen auzian deklaratzeko, inputatu gisa.
Zapatero eraikineko ate nagusitik sartu da, hau da, epaileen atetik egin du auzitegian barrena, bisitarientzat ohikoa dena erabili beharrean, Auzitegi Nazionalak berak hala baimenduta.
Pasa den ostiralean, Plus Ultra auziko epaileak Zapateroren aurkako beste ikerketa bat abiatu zuen, Ferrazen duen bulegoan egindako miaketan aurkitutako bitxien harira. Zehazki, kontrabando eta delitu fiskalak egin ote dituen ere ikertzen ari da.
Zapateroren Defentsak saioa atzeratzea eskatu zion Calama epaileari, bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko, baina epaileak errefusatu egin zuen.
Ikusmina auzitegian
Zapatero Auzitegi Nazionalera iritsi denean, ehunka kazetari zituen zain, bai Estatukoak, bai nazioartekoak. Izan ere, inoiz inputatu gisa deklaratu behar duen lehen presidente ohia da, eta ikusminak muga guztiak zeharkatu ditu.
Auzitegiaren kanpoaldean Hazte Oir eskuin muturreko elkartearen jarraitzaileak ere izan dira, Zapateroren aurkako aldarriak oihukatzen, eta, paraleloan, kontrastea ekarri duen pasadizo bat: Retiro parketik entzuten zen musika klasikoa izan da pelikula honen soinu-banda.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat atxilotu dute Enrique Maya Iruñeko alkate ohiari egindako erasoarekin lotura duelakoan
Joan den ekainaren 9an, Iruñeko alkate ohia iraindu eta kolpea eman zioten bularrean Estafeta kalean, katle fisikorik eragin gabe. Mayak gertakaria salatu zuen, eta ustezko egilea atxilotu dute orain, segurtasun-kamerak aztertu ondotik.
Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: “Neurri nagusia etxebizitza gizarte funtsa da, eta 2027ko aurrekontura begira neurri berriak sartuko ditugu”
Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du etxebizitzaren arazoa ezin dela "egun batetik bestera" konpondu, eta uste du legealdiaren bigarren erdian ereindakoaren lehendabiziko fruituak jasoko direla.
Lehendakaria: "Sanchezek orain arte eman ez dituen azalpenak eman beharko ditu, gardentasunez"
Euskal Telebistan elkarrizketa egin du Imanol Pradales lehendariak, agintaldiaren erdira iritsi denean. Espainiako gobernuburuak "zentzua eman" behar dio legealdiaren azken txanpari, adibidez, transferentzien negoziazioan. Horri dagokionez, aurreratu du Transferentzien Batzorde Mistoa datorren astelehenean, ekainaren 22an, bilduko dela.
Lehendakaria: "Aukera eman behar zaie Enplegu Legearen inguruan zabalik dauden negoziazioei"
Imanol Pradales lehendakariak "itxasopentsu" ikusten du enplegu publikoan euskara eskakizunak arautuko dituen legea adosteko EAJren eta EH Bilduren arteko negoziazioa. Ekainaren 25ean egingo da gaiaren inguruko bozketa Eusko Legebiltzarrean.
Kongresuko Mahaiak ez ditu onartu hauteskundeak aurreratzea eskatzen zuten Juntsen eta PPren zuzenketak
Bilera telematiko batean, Mahaiaren gehiengoa (PSOE eta Sumar) osatzen duten alderdiek argudiatu dute eskumen hori Gobernuko buruarena dela esklusiboki, eta ez botere legegilearena.
Zapaterok bitxiengatik ere deklaratuko du asteazken honetan, Calama epaileak atzeratzea ukatu ostean
Espainiako gobernuburu ohiaren defentsak atzerapena eskatu zion Calama epaileari, gutxienez 1,3 milioi euroko balioa duten bitxien jatorriari buruzko dokumentazioa biltzeko denbora gehiago edukitzeko. Ferrazko bere bulegoan aurkitutako bitxiengatik kontrabando eta zerga delituak leporatu dizkio.
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETB1en
Elkarrizketa Orain eta ETB On plataformetan ere jarraitu ahal izango da, 20:30etik aurrera.
Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.