Albiste izango dira: Zapateroren deklarazioa Auzitegi Nazionalean, lehendakariari elkarrizketa eta Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Jose Luis Rodriguez Zapatero, artxiboko irudi batean. Artxiboko argazkia: EFE
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Zapateroren deklarazioa, Auzitegi Nazionalean: Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernu presidente ohiak ikertu gisa deklaratuko du, 09:00etatik aurrera, Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean. Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskateagatik eta bitxien jatorriagatik, Zapaterok ikertu gisa deklaratuko du.
- Lehendakariari elkarrizketa: Imanol Pradales lehendakariaren aburuz, "oso larria" da Pedro Sanchez presidentearen eta Espainiako Gobernuaren inguruan sortutako auzi judizialek piztutako egoera politikoa. Horregatik, gonbita egin dio, "hauteskundeak iritsi arte bidea egin nahi badu", datorren ekainaren 24an Diputatuen Kongresuan daukan agerraldian, "gizalegez eta gardentasunez" aritu dadila, "orain arte eman ez dituen azalpenak emateko".
- Azkena Rock jaialdiaren aurkezpena: Azkena Rock Jaialdiaren aurkezpen prentsaurrekoa egingo dute, ekainaren 18tik 20ra Gasteizko Mendizabalan egingo den musika jaialdia hasi bezperan.