Alderdi Politikoak
Gamarrak PPren idazkari nagusia izateari utziko dio asteburu honetan; nork ordezkatuko du?
Hala ere, Alberto Nuñez Feijooren hurbileko izaten jarraituko du Gamarrak; izan ere, alderdiaren Justizia arloa zuzenduko du, ziurrenik. Miguel Tellado da Gamarra ordezkatzeko hautagaietako bat, PPk Kongresuan duen bozeramailea bera.
Alberto Martinez Osasun sailburuak lortutako akordioaren inguruko balantzea egin du Ituna onartu eta biharamunean
Osasun Ituna onartu eta biharamunean Alberto Martinez elkarrizketatu du ETBk. Osasun sailburuaren esanetan, "astelehenean bertan" lanean hasiko dira, herritarrek, gradualki bai, baina lehenbailehen aldaketak sumatu ditzaten, Lehen Arretan, batez ere. Martinezek gaineratu duenez, Itun honekin etorkizuneko euskal Osasun Sistemaren oinarriak finkatu dituzte.
Cerdanek Gorenari eskatu dio datorren astelehenean egingo duen adierazpena zuzenean emititzea
Benet Salellas abokatuak argudiatu du beharrezkoa dela agerraldia jendaurrean emititzea ahabildetzea, kasuaren garrantzia eta Cerdanek jasaten duen epaiketa paraleloa kontuan hartuta.
Santos Cerdanek PSOEn baja eskatu du eta militante izateari utziko dio
Pasa den ostegunean PSOEren Antolakuntza idazkari gisa dimisioa eman ostean, astelehen honetan utzi egingo du diputatu akta.