Arabako Errioxa
Gurea Ardoa 2026: euskal kupel eta upategiak, ardo onenaren hotel
Euskadiko 80 upategi, edari enpresak, nazioarteko inportatzaileak... guztira 700 bat profesional batu dira Gure Ardoak azokan, Euskalduna Jauregian. Euskal ekoizleen eta bertako zein nazioarteko inportatzaileen topagunea da, lurraldeko eskaintza hobeto ezagutzeko eta elkarlan komertzialerako aukerak garatzeko
EDA Drinks & Wine Campusaren Guardiako egoitza eraikitzen hasi da
Basque Culinary Centerren EDA Drinks & Wine Campusak Gasteizen eta Guardian izango dituen bi egoitzak aldi berean eraikiko dituzte, 18 milioiko inbertsioarekin. Helburua 2027-2028 ikasturtetik aurrera ikasleak jasotzen hastea da. Guardiako eraikinak 3.000 metro koadro erabilgarri inguru izango ditu.
Tim Atkin ardoaren 'influencer'-a Remelluri upategian dago dastaketa esklusibo batean
Sare sozialetan arrakasta handia duen adituak Arabako Errioxako 140 upeltegi zeharkatuko ditu, urteko txosten entzutetsua egiteko. Txosten horretan oinarritzen dira upategi eta kontsumitzaile asko nora joan edota zer erosi erabakitzeko garaian.
Mildiuaren aurkako kostuak finantzatzeko dirulaguntzak iragarri ditu Arabako Foru Aldundiak
Igande honetan, Arabako Errioxako mahats-bilketaren 30. festa ospatu da Lezan. Bertan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du bulego iraunkor bat irekiko duela Arabako Errioxan mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari zerbitzua emateko.
Errioxan piztutako baso-sute bat Arabara iritsi da
Errioxako Gimileo herrian piztu da sua, baina Araban sartu da makaldi batetik. Hori dela eta, Guardiako suhiltzaileak bertaratu dira, sua itzaltzeko lanetan laguntzeko.
Bruselak baieztatu du ardoak AEBn % 15eko muga-zerga izango duela ostiraletik aurrera
Arabako Errioxarentzat, Ameriketako Estatu Batuak oso garrantzitsuak dira, bigarren merkatua baita bolumenari dagokionez eta lehena balioari dagokionez. Horregatik, Amaia Barredo Nekazaritza sailburuak "bide diplomatikoa eta negoziazioa azken minutura arte agortzea" eskatu du, ardoa salbuespena izan dadin.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizonaren bilaketari ekin diote berriro
Arabako Errioxako landa-eremuan bilatzen ari dira gizona. Desagertuak praka beixak eta niki urdin argi bat zeramatzan jantzita azken aldiz ikusi zutenean.
Samaniegon desagertutako 70 urteko gizon baten bila ari dira
Desagertua ostiral arratsaldean ikusi zuten azkenekoz; bilaketa Arabako Errioxako landa-eremuan egiten ari dira.
Azken egunetako txingorrak kalte "oso handia" eragin du Arabako Errioxako mahastietan
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren arabera, Samaniego, Navaridas, Leza eta Eskuernaga herrietan jo du gogorren.
Mildiu onddoak gogor kolpatu ditu Arabako Errioxako mahastiak, eta hurrengo mahats-bilketa mehatxatzen du
Aurtengo hezetasun handiak, lainoek eta landaretza zabaltzeak mildiua agertzea bultzatu dute. Are, faktore horiek guztiek onddoa suspertu eta zabalarazi dute, eta ia eskualde osoan hedatu da, bigarren fasean hedatu ere.
Auzitegi Gorenak atzera bota du ABRAren helegitea, eta 'Arabako Mahastiak' jatorri-deitura behin betiko baliogabetzea berretsi du
Uste du bederatzi urte hauetan "kalte larria" egin zaiela "Errioxa jatorri-deiturari, haren kideei, markari eta izen onari".