Mildiuaren aurkako kostuak finantzatzeko dirulaguntzak iragarri ditu Arabako Foru Aldundiak
Igande honetan, Arabako Errioxako mahats-bilketaren 30. festa ospatu da Lezan. Bertan, Eusko Jaurlaritzak iragarri du bulego iraunkor bat irekiko duela Arabako Errioxan mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari zerbitzua emateko.
Arabako Errioxako mahats-bilketaren 30. festa. Argazkia: EFE.
Igande honetan, irailaren 14an, ospatu da Arabako Errioxako mahats-bilketaren 30. festa Lezan (Araba). Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak mildiuaren aurkako dirulaguntzak emango dituztela jakinarazi du bertan.
Ekitaldian, Gonzalezek esan du mildiuak urte gogorra eragin duela eta gogorarazi du Aldundiak beste dirulaguntza bat ematen duela horri aurre egiteko. Hain zuzen ere, Arabako Foru Aldundiak 1.600.000 euro erabiliko ditu horretarako.
“Ez da urte erraza izan mahastizainentzat. Mildiuaren urtea izaten ari da aurtengoa. Aldundiak beste dirulaguntza bat du mildiuaren aurkako kostuak laguntzeko”, azaldu du Arabako ahaldun nagusiak.
Ramiro Gonzalez, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusia
“Ez da urte erraza izan mahastizainentzat. Mildiuaren urtea izaten ari da aurtengoa. Arabako Foru Aldundiak beste dirulaguntza bat du mildiuaren aurkako kostuei aurre egiten laguntzeko”
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak ere berrikuntzak aurkeztu diru. Hain zuzen ere, Amaia Barredo Eusko Jaurliartzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak jakinarazi du bulego iraunkor bat abiatuko dutela Arabako Errioxan.
Horren helburua mahastizaintza eta ardogintzaren sektoretik gertuago egotea izango da, lankidetza indartuz, aholkularitza eskaintzeko eta sortzen diren beharrei erantzuna emateko.
Bulegoa Guardian egongo da, Arabako Errioxako kuadrillaren egoitzan. Hiru egunetan egongo da zabalik: astelehen, asteazken eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara.
Arabako lurraldean dago EAEko ardogintza-sektorearen gune nagusia: 2024/2025 kanpainan, 365 upategi erregistratu ziren; 2018/2019an baino 14 gehiago. Lurraldean 13.800 hektareatik gora mahasti daude; 12.696 ardo beltz, 1.043 ardo zuri eta 102 txakolin.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBek Kubari egiten dion "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestazioan parte hartu dutenek Kubako eta beste hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude" gaitzetsi dute. Protestak "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaritza lanik, eta hala, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.
Donostian perdigoi-tiroen ondorioz zauritutako gizon baten aurkako eraso arrazista salatu dute
Gizonak hiru jaurtigairen kolpea jaso zuen aurpegian eta bizkarrean. Harrera Sarearen arabera, "hilabete gutxiren buruan etorkin bati egin zaion horrelako bigarren erasoa da".