Asteroideak
2025/02/25 - 09:53
NASAk ondorioztatu du YR4 asteroidea ez dela mehatxua Lurrarentzat
"2024 YR4 asteroidearen inpaktu-probabilitatea % 0,004ra jaitsi da. 2032an Lurraren ondotik segurtasunez igarotzea espero da", adierazi du NASAk.
2025/02/21 - 17:01
NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua
Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.
2025/02/20 - 20:23
2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka talka egiteko arriskua erdira jaitsi da
Otsailaren 18an, talka-arriskua % 3,1era igo zuten, NASAk tamaina horretako objektu batentzat inoiz iragarri duen handiena, baina gauean bildutako datuek % 1,5era murriztu dute probabilitatea.
2025/02/19 - 14:34
2024 YR4 asteroidearen talka-arriskua inoiz iragarritako handiena da
NASAren arabera, 2032an 50 metroko arrokak Lurraren aurka talka egiteko probabilitatea pixka bat gehiago handitu da, % 3,1eraino.
2025/02/10 - 20:07
Zer dakigu Lurrarekin talka egiteko mehatxua egiten duen asteroideaz?
2024 YR4 asteroideak zazpi urte barru Lurrarekin talka egiteok probabilitatea % 2,4ra igo da, 0,2 puntu gehiago ostiraleko kalkuluekin alderatuta, eta ehuneko puntu bat baino gehiago urtarrilaren amaierako kalkuluen aldean, NASAren arabera.
2025/02/05 - 18:12
''Talka egiteko probabilitatea oso txikia den arren, asteroide honek hiri bat desagerraraz lezake''
Virginia Garcia Aranzadiko astronomoak dioenez, une honetan YR4 asteroideak du Lurraren aurka talka egiteko arrisku gehien, baina probabilitatea "nahiko txikia" da. "Oraingoz lasai egon gaitezke", gaineratu du Garciak.
2023/09/24 - 19:53
NASAk asteroide baten lagin bat ekarri du Lurrera bere historian lehen aldiz
Zientzialariek espero dute biziaren jatorriari eta duela 4.500 urteko eguzki sistemaren eraketari buruzko informazio berria ematea.
2023/09/24 - 19:38
Bennu asteroidearen lagin bat lurreratu da, bizitzaren jatorria ikertzeko ezinbestekoa
Ikusmin handiaren erdian, Bennu asteroidearen laginak dituen NASAren kapsula 08:52an (14:52 GMT) lurreratu da Utahko basamortuan (Estatu Batuak), zazpi urteko bidaiari amaiera emanez. NASAk sare sozialetan partekatutako bideoa.
2023/09/23 - 19:35
NASAk asteroide baten laginak ekarriko ditu lehen aldiz Lurrera
Nola lortu zuen Lurrak molekula organiko eta ur likido ugari izatea, bizitzarako funtsezko bi osagai alegia? 'Osiris-Rex' misioa galdera horri erantzuten saiatuko da, molekula organikoetan aberatsa den Bennu asteroidearen konposizioa aztertuz.
2022/10/12 - 00:46
NASA: "Dimorphos asteroidearen ibilbidea desbideratu du DART misioak"
Talka baino lehen, Dimorphosek 11 ordu eta 55 minutu behar zituen Didymos izeneko beste asteroide handiago baten inguruan biratzeko. Ontziak orbita hori 32 minutuz murriztea lortu zuen.
2022/09/27 - 16:10
Javier Armentia: ''DART misioaren arrakastak asteroideak bideratzea ahalbidetuko liguke''
Iruñeko Planetarioaren zuzendari eta astrofisikoak NASAren misioaz hitz egin du, baita asteroideren batek Lurrean jotzeko aukeraz ere: "Eguzki Sistemaren historiaren denboraldi lasai batean bizi gara".
2022/09/26 - 21:23
DART misioari buruz jakin beharreko guztia: zer da eta zergatik da hain garrantzitsua?
DART espazio zundak asteroide baten aurka talka egingo du irailaren 27ko 01:04ean, Lurrerantz gerturatuko balitz desbideratzeko gai izango ginatekeen frogatzeko.
2022/09/25 - 22:50
DART espazio zundak asteartean egingo du talka Dimorfos asteroidearen aurka
Astearte goizaldean, DART izeneko NASAren espazio zundak asteroide baten kontra egingo du talka hori desegiteko asmoz, Lurretik 11 milioi kilometrora.
2022/09/16 - 12:20
DART misioak historia egingo du asteroide baten ibilbidea desbideratzen saiatzean
Misio hori funtsezkoa izango da Lurra asteroideetatik babesteko. Zuzenean jarraitu ahalko da misioa irailaren 26an NASAren bidez.
2022/05/04 - 12:35
2009 FJ1 asteroideak ez du Lurrean talka egingo: bi milioi kilometrora igaroko da
2009 FJ1 asteroidearen inpaktu posibleak titular asaldagarriak eragin ditu azken hilabeteotan. Halere, Iruñeko Planetariotik argitu dute ez dagoela zertan "kezkatu"; Lurra jotzeko aukera 4000tik batekoa da.
2022/01/19 - 13:34
Kilometro bateko asteroide bat Lurretik gertu igaro da
Planetoide hori 1994an aurkitu zuten Australiatik eta Eguzkiari bira ematen dioten Apolo asteroide taldekoa da.
2021/10/27 - 20:19
1947an Leonen erori zen meteorito bat berreskuratu dute Hernanin
Meteoritoa Madrilgo museo batean ostu zuten aspaldi, eta Hernaniko bizilagun bat Internet bidez saltzen saiatu denean atzeman du Guardia Zibilak.
2021/10/06 - 23:00
NASAk misio bat abiatuko du azaroan asteroide bat desbideratzeko
Zientzia fikziozko film batean bezala, NASAk Lurra babesteko sistema aitzindari bat probatu nahi du, asteroide arriskutsuak desbideratzeko.
2021/03/21 - 11:19
2001 FO32 asteroidea, 1 km-ko zabalerakoa, martxoaren 21ean hurbilduko da Lurrera
2001 FO32 Lurretik bi milioi kilometrora igaroko da, eta, aurreikuspenen arabera, aurten planetatik gertu igaroko den asteroiderik handiena izango da.
2020/10/15 - 12:01
Zer dakigu azaroaren 2an Lurraren aurka "talka" egingo duen asteroideari buruz?
Javier Armentia astrofisikari, komunikatzaile zientifiko eta Iruñeko planetarioko zuzendariak esan duenez, tamaina oso txikia du, eta, beraz, sartuko balitz, zati txikitan sartuko litzateke.