NASAk % 0,28ra jaitsi du 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua
NASAk otsailaren 19tik 20rako gauean 2024 YR4 asteroideari egindako behaketak are gehiago murriztu du 2032ko abenduaren 22an Lurraren aurka jotzeko arriskua; % 0,28ra, hain zuzen ere.
Dena den, asteroidea kontrolatzen jarraituko du NASAko ikerlari talde batek, bere ibilbidearekin lotutako aurreikuspenak zehazte aldera. Datu berri horiekin, baina, % 1era igo da ilargiaren kontra jotzeko aukera, espazio agentziaren arabera.
Zerua ilunago dagoen egun hauetan behaketa sakonagoak egiten ari dira YR4 asteroidearen nondik norakoak aztertzeko; izan ere, ilargi betearen ondorioz, ikusmena mugatuagoa izan da duela gutxira arte.
Lurreko teleskopioek zeru ilunak behar dituzte asteroideak behatzeko, askotan oso ahulak baitira. Horregatik, ilargi betea egoten denean, zerua distiratsuegi egon ohi da, eta zailagoa da argi puntu mehe horiek antzematea.
Otsailaren 18ko eguneraketak % 3,1era igo zuen 2024 YR4 asteroideak Lurraren aurka jotzeko arriskua. Inoiz NASAk gisa horretako objektu batekin lotuta kalkulatutako arrisku portzentaje handiena zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ormuz zeharkatzen saiatzen diren ontziei eraso egingo diela ohartarazi du Iranek
Bien bitartean, Ameriketako Estatu Batuek iragarri dute gaurtik aurrera Ormuzko itsasartean harrapatuta dauden itsasontziak "askatzeko" operazioa egingo dutela.
Polymarket: apustuen eta gerraren jokoa
Polymarket kriptotxanponetan eta anonimatuan oinarritutako apustu-plataforma bat da, gertaera geopolitikoen inguruan apustu egiteko aukera ematen duena; Eric Trump, Donald Trumpen semea, da horren bazkide eta inbertitzaileetako bat. Borja Macias EHUko irakasleak ohartarazi du informazio pribilegiatua darabiltela; eta adibide moduan jarri du Maduro noiz bahituko zuten zehatz-mehatz asmatu zuen apustu bat.
Melenchon ezkertiarra 2027ko Frantziako presidentetzarako hautagai izango da
"Pribilegioek eta arrazakeriak egiten diote min gehien gure herrialdeari", salatu du politikari ezkertiarrak, eta Frantziako presidentetza lortzen badu, Espainiarekin eta "Latinoamerikako herrialde batzuekin" aliatuko dela ziurtatu du, Donald Trumpen eta Israelen AEBei aurre egiteko.
Flotillako bi aktibisten atxiloaldia bi egunez luzatu dute
Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshek palestinar-espainiarra dira Global Sumud Flotillan parte hartzeagatik Israelgo indarrek atxilotuta dituztenak. Tratu txarrak jaso diuztela salatu dute euren abokatuek. Ekintzaileak "segurtasunez eta duintasunez" tratatzeko eskatu du Anitta Hipper Europar Batasuneko (EB) Kanpo Arazoetako bozeramaileak.
Estatu Batuetako bi soldadu desagertu dira Marokon, maniobra militarretan ari zirela
"African Lion 2026" izeneko ariketa militarretan parte hartzen ari ziren bi militar estatubatuar desagertu ziren larunbat gauean Cap Draa-ko entrenamendu-gune batean, Tan-Tan hiritik gertu, Maroko hegoaldean. Indar estatubatuarrak, marokoarrak eta African Lioni lotutako beste militar batzuk buru-belarri ari dira bilaketa-lanetan, lurreko zein aireko baliabideak erabiliz.
33 intoxikatu, 600 isun eta bi obus desaktibatuta, hiru egun iraun dituen 'rave' jendetsu batean, Frantzian
Le teknival izeneko ravean, 40.000 lagun elkartzera iritsi ziren larunbatean. Legez kanpoko musika topaketa hauek debekatzeko prozesu legegilea martxan da Frantzian, eta hain zuzen ere, horren kontra protesta egiteko antolatu zuten jaia, Barne ministroaren jaioterrian, eremu militar batean.
Iran aztertzen ari da bere 14 puntuko bake planari AEBk emandako erantzuna
Besteak beste, hauxe da Iranek proposatu diona: eraso militarrik egongo ez dela bermatzea, AEBren tropak Irandik ateratzea, itsas blokeoa altxatzea, izoztutako Iranen aktiboak libratzea, konpentsazioak ordaintzea, zigorrak kentzea eta gerra fronte guztietan bukatzea (Libanon ere bai).
Adur Ramirez de Alda, Global Summud Flotillako kidea: “Denboralea igarotakoan, Turkiara abiatzea da asmoa”
Israelek bidaia geldiarazi ondoren, Kreta Greziako uhartean daude une honetan lau euskal herritar. Ondorengo orduetan erabakiko dute ontzidian jarraitu ala Euskal Herrira itzuli.
830 pertsona hil ditu Israelek Gazan, 2025eko urrian su-etena indarrean jarri zenetik
Guztira, 72.608 gazatar hil eta 172.445 zauritu ditu Israelgo Armadak 2023ko urriaren 7an erasoaldia hasi zuenetik.
Euskal Herrian dira jada Gazara zihoan Global Sumud flotillako bi euskal ekintzaile eta aske geratutako besteek aurrera jarraituko dute
21:00ak aldera iritsi dira bi ekintzaileak Loiuko aireportura. 175 ekintzaile atxilotu zituzten asteazkenean eta horietatik 36 ospitaleetan artatu behar izan dituzte. Guztiak aske utzi dituzte bi izan ezik, Thiago Avila brasildarra eta Saif Abukeshe, palestinar espainiarra.