EHU
2024/11/26 - 10:43
Errektorea aukeratzeko hauteskundeak abian, EHUn: 50.590 pertsonak dute bozkatzeko eskubidea
EHUk hurrengo sei urteetan erakundea gidatuko duen errektorea izendatzeko hauteskundeak ditu astearte honetan. Agintaldiak, lehen aldiz, sei urteko iraupena izango du.
2024/11/25 - 13:59
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, EHUko bi errektoregaiak, aurrez aurre
Astearte honetan, irakasle, ikasle eta teknikari, 50.000 pertsona baino gehiago daude deituta EHUko hurrengo errektorea aukeratzeko hauteskundeetara. Haiekin guztiekin hitz egin dugu Euskal Unibertsitate Publikoaren egoeraz eta beharrez.
2024/11/21 - 12:35
Ferreira eta Bengoetxea EHUko errektoregaien arteko eztabaida hartuko du gaur Radio Euskadik
18:00etatik aurrera eta Xabier Garcia Ramsden kazetariak bideratuta, bi hautagaiek euren programak defendatuko dituzte Radio Euskadiren mikrofonoen aurrean. Eztabaida streaming bidez jarraitu ahal izango da, eitb.eus atarian.
2024/11/20 - 11:36
Ikasleen parte-hartzea sustatuko duen unibertsitatea defendatu dute Ferreirak eta Bengoetxeak
Ikasleen Kontseiluak deitutako hauteskunde-eztabaidan hartu dute parte Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea EHUko bi errektoregaiek.
2024/11/19 - 17:38
Eva Ferreiraren eta Joxerramon Bengotxearen arteko hauteskunde eztabaida egin dute Leioako Campusean
Ikasleen Kontseiluak antolatutako eztabaida izan da, azken 16 urteetan unibertsitate publikoan egin den lehena. EHUko errektoregai biek ikasleen parte-hartzea sustatzearen alde egin dute.
2024/11/19 - 08:38
Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, Ukrainako gerrak 1.000 egun eta EHUko hauteskunde eztabaida
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/18 - 22:41
Eva Ferreira eta Joxerramon Bengoetxea, aurrez aurre, asteartean, hauteskunde eztabaidan
EHUko errektoretzara aurkezten diren bi hautagaiek euren ideiak eta, besteak beste, formazioari, azpiegiturei eta ikasleen partehartzeari buruz dituzten iritziak defendatuko dituzte Ikasle Kontseiluak antolatutako eztabaidan.
2024/11/18 - 07:00
''Aurreikusten da 2050erako infekzioek minbiziak baino heriotza gehiago eragingo dituztela''
Bakterioek antibiotikoei aurre egiten ere ikasten dute, eta, beraz, litekeena da etorkizunean osasun-arazo handia izatea. Igor Horrillo EHUko Farmazia Fakultateko dekanordeak azaldu du guk geuk asko egin dezakegula erresistentzia hori saihesteko.
2024/11/11 - 20:23
EHUko Ikasle Kontseiluak salatu duenez, ''gorroto jarrerek ez dute lekurik unibertsitate batean''
"Ikasle Kontseiluan neutralak izaten saiatzen gara, eta neutralak izaten jarraituko dugu", adierazi du Iñigo Ugedo Kontseiluko presidenteak. Ugedoren arabera, "hauteskunde-kanpaina lokazteko modu bat da gertatutakoa".
2024/11/11 - 19:58
EHUko errektoreordeak kargua utzi du, Joxerramon Bengoetxea errektoregaia iraintzeagatik
Bengoetxeak irainak salatu ditu, baita hauteskundeetan "garbitasun falta" ere. Eva Ferreira errektore eta hautagaiak bere kolaboratzailearekin "desengainu handia" hartu duela adierazi du.
2024/11/08 - 19:13
Abian da Euskal Herriko Unibertsitateko hauteskunde-kanpaina
16 urtean lehen aldiz bi hautagai aurkeztu dira, eta urriaren 26an egingo dute bozketa.
2024/11/08 - 12:58
Hasi da EHUko errektore izateko kanpaina, Ferreira eta Bengoetxea hautagai direla
Hauteskunde kanpainak azaroaren 24ra arte iraungo du, eta hilaren 26an egingo dute bozketa.
2024/11/07 - 14:52
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak ia 613 milioi euroko aurrekontua izango du 2025ean
Zatirik handiena, 400 milioi, unibertsitate sistemari dagokio. Beketara bideratutako dirua aurten % 6 baino gehiago izango da. Hala ere, ikerketarako eta berrikuntzarako kopuruetan jarri du azpimarra sailburuak. Horretan, % 10 gehituko da aurrekontua.
2024/10/31 - 17:14
EHUk kargutik kendu du sarean mezu matxistak, arrazistak eta ultrak zabaldu zituen Zuzenbideko irakaslea
Ikasleek jarritako kexa batetik abiatuta, ordezko irakaslea lanpostutik apartatzeko prozedura jarri zuten abian, eta errektoretzak hura kargutik kentzea ebatzi du. Lan poltsatik ere kanporatu egin dute.
2024/10/30 - 15:40
Ferreirak prestakuntza dualerako hobekuntzak, bekak igotzea eta etxebizitza-plan bat proposatu ditu
Gainera, Eva Ferreirak proposatu du plantilla % 50eraino handitzea arlo batzuetan, prestakuntza dualaren aldeko apustua egitea eta finantzaketa urtean % 12 handitzea.
2024/10/28 - 17:30
Medikuntzako euskarazko graduan 40 plaza gehiago egotea adostu dute EHUk eta Eusko Jaurlaritzak
Gaur egun, EHUn 368 plaza dago Medikuntzako Graduan, 200 gaztelaniaz eta 168 euskaraz.
2024/10/20 - 10:38
Jose Manuel Castells katedraduna eta Gipuzkoako foru diputatu ohia hil da
Gipuzkoako foru diputatua izan zen 1979 eta 1983 artean, eta Transferentzien Batzorde Mistoko lehen taldeko kide ere izan zen.
2024/10/16 - 22:32
Zer iritzi dute irakasleek unibertsitatera sartzeko azterketa-eredu berriei buruz?
EHUk gaur argitaratu ditu zenbait ikasgaitako azterketa-eredu berriak. Irakasleek uste dute azterketak ikasleen analisi kritikorako gaitasun handiagoa eskatzen duela, baina lasaitasun mezua zabaltzen dute.
2024/10/16 - 19:21
EHUk unibertsitatera sartzeko probaren lehen ereduak argitaratu ditu ikasleak mobilizatu ondoren
Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak adierazi duenez, unibertsitatera sartzeko proba berriak (selektibitate zaharra) zalantzak sortzen ditu, eta funtsezkoa da informazio "argia eta fidagarria" izatea.
2024/10/15 - 17:24
Jaurlaritzak esan du unibertsitatera sartzeko azterketa-eredu berriak datorren astean egongo direla prest
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak "lasaitasuna" eskatu die ikasleei, aldaketa ez delako "oso handia" izango. Aurreko astean mobilizatu ziren, ikasturtea hasi eta hilabetera oraindik ereduak argitaratu gabe zeudela salatzeko.