EITB Data
2025/06/15 - 11:20
Euskal ekonomia boskoiztu egin da 4 hamarkadatan
Zerbitzuen sektorea da aberastasun handiena sortzen duena. Industriak, aldiz, pisua galdu du euskal ekonomian. Enplegagarritasunak ere gora egin du urte hauetan, eta okupazio-tasa % 76ra iritsi da.
2025/06/15 - 11:20
Bilakaera demografikoa EAEn: Euskal gizartea nabarmen zahartu da azken 4 hamarkadatan
Gaur gaurkoz, 2 227 600 biztanle inguru ditu EAEk, 1985ean baino 80 mila gehiago. Hala ere, adin tarteei begiratu ezkero, haur eta gazteetan biztanle kopuruan galera handia izan dela ikusiko dugu; helduetan, aldiz, gorakada erabatekoa izan da. Hain zuzen ere, jaiotzeak % 38 erori dira.
2025/05/02 - 07:00
Euskal gazteek nahiago dute etxea erosi alokairuan bizi baino
EITB Dataren azken ikerketaren arabera, alokairuan bizi diren gazte gehienak "ezin dutelako erosi" bizi dira modu horretara. Bien bitartean, etxe bat erosi dutenen artean, normalean, bigarren eskuko etxe bat erosi du merkatu librean.
2025/05/02 - 07:00
10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira
EITB Data ikerketaren arabera, gurasoen etxea utzi duten 18 eta 34 urte arteko gazteen % 16,1 bakarrik bizi dira, % 7,7 lagunekin eta % 15,4ak beste elkarbizitza modu bat aukeratu du.
2025/05/02 - 07:00
Hego Euskal Herriko gaztedia Europakoa baino 4 urte geroago emantzipatzen da batez beste
EITB Dataren azken ikerketaren arabera, 30 urteren bueltan dago hemen gurasoengandik burujabetza lortzeko batez besteko adina. Azken hamarkadan igo egin da, apur bat bada ere. Hala, 18 eta 34 urte arteko gazteen % 30 bizi da gurasoen etxetik kanpora, Europako batez bestekoa baino % 20 gutxiago.
2025/03/21 - 09:02
Albiste izango dira: Glaziarren eguna, Heathrow itxita, eta Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/20 - 15:00
''Euskal flota mantendu nahi izanez gero, gazteei ekonomikoki lagundu behar zaie''
Arrantza-jarduera erdira murriztu da 20 urtean. Beherakada horren atzean sektorearen gogortasuna dago, baina baita errentagarritasun falta ere; izan ere, lonjako prezioak apenas mugitu dira azken 20 urteotan. Hori guztia dela eta, sektorearen erreleboa zaila izaten ari da.
2025/03/20 - 08:51
Albiste izango dira: EITB Data: euskal flota eta arrain kontsumoa, udaberria eta haizea, eta toldoen zozketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/20 - 07:55
Legatza, euskal arrandegietako izarra
Hego Euskal Herritar bakoitzak 3 kilo legatz inguru jaten ditu urtean, beste edozein arrain baino gehiago. Gainera, arrain freskoa nahiago izaten dugu, izoztua baino.
2025/03/20 - 07:55
Prezioa da arrainaren kontsumoaren galgetako bat
Hego Euskal Herrian, arrain kiloa 11,5 euro inguru ordaintzen da, batez beste. Azken hamarkadan % 40tik gorako igoera izan du, KPI orokorraren igoera bi halako kasik (% 23koa izan da).
2025/03/20 - 07:54
Arrainaren kontsumoa % 30 jaitsi da EAEn, eta % 21 Nafarroan, hamarkada bakar batean
EAEn 24 kilo arrain kontsumitzen dira urtean biztanleko, batez beste; 21 kilo, Nafarroan. Azken hamarkadan kontsumoak nabarmen behera egin badu ere, EAEn Espainiako Estatuan eta Europan baino arrain gehiago kontsumitzen da oraindik.
2025/03/20 - 07:54
Arrantza-jarduera, gainbeheran: erdira murriztu da 20 urtean
Gaur egun, 187 ontzi inguru aritzen dira lanean Gipuzkoako eta Bizkaiko portuetan, duela bi hamarkada baino 370 bat ontzi gutxiago. Arrantza sektoreko eta arrandegi tradizionaletako langileen kopuruak ere behera egin du.
2025/03/02 - 08:04
Hego Euskal Herrian gizakientzako botikak egiten dituzten 6 lantegi daude
Farmazia enpresa horietako bat, Nafarroako Cinfa, arlo honetako munduko 25 enpresa onenen artean dago.
2025/03/02 - 08:03
EAEko biztanleek batez beste 83 € ordaintzen dituzte urtean botiketan; 112 € Nafarroan
Gastu osoa, herritarren poltsikotik ordaintzen dena eta gobernuek ordaintzen dutena, 319 eta 352 eurokoa da, hurrenez hurren, pertsonako eta urteko. Bi kasuetan, zatirik handiena estaldura publikoarekin ordaintzen da.
2025/03/02 - 08:02
Osasun mentala, adin-tarte guztietan agertzen den arazoa
Gaixotasun horiekin lotutako sendagaiak hartzen dituzten herritarren ehunekoak gora egiten du adinarekin. Hala ere, botikak kontsumitzeko arrazoia desberdina da adin bakoitzean: gazteenek antsietate eta depresiorako behar dituzte; helduenek, berriz, lo egiteko.
2025/03/02 - 08:00
Mina arintzea, bihotza edo tentsioa eta osasun mentala zaintzea, botikak hartzeko arrazoi nagusia
Hego Euskal Herrian hamar herritarretik seik botikaren bat hartzen dute. Edozein adinetako jendeak hartzen baditu ere, kontsumoa handitu egiten da nagusitu ahala, batik bat, 55 urtetik aurrera. 75 urtetik gorakoen % 90ek hartzen dituzte botikak.
2025/01/09 - 07:00
Gimnasioen arrakasta: 13 urtean 201 ireki dituzte
323 gimnasio eta 267 kirol-instalazio daude EAEn; gehienak, Bizkaian.
2025/01/09 - 07:00
Nafarroa, kirolean diru gehien gastatzen duen Estatuko erkidegoa
EAE zerrenda horretako bostgarren lekuan dago. Pandemiaz geroztik kirol jardueretan egiten den gastua % 23 inguru handitu da bi erkidegoetan.
2025/01/09 - 07:00
Mendi-ibiliak, txirrindularitza, gimnasioa eta igeriketa, Hego Euskal Herrian gehien egiten diren kirolak
Euskal Herrian oso errotua dago mendira joatea eta, datuen arabera, kirola egiten duten pertsonen ia erdiek aukeratzen dute mendi-ibiliak egitea. Nafarroan txirrindularitza ere nabarmentzekoa da, kirolarien % 39k aukeratzen baitute.
2025/01/09 - 07:00
EAEn eta Nafarroan, 10 biztanletik 6k astero egiten dute kirola
Aldizka jarduera fisikoren bat egiten duten herritarren kopurua handituz doa urtetik urtera. EAEn, adibidez, 2015ean % 47 izatetik, % 59 izatera igaro da. Era berean, egunero kirola egiten dutenen kopuruak ere gora egin du eta, dagoeneko, 10 herritarretik ia 3 dira.