Hego Euskal Herriko gaztedia Europakoa baino 4 urte geroago emantzipatzen da batez beste
Azken aldian egindako inkesta guztiek argi uzten dute Euskal Herriko gazteen arazo nagusietako bat etxebizitza dela. Gero eta zailagoa da gurasoen etxea uztea. Hala, burujabetza eskuratzeko batez besteko adina 30 urteren bueltan dago Hego Euskal Herrian; zehazki esateko, 30ekoa da EAEn eta 29koa Nafarroan. Europako batez besteko adina baino hiruzpalau urte gehiago da hori, han 26koa baita.
Hori da EITB Dataren azken txostenaren ondorioetako bat. Gazteak eta emantzipazioa aztertu ditu ostiral honetan EITBko hedabide guztietan azaltzen ari den ikerketak.
Ezberdintasun handiak daude arlo honetan Europar Batasuneko iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen artean. Eskandinaviako herrialdeetan 23 urte baino lehenago uzten dute gazteek gurasoen etxea. Alemanian eta Frantzian 24 urte da emantzipatzeko adina. Hegoaldeko herrietan, ordea, Portugalen, Espainian eta Italian kasu, batez beste, 30 urtera arte bizitzen dira gazteak gurasoekin; Euskal Herrian bezala.
Kontuan hartzekoa da, gainera, gure inguruan batez besteko adin hori atzeratzen ari dela apurka; 2011tik bi urte egin du gora.
Hori horrela, EITB Dataren txostenaren arabera, 18 eta 34 urteen artean dauden 10 gaztetatik hiru daudela emantzipatuta: % 33,5 EAEn eta % 34,2 Nafarroan. Estatuko mediaren oso antzeko datuak dira, han % 34,4an baitago. Europarekin alderatuta, ordea, ia % 20 baxuagoa da; izan ere, EBko ratioa % 50,4an kokatzen da.
Zenbakiei begiratuta, iparraldeko eta hegoaldeko herrialdeen arteko aldea oso handia da. Eskandinaviako herriek emantzipazio-tasa oso altuak dituzte; % 83,7 Finlandiak eta % 83,3 Danimarkak, esate baterako. Europako ehunekoaren gainetik daude baita ere Alemania (% 68,9), Herbehereak (% 63,9), Frantzia (% 55,5) eta Belgika (% 55,4). Zerrendako azkenak Italia eta Portugal dira, % 32 eta % 31eko ratioekin hurrenez hurren.
Lana eta faktore kulturalak
Giza talde gazteenen enplegu-tasaren eta emantzipazio-tasaren artean dagoen harremana da ikerketaren beste ondorioetako bat. Alegia, 16 eta 24 urte arteko gazteen okupazio-tasa altuagoa den heinean, gurasoen etxetik irteten diren gazteen ehunekoa ere igo egiten da.
Eskandinaviako herrialdeetan hegoaldean baino ohikoagoa izaten da ikasketak eta lana uztartzea gaztetatik, eta horrek errenta propioak izateko aukera handiagotzen du. Alemanian eta Danimarkan, esate baterako, 16 eta 24 urte arteko gazteen erdiek lan egiten dute; hurrenez hurren, % 50,9k eta % 57k. EAEn datu hori % 25,4an dago, nahiz eta azken hamarkadan igo egin den.
Prezioa, gainditu beharreko erronka
Gaur gaurkoz, diru-sarrerak dituzten 59.000 gazte inguru daude gure lurretan burujabetza eskuratzeko etxebizitza baten beharrean.
Gazte horiek aipatzen dituzten oztopo nagusiak etxebizitzaren garestitasuna (erosteko zein alokatzeko) eta diru-sarrera nahikorik ez izatea dira.
Erantzunen artean daude, halaber, etxebizitza-eskaintzaren eskasia lehentasunezko lekuan, lan-egonkortasunik eza, hipoteka-kreditu bat eskuratzeko zailtasuna eta higiezinen agentziek edo jabeek gazteei alokatzeko dituzten errezeloak.
Zure interesekoa izan daiteke
Elkarbizitza arazoak bainularien eta erabiltzaileen artean Euskal Herriko portuetan
Uretara salto egitea ohikoa da Euskal Herriko portuetan, debekatuta dagoen arren. Hori dela eta, bizikidetza-arazoak sortzen ari dira. Zenbait portutan jokabide arriskutsuak ikusten dira eta kalteak izan dira ontzietan. Eusko Jaurlaritzak egoeraren larritasunaz ohartarazi du, eta 2.000 eta 12.000 euro arteko isunak ezar daitezkeela gogoratu du.
Euri eskasiak hilabete eta erdi aurreratu du transhumantzia Nafarroan
Pirinioetatik Bardearako bidean, Enrique Ballent artzain transhumantearekin izan gara. 1.800 buruko artaldea gidatuko du, bazka bila. Izan ere, klima aldaketaren kontraesanak tarteko, jateko gehiago dago basamortuan goi mendietan baino.
Oiartzunen ustez pistolarekin egindako hiru lapurreten egilea atxilotu dute Hondarribian
23 urteko gaztea espetxeratu egin dute. Lapurretetan erabilitako arma fogeo-pistola bat zela egiaztatu dute.
Gizon bat atxilotu dute Getxon, kalean emakume bati sexu erasoa egiten harrapatu ostean
Erasoa 05:00etan jazo da, Algorta auzoan, San Inazio jaietan. 19 urteko biktima Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Algortako Mugimendu Feministak eraso matxista salatzeko bilkura egin du igande arratsaldean.
Auroroek Andre Maria Zuriaren jaien etorrera iragarri dute
Urtero bezala, Gasteizko hirigunea eta Alde Zaharra zeharkatu dituzte zaindariaren omenezko kantuekin, jai-giroari hasiera emanez.
Testigantza berriek agerian utzi dituzte Mitikako zaindariek Kerman Villate hil aurretik behin eta berriz egindako erasoak
Gasteizko diskoteka horretako segurtasun-langileek Kerman hil aurreko hilabeteetan egindako eraso jakin batzuen berri eman dute lau gaztek Radio Euskadin, esklusiban, erreportaje batean. Kasu guztiak Ertzaintzaren aurrean salatu zituzten.
Bizkaiko Aldundiak zisterna kamioiak eramango ditu Karrantzara ur hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, 250 metro kubiko garraiatuko ditu egunero foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
17 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gipuzkoan, adingabeak estortsionatzen zituen 764 Sarearen Espainiako buruzagitzat jota
Ertzaintzak, Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak elkarlanean egindako operazioan atxilotu dute, 2026ko urtarrila eta apirila bitartean ikastetxeen, udalen eta beste erakunde batzuen aurkako mehatxu ugari bidali izana egotzita.
Ikuskizunetako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako grebarekin bat egingo dute Gasteizko txosnek
45 ikuskizun izango dira txosnetan, eta, horrez gain, beste hamaika proposamen kolektibo ezberdinen eskutik. Dozenaka kolektibok eta ehunka boluntariok dihardute egunotan auzolanean txosna gunea egokitzen. Testuinguru horretan, ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek abuztuaren 5erako deitutako greba egunarekin bat egingo dute.
Motor gidari bat hil da Lezon izandako trafiko istripu batean
Istripua GI-3440 errepidean gertatu da, Lezon, 18.00ak aldera. Osasun arloko langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute suspertu, eta hil egin da. Istripuaren ondorioz, zirkulazioa eten egin behar izan dute bi noranzkoetan. Gertatutakoaren nondik norakoak ikertzen ari dira.