EITB DATA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mina arintzea, bihotza edo tentsioa eta osasun mentala zaintzea, botikak hartzeko arrazoi nagusia

Hego Euskal Herrian hamar herritarretik seik botikaren bat hartzen dute. Edozein adinetako jendeak hartzen baditu ere, kontsumoa handitu egiten da nagusitu ahala, batik bat, 55 urtetik aurrera. 75 urtetik gorakoen % 90ek hartzen dituzte botikak.
Sendagaien kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: EITB Media.
Sendagaien kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan. Argazkia: EITB Media.

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako 15 urtetik gorako hamar biztanletik seik azken bi asteetan botikaren bat hartu dutela esan dute EITB Dataren azken azterketan.

Botika horiek hartzeko aipatzen diren arrazoi nagusiak hiru dira: mina arintzea, bihotzarekin edo tentsio arterialarekin lotutako arazoren bat izatea eta osasun mentala zaintzea. Adinean gora egin ahala botikak hartzen dituzten pertsonak gehiago badira ere, osasun mentala zaintzekoak adin guztietakoek hartzen dituzte.

Hala, hamar biztanletik hiruk mina arintzeko botikak hartu dituzte. EAEn biztanleen % 29k eta Nafarroan % 32k hartzen dituzte minari aurre egiteko medikamentuak. Bigarren postuan daude bihotza eta tentsio arteriala zaintzeko farmakoak; EAEko biztanleen % 25ek hartzen dituzte, eta Nafarroakoen % 21ek.

Botika mota erabilienen zerrendako hirugarren postuan daude osasun mentalerako hartzen direnak; erlaxatzeko edota lo egiteko pilulak eta antidepresiboak, adibidez. EAEko biztanleen % 17k hartzen dituzte, eta Nafarroakoen % 12k.

Katarroa eta gripea arintzekoak, antibiotikoak, kolesterola jaisteko botikak, urdaila zaintzekoak, diabetesaren aurkakoak eta bitaminak eta mineralak maila baxuagoan hartzen dira.

Adinarekin batera gora

Biztanleria adinean gora doan heinean, medikamentuak hartzen dituzten pertsonen kopuruak ere gora egiten du. EITB Dataren datuen arabera, 55 urte bete arte, biztanleen erdiek baino gutxiagok hartzen dituzte botikak. Hortik gorako adin-taldeetan, kontsumoak gora egiten du, eta adin handiena dutenen artean, 75 urtetik gorako biztanleen % 90ek medikamenturen bat hartzen dute.

Gehien hartzen diren botikak inguruan ohikoenak diren gaixotasun kronikoekin lotuta daude. Lehen Mailako Arretan diagnostikatzen diren hiru arazo kroniko nagusiak kolesterola, hipertentsioa eta osasun mentala dira. Azken horretan sartzen dira antsietatea, depresioa, TOCa, fobiak eta abar, eta deigarria da, buruko gaitzen kasuan, adin guztietako herritarrei eragiten dietela.

Gaitz kroniko horren ondorioz egiten den botiken kontsumoa ere adinarekin zuzenean lotuta dago, gora egiten baitu adinean aurrera egin ahala.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X