Ekialde Hurbila
2025/01/30 - 08:50
Albiste izango dira: Hegazkin istripua Washingtonen, garraioa doan 12 urtera arte eta Hamas-Israel trukea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/29 - 23:41
Hamasek hiru gatibu israeldar eta bost thailandiar askatu ditu ostegun honetan
Horren truke, Tel Avivek 110 preso palestinar askatu ditu: 30 Arbel Yehud zibilaren truke, 50 Agam Berger emakume soldaduaren truke eta beste 30 Gadi Moses 80 urteko adineko gizonaren truke.
2025/01/26 - 17:50
Milaka palestinar iparraldera itzuli ezinik, Israelek erdibidean geldiarazi dituelako
Milaka lagun etxera joan ezinik daude Gazan. Israeleko soldaduek galarazi egin diete iparraldera egitea, eta adostutakoa ez dute bete. Horixe da Israelek jarri dien zigorra, atzo Hamasek askatutako gatibuen artean emakume zibil bat ez zegoelako. Hamasek iragarri du datorren astean askatuko dutela.
2025/01/25 - 16:51
Harrera jendetsua izan dute Gazan, Hamasek aske utzi dituen Israelgo lau emakume soldaduek
Lau emakumeak, gurasoek lagunduta, helikoptero militar batean eraman dituzte ospitalera, bertan gainerako senitartekoekin batzeko, eta tratamendua jasotzeko. Israelek, bestalde, 200 preso palestinar utzi ditu aske, eta horietatik 70 deportatu egin dituzte.
2025/01/25 - 11:31
Hamasek Gurutze Gorriaren esku utzi ditu jada lau emakume soldadu bahituak
Gurutze Gorriaren furgonetetan sartu dira, ekitaldi jendetsu baten erdian. Akordioaren xehetasunen arabera, Israelek 50 preso askatu behar ditu emakume soldadu bakoitzeko, hau da, guztira 200.
2025/01/21 - 09:05
Albiste izango dira: Trumpen lehen neurriak, langabezia Euskadin eta Elisa Mouliaari egindako galdeketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/20 - 11:31
Bonba hotsen burrunbarik gabe esnatu da Gaza, menia indarrean sartu eta 24 ordura
Oraingoz, Hamas eta Israel adostutakoa betetzen ari dira. Atzo iluntzean Hamasek hiru bahitu israeldar askatu zituen, eta bart 90 preso palestinar libre utzi ditu Israelgo Armadak. Giza-laguntza ere ari da iristen Gazara.
2025/01/20 - 08:59
Albiste izango dira: Danborrada 2025, Trumpen kargu-hartzea eta su-etena Gazan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/01/20 - 01:25
Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko
Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Hiru gatibuak Tel Aviveko Sheba ospitalera eraman dituzte, azterketak egiteko. Israelgo Gobernuak 90 preso palestinar askatu ditu hiru bahitu horiek libre uztearen truke.
2025/01/20 - 00:17
Preso palestinarrak noiz askatuko zain daude oraindik senide eta lagunak
Ehunka lagun bildu dira Oferreko espetxetik gertu dagoen muino batean, gaur indarrean sartu den su-etenaren baitan askatzekoak diren 90 preso palestinarren zain. Gaua iritsi da, eta ez dago oraindik mugimendurik espetxean.
2025/01/19 - 23:51
Tel Aviveko Sheba ospitalean elkartu dira gatibuak familia eta lagunekin
Emozio handiko uneak bizi izan dira ospitalean, 470 egun bahituta egon diren hiru emakumeak senide eta lagunekin elkartu direnean. Egun batzuk egingo dituzte bertan, azterketa medikuak amaitu arte.
2025/01/19 - 21:42
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira berriro, su-etena hasi ondoren
NBEk baieztatu du laguntza humanitarioa zeramaten 330 kamioi sartu direla gaur Gazako Zerrendara Egiptotik, su-etena hasi ondoren. Beste 4.000 kamioi prest daude Zerrendan sartzeko.
2025/01/19 - 21:31
Bidenek iragarri du Hamasek beste lau bahitu askatuko dituela datorren asteburuan
"Su-etenaren ondoren, bahituak askatzen hasi dira. 470 egunez atxikita izan dituzten hiru emakume israeldar gaur eta lau emakume gehiago zazpi egun barru", adierazi du. "Gero, hiru bahitu zazpi egunetik behin", gehitu du AEBko agintariak sare sozialetan zabaldutako mezuan.
2025/01/19 - 18:58
Urduritasuna eta poza Tel Aviven, lehen hiru bahituak askatu dituztela jakin ostean
Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Gurutze Gorriak "osasun egoera onean" daudela jakinarazi du. Ehunka herritar bildu dira Tel Aviven, askapenaren berri minutuz minutu zuzenean jarraitzeko.
2025/01/19 - 08:44
Netanyahuk ohartarazi du ez dela su-etenik izango Hamasek askatuko dituen bahituen zerrenda argitaratu arte
Su-etena 08:30ean jarri behar zen martxan, baina Israelgo lehen ministroak esan du ez dela hasiko talde islamistak zerrenda publiko egin arte. Hamasek "arrazoi teknikoak" argudiatu ditu askatu beharreko bahituen izenak adostutako ordurako eman ez izana justifikatzeko.
2025/01/18 - 17:13
Meniaren lehen fasean, 33 bahituren truke 1.900 preso palestinar askatzea aztertzen ari da Israel
Lehen fase hori igande honetan abiatuko dute, eta sei astez arituko dira bahituak eta presoak trukatzen. Bigarren fasea su-etena indarrean sartu eta 16 egunera hasiko da.
2025/01/17 - 23:25
Putinek eta Pezexkianek Errusiaren eta Iranen arteko akordio estrategikoa sinatu dute
Vladimir Putin eta Masud Pezexkian Errusiako eta Irango presidenteek, hurrenez hurren, Kremlinen sinatu dute akordioa. Agintari errusiarrak antzeko akordioak sinatu ditu azken urteotan Txinarekin eta Ipar Korearekin.
2025/01/17 - 16:15
Atzerapenak gorabehera, igandean hasiko dira bahituak askatzen, Netanyahuren arabera
Su-etenaren itunak arrakala sortu du exekutiboan, eta hainbat ministrok dimititzeko mehatxua egin dute. Bestalde, bonbardaketekin su-etena "oztopatu nahian" ibiltzea egotzi dio Hamasek Tel Avivi.
2025/01/17 - 09:23
Bahituen askapenari buruz ohartarazi du Trumpek: "Hobe da nik karguaren zina egin aurretik gauzatzea"
Bestalde, AEBko jarduneko presidente Joe Bidenek esan du palestinarrek lurraldetasunarekin lotuta dituzten kezkei erantzun behar diela Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, Israelen segurtasuna bermatu nahi badu.
2025/01/17 - 08:41
Albiste izango dira: Su-etenaren bozketa Israelen, ikastetxeen epaia eta elgorri agerraldia Bizkaian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.