Energia berriztagarriak
2025/05/16 - 17:46
Imazek lehiakortasunean zentratutako eta irizpide ekologikoen menpe ez dagoen energia politika eskatu du
Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuak adierazi duenez, Europak "ekologiaren mende ez dauden energia-politikak" behar ditu lehiakortasuna irabazteko, eta azpimarratu du "garapen jasangarriaren" aldeko apustuari "garapen" hitza ahaztu zaiola.
2025/05/09 - 14:52
Hithium enpresa txinatarrak Euskadi aukeratu du Europa hegoaldean energia-biltegiratzeko prozesua gidatzeko
Energia modu egonkorrean biltegiratzeko sistemak fabrikatzeko proiektuak garatuko dituzte, "erreferentziazko bazkide industrial batekin" elkarlanean eta euskal zentro teknologikoen babesarekin.
2025/05/07 - 18:06
Itzalaldia eztabaida nuklearrarekin lotzea ''manipulazio izugarri handia'' dela adierazi du Pedro Sanchezek
Diputatuen Kongresuan egindako agerraldian, itzalaldiaren arrazoiak ikertzeko behar den denbora errespetatzeko eskatu du Sanchezek. Horretaz gain, Espainiako jarduera nuklearrak klase ertainaren kontura bizirautea leporatu die energia enpresei Espainiako presidenteak.
2025/05/07 - 14:03
Laminorian parke eolikoa eraikitzeko baimena ukatu dio Eusko Jaurlaritzak Aixeindar sozietateari
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) asteazken honetan argitaratutako ebazpenaren arabera, Eusko Jaurlaritzak erabaki du aurretiazko administrazio baimena ez ematea. Aurrez, proiektuak kontrako ingurumen-inpaktu adierazpena jaso zuen.
2025/05/06 - 22:35
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkide parlamentarioek nuklearren aurkako jarrera berretsi dute
PPren legez besteko proposamen baten harira, PSOEk, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, BNGk eta Podemosek energia berriztagarriaren bertuteak defendatu dituzte. Besteak beste, zentral nuklearrak ixtea birplanteatzea proposatu du Alderdi Popularrak ekimenean.
2025/05/06 - 12:43
EH Bilduk energia berriztagarrien eztabaidan duen jarrera kritikatu du Antxustegik
Joseba Diaz Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak EH Bilduren jarrera kritikatu du energia berriztagarrien eztabaidan. "Ezin da onartu hanka bat plataformetan eta bestea erakundeetan izatea", esan du. Bestalde, energia nuklearraren eztabaida "pausatua" izan dadin eskatu du.
2025/05/04 - 14:11
Itzalaldia berriztagarriek eragin zutela esatea "arduragabea eta sinplista" dela adierazi du Aagesenek
Hipotesi guztiak oraindik irekita daudela berretsi du, eta "egun asko" igaroko direla benetako arrazoiak zeintzuk diren jakin arte.
2025/05/02 - 18:38
Euskadin energia gehiago ekoiztea eskatu du De Andresek , energia proiektuetan ''azken postuetan'' dagoelako
Euskadiko PPko presidenteak euskal herritarrei eskatu die "nahikoa da" esateko orain arte EAEn "megawatt bakar bat ere jarri ez duen" politika energetikoari. "Euskaldunok kontsumitzen dugun energiaren heren bat baino ez dugu ekoizten", gogorarazi du De Andresek.
2025/04/30 - 15:26
Galanek esan du nuklearrak direla konponbide merkeena; Imazek, berriz, berriztagarrien alde egin du
Iberdrola eta Repsolen arduradunek euren konpainiek lehen hiruhilekoan izandako emaitzen aurkezpenetan hitz egin dute, eta, besteak beste, itzalaldiaren harira berriro zabaldu den eztabaidara batu dira.
2025/04/30 - 13:31
Red Electricak dio itzalaldia ez zuela eragin energia berriztagarriak sistema elektrikoan sartzeak
Beatriz Corredor Redeiaren presidenteak baztertu egin du dimisioa ematea, eta, asteleheneko gertakari masiboa gorabehera, azpimarratu du Espainiako sistema elektrikoa "Europako onena" dela.
2025/04/24 - 23:19
Aritz Otxandiano Fagorren Jasangarritasun arduradunaren etxeari bengalekin eraso diote
Otxandianok berak sareetan azaldu du "berriztagarrien eztabaidaren harira lehenago ere mehatxuak eta pintadak" egin izan dizkiotela, baina oraingoak "muga guztiak gainditu dituela". Eusko Jaurlaritzak irmoki gaitzetsi du erasoa.
2025/04/24 - 13:37
Lursail berean eguzki plakak jarri eta letxugak eta patatak landatzea bateragarria den aztertuko dute Arkautin
Neikerrek belarki-laboreen Espainiako azpiegitura agrovoltaikorik handiena inauguratu du Arkautin, eta lur azalera bera erabiliko da nekazaritza jarduerarako eta eguzki-energia bidez elektrizitatea lortzeko. Guztira, 212 modulu fotovoltaiko instalatu dira 8.000 metro koadrotan banatuta.
2025/04/17 - 11:06
Euskadik % 33 murriztu ditu isurketak, eta 2.000 lanpostu sortu ditu trantsizio energetikorako planarekin
Eusko Jaurlaritzak berotegi-efektuko gasak murrizteko helburuak gainditu ditu, eta inbertsio jasangarrietan 400 milioi baino gehiago mobilizatu ditu 2021 eta 2024 artean.
2025/04/14 - 14:10
Aguraingo Udalak atzera bota du herrian ezartzekoa zen eguzki-parkeen proiektua
Ohar batean Udalak Cañaveras Solar enpresari eskatu dio balio estrategiko handikotzat kalifikatutako nekazaritza-lurra okupatzea saihestu dezala. Gauzak ondo bidean, ekimena biharko osoko bilkuran onartzea aurreikusten da.
2025/04/12 - 21:48
Proiektu fotovoltaikoak gaitzetsi dituzte Zuiako herritarrek ekinaldi kolektibo batean
Beren mezuak, nahiak eta ardurak denboraren kapsulan gorde dituzte bizilagunek, etorkizunean "belaunaldi berriek gaur egun beren lurra defendatzen dutenen ahotsa entzun dezaten".
2025/04/11 - 12:33
Energia Trantsizioaren eta Klima Aldaketren Plana elkarlanean lantzeko beharra nabarmendu du Jauregik
Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak prozesu berria dela nabarmendu du Legebiltzarrean, eta elkarlanaren bidetik landu nahi dutela.
2025/04/07 - 23:18
EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorren zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen
Pello Otxandiano buru izan duen EH Bilduren ordezkaritza batek Petronorren zuzendaritzarekin bildu da gaur, enpresak berak hala eskatuta. Bertan, hidrogeno berdearen eta erregai jasangarrien proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta EH Bilduk elkarlanerako prestasuna adierazi dio.
2025/04/07 - 11:46
Eusko Jaurlaritzak Gasteiz eta Burgu artean parke eoliko bat egiteko prozedura ireki du
Premier Espf Ipaz Haizea 11 enpresak aurkeztutako proiektua hautatu du Eusko Jaurlaritzak, bi aerosorgailu dituena. Konpainia horrek berak baimena eskatu du Arratzuan, Burgun eta Gasteizen zazpi sorgailuko parke eolikoa eraikitzeko.
2025/04/01 - 10:54
Zabalik da ibilgailu berria erosteko 3.500 eurora arteko dirulaguntza eskatzeko epea
08:00etatik eskatu daitezke laguntzak, Energiaren Euskal Erakundearen web orriaren bidez. Programak 5 milioi euroko hasierako inbertsioa izango du, 2.000 auto eta furgoneta inguru ordezkatzeko helburuarekin.
2025/03/22 - 22:45
Makroproiektuen kontrako aldarria ozen entzun da Gasteizen
Lurraren defentsan Euskal Herri osotik bertaratutako ehunka pertsona bildu dira Gasteizen. Elkarte deitzaileek salatu dute Euskadin aurki onartuko duten Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak herritar asko dituela kontra, eta enpresa energetiko handien interesak lehenesten dituela.