Energia
2023/01/03 - 14:18
Aixeindar sozietateak Laminorian parke eoliko bat eraikitzeko baimen administratiboa eskatu du
Parke eolikoa Arabako Arraia-Maeztu, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga udalerrietan kokatuko litzateke. 40 megawatteko potentzia duten zortzi aerosorgailu jarri nahi ditu.
2023/01/02 - 21:58
Energia aurrezteko EHUk hiru zentro baino ez ditu zabaldu opor sasoian; campus bakoitzean bana
Euskal Herriko Unibertsitateak iragarri zuen energia aurrezteko, eraikinak itxi egingo zituela opor sasoian. Ikasleak oso haserre agertu dira erabakiarekin, azterketak ari baitira prestatzen, eta kexu dira ikasteko lekurik gabe geratu direla.
2023/01/02 - 21:54
Abiaduraren muga orokor bat ezartzea proposatu dute Alemaniako autobideetan energia aurrezteko
Ekimen polemikoena gobernu koalizioaren kide diren Berdeek proposatu dute: autobideetan abiadura muga orokor bat ezartzea. Izan ere, Alemania da munduko herrialde gutxienetakoa autobideetan nahi besteko abiaduran gidatu daitekeena.

2022/12/13 - 21:47
Zeintzuk dira fusio energiaren eta egungo zentral nuklearren arteko desberdintasunak?
Fernando Plazaola UPV/EHUko Fisikako katedradunak fusio-energiaren eta zentral nuklearren artean dauden aldeak azaldu dizkigu.
2022/12/13 - 20:51
Zenbat denbora beharko da fusio energia erabili arte?
Fernando Plazaola EHUko Fisika katedradunaren arabera, oraindik askoz energia gehiago beharko genuke, eta ondoren zentral elektrikoetara pasatu.
2022/12/13 - 17:15
Energia garbi eta mugagabea sortzeko fusio nuklearrean mugarri historikoa iragarri du AEBk
"Hau hasiera besterik ez da", esan du Jennifer Granholm AEBko Energia idazkariak prentsaurreko batean. Aurkikuntza aurrerapauso handia izango dela dirudi, baina urteak beharko dituzte oraindik energia mota hori merkaturatzeko.
2022/12/13 - 09:45
"Energia garbi, merke eta mugagabea" sortzeko fusioan mugarri historikoa iragarriko du gaur AEBk
AEBko mendebaldean 10:00ak direnean (16:00etan, Euskal Herrian) jakinaraziko dute aurkikuntza. AEBko hedabideek aurreratu dutenez, lehen aldiz lortu dute kontsumitutako energia baino gehiago sortzea. Dena dela, merkaturatzeko hamarkada bat ala gehiago beharko da oraindik.
2022/12/12 - 21:37
AEBk energia mugagabea eta garbia sortzeko aurrerapausoa iragarriko du
Ikerlari talde batek fusio nuklearraren bidez erreaktoreak erabiltzen duena baino energia gehiago sortzea lortu du lehen aldiz. Aurkikuntza mugarri izan daiteke energia mugagabe, garbi eta merkearen atarikoa izan daitekeelako.

2022/12/12 - 15:29
Turismo sektorearen energia eraginkortasuna hobetzeko 3,8 milioiko dirulaguntza programa zabaldu dute
Eskaerak aurkezteko epea abenduaren 13tik 2024ko abenduaren 31ra arte egongo da irekita.

2022/12/09 - 20:46
H2Med proiektuak hidrogeno "berriztagarria" eramango du, Portugal, Espainia eta Frantzia artean
Pedro Sanchezek, Emmanuel Macronek, Antonio Costak eta Ursula von der Leyenek elkarrekin aurkeztu dute proiektua. Ez dago argi energia nuklearrarekin ekoitzitako hidrogenoa garraiatu ahal izango duen.

2022/12/03 - 17:38
Parke eolikoaren aurka agertu da Azpeitiko herritar talde bat
Norvegiako Statkraft enpresa publikoak proposatutako parke eolikoaren proiektua mesfidantzaz ikusten dute, eta gaur honela adierazi dute Azkoitia, Azpeitia, Errezil eta Zestoako herritarren bozeramaileek.

2022/11/29 - 10:40
Azaroko KPI aurreratua % 6,8an geratu da, laugarren hilabetez jarraian jaitsita
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, puntu erdi bat jaitsi da prezioen adierazlea, aurreko hilabetearekin alderatuta.
2022/11/26 - 13:01
EH Bilduk "munduan egoteko beste modu bat" defendatu du klima aldaketari aurre egiteko
Koalizioak estrategia energetiko berri baterako oinarriak proposatu ditu, eta energia subiranotasunean jarri du azpimarra.

2022/11/22 - 16:06
Itsasoko sektore eolikoa arautzeko eta lehen enkantea egiteko eskatu diote Espainiako Gobernuari
Enpresa Eolikoen Elkartea sektorearen I. Kongresua egiten ari da Barakaldon.
2022/11/21 - 13:24
Bizkaiko Aldundiak errepide guztietan LED teknologia jartzeko 27 milioi inbertituko ditu 2027ra arte
Foru Gobernuak kontsumoa % 50 eta gastua % 30 murriztea espero du.
2022/11/21 - 10:59
Azazetako eta Labrazetako parke eolikoak 2025ean martxan egotea aurreikusten du Iñigo Ansolak
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren arabera, deskarbonizazioaren bidean pausoak emateko, mota honetako parke eolikoak premiazkoak dira.
2022/11/19 - 15:38
Isolamendua zaintzeaz gain, badaude trikimailu merkeak etxeko beroa hobeto aprobetxatzeko
Leihoak, teilatua, zorua... Guztiak zaindu behar dira isolamendu termikoa lortzeko eta energia hobeto aprobetxatzeko.
2022/11/19 - 15:28
Hiriburuko ikastolak ez du gas berogailurik ez ur berorik izango, prezio altuak direla eta
Datozen egunetan bilera egingo dute Lapurdiko herriko Ametza ikastolako familiek, aterabideak bilatzeko. Behin-behinean, berogailu elektrikoak ezarriko dituzte.
2022/11/16 - 21:28
Tentsioa Statkraft enpresak Aramaion egindako informazio batzar jendentsuan
Hainbat herritar airesorgailuak eraikitzeko proiektuarekin kezkatuta agertu dira bileran.
2022/11/16 - 12:05
Lierni Altuna (Aramaioko alkatea): ''Ez da egon eztabaida nazionalik energia berriztagarrien inguruan''
Itsaraz parke eolikoaren proiektuari buruzko azalpenak emango ditu Statkraft enpresak Arabako herrian. Alkateak azaldu duenez, behin informazioa emanda, herritarren iritziak jasoko dituzte hurrengo bilera batean.