Elkarrizketa Radio Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Industrian erabiltzeko lehen hidrogeno berriztagarria sortuko du aurten Hidrogenoaren Euskal Korridoreak

Jose Ignacio Zudaire elkarte publiko-pribatuaren presidenteak iragarri duenez, hidrogenoa gordetzeko bi biltegi handi eraikitzeko leku egokiak aztertzen ari dira. Biak Petronorretik 20 bat kilometrora daude, bata Kantabriarantz eta bestea, Burgoserantz.
Zudaire, elkarrizketaren une batean.
Zudaire, elkarrizketaren une batean. Argazkia: EITB Media

Jose Ignacio Zudaire Hidrogenoaren Euskal Korridoreko presidenteak iragarri duenez, aurten bertan ikusiko ditugu elkarte publiko-pribatu horrek —58 enpresek, zortzi erakundek eta 12 zentrok osatutakoa— azken bi urteotan egindako lanaren "lehen emaitzak". Izan ere, industrian, mugikortasunean eta eraikinen bat mantentzeko lehen hidrogeno berriztagarria sortuko dute. "Nola funtzionatzen duen ikusteko balioko du", gaineratu du. 

Gaur da Energiaren nazioarteko eguna, eta horren harira, elkarrizketa egin diote Zudaireri Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Korrikoreko presidentearen ahotan, produktu hori gordetzeko bi biltegi handi eraikiko dira Bizkaian —Petronorretik 20 kilometrora, zehaztu duenez— baina horietako batek zati bat edukiko du Kantabrian, eta besteak Burgosen. Dena dela, ohartarazi du "mega-biltegi" horiek "bigarren fase baterako" direla, "2030tik aurrera, hidroduktoak ditugunean. Ordura arte, ekosistema txikiagoetan egingo dugu lan", argitu du. 

Nabarmendu duenez, gasaren eta energia berriztagarrien aroa gaindituta, "orain hidrogenoaren unea da". Zudaireren ustez, energia hori "ezinbestekoa" izango da deskarbonizaziorako, batez ere industrian. Horren ildoan, inbertsio publikoaren garrantzia azpimarratu du: "Proiektua garatzea ezinezkoa litzateke". Halaber, araudia garatu beharra dagoela esan du, eta horretan, asteon bertan Bruselak emandako "aurrerapausoak albiste ona" direla adierazi du. 

Zudaireren esanetan, "Euskadi hidrogenoaren mapan dago. Hidrogenoaren tutueria handi horiek gure lurraldetik igaroko dira, eta gainera, biltegiak izango ditugu". 

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X