350 lanpostu sortuko ditu Iberdrolak eta Haizea Wind Groupek sinatu duten 200 milioitik gorako kontratuak
Dorre eolikoen ekoizpenean buru den Haizea Wind Group konpainiak eta Iberdrolaren Scottish Power enpresak 200 milioi eurotik gorako kontratua sinatu dute, Haizea Bilbaok Erresuma Batuko East Anglia Three itsas parke eolikoa 50 monopilotez hornitzeko. Bilboko Portuan izango dituen instalazio berrietarako Haizea Bilbaok sinatzen duen bigarren kontratua da aipatutakoa. Iaz, irailean, Ørsted daniar enpresarekin itxi zuen ituna.
Asteazken honetan, lehen harria jarri dute instalazio berrietan Iñigo Urkullu lehendakariak, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, Iñigo de Loyola Ortuzar Zierbenako alkateak, Damaso Quintana Haizea Wind Groupeko presidenteak, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak, Arantxa Tapia Garapen Ekonomikorako sailburuak eta Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Sailaren diputatuak. 150 milioi euro inbertituko dituzte instalazio berri horietan.
Egun, 48.000 metro koadro eta 500 behargin ditu Haizea Bilbaok. Akordio horien izenpetzeari esker, baina, 200.000 metro koadro izatera helduko da.
Gainera, hiru pabiloi berri edukiko ditu, eta biltegiratze eremua handituko du, garraio ontzietara eraman aurretik, monopiloteak gordetzeko. Bestalde, 350 lanpostu berri sortuko ditu.
Esan bezala, Haizea Wind Groupek Iberdrolarentzat eraikiko dituen 50 monopiloteak Erresuma Batuko East Anglia Three itsas parke eolikoko aerosorgailuei eusteko diseinatuko dituzte. Guztira, 1,4 GWeko potentzia izango du parke horrek, eta Erresuma Batuko milioi bat etxe energia garbiz hornituko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko ekonomia % 2,2 hazi da iazko martxotik aurtengora, zerbitzuek eta eraikuntzak bultzatuta
12.434 lanpostu sortu dira urtebetean Euskal Autonomia Erkidegoan. Enpleguaren urte arteko bilakaera positiboa izan da eraikuntzan (% 1,2) eta zerbitzuetan; aitzitik, % 0,2 egin du atzera industrian eta lehen sektorean.
Mondragonek 11.322 milioiko salmentak izan ditu 2025ean, eta % 2,9ko igoera espero du aurten
Nazioarteko gatazkek sortzen duten ezegonkortasuna dela eta, 2026rako hazkunde aurreikuspenak “nahiko moderatuak” direla dio korporazioak.
DHL Express-ek etorkizuneko hangarraren lehen harria jarri du Gasteizko aireportuan
Konpainiak urrats erraldoia eman nahi du, 6.600 metro koadroko nabe batekin, eta, horrekin batera, 13.000 metro koadro baino gehiagoko instalazioak izango ditu kanpoaldean. Europako kontinentean DHLk duen bigarren hangarrik handiena izango da.
Katean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa atera da Volkswagen multinazionalak Landabenen duen lantegitik
Škoda Epiq modeloa da Iruñean osorik ekoitzitako lehen auto elektrikoa. Horrez gain, konbustioko T-Cross eta Taigo modeloak egiten jarraituko du Nafarroako Volkswagenek.
Igor Arroyo: "Denek izan behar dute euskara ikasteko aukera, baina zerbitzu publikoan egonkortzeko beharrezkoa da euskararen ezagutza"
LAB sindikatuko koordinatzaile orokorrak CC.OO. sindikatua kritikatu du. euskararekiko duen jarreragatik Bere ustez, sindikatu horrek "akats galanta" egin du, ez bakarrik CC.OO ELA eta LABengandik urruntzen duelako, "euskal langileengandik" urruntzen duelako baizik.
Nafarroako Gobernuak 50 milioi euro jarriko ditu Hithium enpresa txinatarrarekin sortuko duen sozietatean
Baterien eta energia biltegiratzeko sistemen lantegiak 700 lanpostu sortuko ditu hasieran, eta bigarren fasean kopurua mila langilera irits daiteke.
Euskadi Europako Inbertsio bankuaren "bezero ona" dela nabarmendu du Nadia Calviñok, hainbat arlotan berrikuntza sustatzen du eta
Arantza Ruiz EITB Mediako Albistegietako zuzendariak Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuaren presidentea elkarrizketatu du ETB2ko 12 minutos saioan. Calviñoren arabera, nazioarteko tentsioak eta Ekialde Hurbileko gerrak markatutako testuinguruan, Euskadik ekonomia "indartsua" du.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari medikoak eta mediku-zerbitzuen zuzendariordeak dimisioa eman dute
EITBk jakin duenez, bi dimisioak medikuen grebaren eta lanuzteak eragiten ari diren presio asistentzialaren ondorioz etorri dira.
2027ko aurrekontuen ildo nagusiak onartu ditu Jaurlaritzak, hazkundea % 1,6koa izango dela aurreikusita
Nöel d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak azaldu duenez, oinarrizko zerbitzu publikoak indartzea izango da lehentasuna; osasuna, hezkuntza, etxebizitza, segurtasuna eta gizarte zerbitzuak izango omen dira kontuen ardatzak.
Medikuen sindikatuek elkarretaratzea deitu dute ekainaren 15erako, Osasun Ministerioaren aurrean
Greba batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuek eutsi egingo diote ekainaren 15etik 19ra deitutako greba deialdiari. Halaber, Osasun Ministerioarekin behar den guztietan elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere, negoziatzeko benetako borondatea badago eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badaude.