Kontsumobidek energia hornidurarekin lotutako kexen gorakada handia jaso zuen 2022an
Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak 28.645 kexa jaso zituen iaz, eta horietatik 6.383 telefonia eta telekomunikazio zerbitzuekin zeuden lotuta. Nahiz eta 2021eko datuen aldean % 20ko beherakada izan, kexa gehien jasotzen dituen sektorea da oraindik. Energia eta ur hornidurarekin lotutako erreklamazioek, berriz, % 89ko gorakada izan zuten, eta kopuru osoaren % 13 dira jada.
Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak 2022ko balantzea aurkeztu du Gasteizen, Laura Alzola Kontsumobideren zuzendariarekin batera.
2022an Kontsumobiden sartutako kexen erdiak baino gehiago, % 50,5, online izapidetu ziren, eta 2019an % 9 bakarrik izan ziren bide horretatik aurkeztutakoak.
Sailburuak azaldu du kexa kopuruak "apur bat" gora egin duela, 28.645eraino. Gehien hazi direnak, aipatu moduan, energiaren, uraren eta beste batzuen hornidurarekin lotutakoak izan dira, ia bikoiztu baitira.
Hurtadoren hitzetan, "kasu gehienetan" erreklamazioek ez dute isuna ekarri, ez zirelako arau-hausteak; izan ere, "fakturan sartutako berritasun guztiek kontsumitzaileen artean zalantza asko sortu dituzte".
Dena den, Kontsumobidek 521 isun izapidetu zituen iaz: 145 Araban, 217 Gipuzkoan eta 159 Bizkaian. Guztira 77 txosten helarazi zitzaizkien etxeko tresnen sektoreko enpresei (tartean informatikako eta ikus-entzunezko produktuak saltzen dituztenak), 52 telefonia arloko enpresei, 50 ibilgailu konpontzaileei, eta 27 'ibilgailuak' kategoriako enpresei.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.