Erresuma Batua
2025/03/21 - 18:51
Heathrow aireportua zabalik da berriro, eta larunbatean normaltasuna berreskuratzea espero dute
Londresko aireportuak hegaldiak berriro martxan jarriko dituela iragarri du, azpiestazio batean piztutako sute baten ondorioz orduak itxita eman ondoren. Nahita piztutako sutea izatea baztertu dute suhiltzaileek. Aireportuak larunbatean normaltasuna berreskuratzea espero du.
2025/03/15 - 17:20
Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko "fase eraginkor bat" hasteko
Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
2025/03/14 - 22:20
Jonathan Powell, funtsezkoa Ukrainaren eta AEBren arteko bitartekaritzan
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta AEBren artean, eta protagonismo handia hartu du. Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen.
2025/03/11 - 11:44
Zamaontziaren aireko irudiak, Ipar itsasoan petrolio-ontzi batekin talka egin ondoren
Talkak ingurumen-alarma piztu du. Petrolio-ontziak hegazkinetarako 220.000 erregai-upel garraiatzen zituen, 16 tanketan, eta zamaontziak sodio zianuroa zuten edukiontziak; azken horrek, urarekin nahastuz gero, gas kaltegarria sor dezake.
2025/03/10 - 22:05
Europak % 155 areagotu du armen inportazioa 2020tik: Ukraina da inportatzaile nagusia, eta AEB, hornitzailea
AEBtik dator Europako herrialdeek jasotzen duten armamentuaren % 53, oro har, eta NATOko herrialdeek jasotzen dutenaren % 64, zehazki. Ukrainaren atzetik, Erresuma Batuak eta Poloniak erosi dituzte arma gehien azken lau urteetan.
2025/03/10 - 17:23
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute Ipar itsasoan, eta lehena erregaia isurtzen ari da
Stena Bulk Suediako konpainia armadorearekin batera petrolio-ontzia kudeatzen duen Crowley enpresa estatubatuarrak azaldu duenez, talkak "Jet-A1 erregaia zuen tanke bat hautsi du", eta horrek erregai-ihesa eragin du. Beraz, itsasora erregaia isurtzen ari da.
2025/03/10 - 15:34
Petrolio-ontzi eta zamaontzi batek elkar jo dute, Erresuma Batuko kostaldetik gertu
Petrolio-ontzia sutan dago. Erreskate-operazio bat aktibatu da, baina oraingoz ez dago biktimei buruzko informaziorik.
2025/03/09 - 13:31
London Eye noriak 25 urte bete ditu
Mende laurden honetan, 85 milioi pertsona baino gehiago igo dira munduko noria handienera. David Marks eta Julia Barfield senar-emazte arkitektoek diseinatu zuten 1993an, lehiaketa baterako.
2025/03/05 - 11:08
Bidaiatzeko Baimen Elektronikoa: Apirilaren 2tik aurrera Erresuma Batura joateko jakin beharreko guztia
Erresuma Batura bidaiatzeko baimena internet bidez eskuratu beharko da eta 10 libra (12 euro inguru) ordaindu beharko dira. Bertako gobernuaren webgunean eta UK ETA aplikazioaren bidez egin daiteke.
2025/03/03 - 15:03
Frantziak hilabeteko su-etena proposatu du Ukrainarako, eta Erresuma Batuak dio aukeretako bat dela
Frantziako Atzerri Gaietarako ministroak uste du orduan ikusiko litzatekeela Putinek "asmo onik ba ote duen"; baina Londresen arabera, baliteke Errusiak indarra hartzeko baliatzea denbora-tarte hori.
2025/03/02 - 21:02
Europako liderrek Ukrainarako bake plana lantzen jarraitu dute, eta AEBren "beharrezko" babesa bilatuko dute
Keir Starmerrek agerraldia egin du igande honetan Londresen egin den goi-bilera informalaren amaieran, eta planaren puntu nagusiak aurkeztu ditu: Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea, haren segurtasuna eta subiranotasuna bermatzea eta AEBren eskutik joatea.
2025/03/01 - 22:18
Londresko goi-bilerak Ukrainan bake "justu eta iraunkorra" lortzeko ekimen europarra indartzea du xede
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Europako 14 herrialdetako buruzagiak hartuko ditu igande honetan, Europar Batasuneko eta NATOko arduradun nagusiekin batera, Ukrainarako bake-negoziazioen aurrean jarrerak batu eta indartzeko.
2025/03/01 - 20:17
Europako buruzagien igandeko goi-bilera prestatzen ari dira Zelenski eta Starmer
Erresuma Batura iritsi da Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroarekin bildu eta bihar Londresen egingo den Europako buruzagien goi-bilera prestatzeko. Downing Streeteko egoitza ofizialean elkartu dira, dozenaka jarraitzaile inguruan zain zeudela.
2025/03/01 - 16:44
Zelenski Erresuma Batuan da, igandean europar buruzagiek egingo duten goi-bilera Starmerrekin prestatzeko
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea hartuko du larunbatean Downing Streeten duen egoitza ofizialean. Zelenski AEBtik zuzenean joan da Londresera, Etxe Zurira bisita negargarria egin ostean.
2025/02/17 - 17:24
Europako eta NATOren buruak Parisen bildu dira Ukrainari buruz hitz egiteko
Europako buruzagi nagusiak Parisen bildu dira, Emmanuel Macronek premiaz antolatutako goi-bilera informal batean. Europa kontuan hartu gabe, Donald Trumpek Vladimir Putinekin Ukrainako gerrari amaiera emateko elkarrizketei ekin ostean deitu du bilera Macronek.
2025/02/17 - 08:52
Albiste izango dira: Ukrainari buruzko bilera Parisen, su etenaren bigarren fasea Gazan eta udaberri giroa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/11 - 18:30
AEBk eta Erresuma Batuak ez dute sinatu adimen artifizialari buruzko Parisko goi-bileraren adierazpena
Teknologia horren aplikazioa irekia eta etikoa izatea eskatzen du adierazpenak. Guztira 60 estatuk eta estatuz gaindiko erakundek egin dute bat adierazpenarekin. Sinatzaileen artean daude Europar Batasunaren 27 estatuak, Txina, India, Japonia, Australia, Kanada, Brasil, Txile eta Vatikanoa.
2025/02/05 - 18:46
"Deserriratze oro erabat debekatuta" dagoela gogorarazi dio NBEk Trumpi
Nazioarteak, Israelek izan ezik, ia aho batez errefusatu du AEBko presidenteak Gaza "kontrolpean hartzeko" eta berreraikitzeko duen ideia, "Ekialde Ertaineko Riviera" berria bihurtuz.
2025/01/31 - 11:42
''Brexita egon izan ez balitz, Erresuma Batuko BPGa % 4 handiagoa izango zatekeen; ez da erabaki ona izan''
5 urte dira Brexita indarrean sartu eta Erresuma Batua Europar Batasunetik atera zela. Niko Cuenca ekonomialariak erabaki honek ekarri dituen ondorio ekonomiko, politiko eta sozialak aztertu ditu.
2025/01/24 - 11:15
Eowynek Eskozia eta Ipar Irlanda geldiarazi ditu: alerta gorriak, itxiera masiboak eta garraio kolapsatua
Ekaitzak eraginda, eskolak, errepideak eta garraio-zerbitzuak itxi behar izan dituzte Eskozian eta Ipar Irlandan, eta 150 km/h-ko haize-boladek Ingalaterrako iparraldean ere izan dute eragina.