BREXITA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 'postbrexit' akordioa egin dute defentsan eta arrantzan

Hala ere, oraindik ez dute Gibraltarrekin lotutako neurririk adostu, eta marko formalik gabe jarraitzen du Brexitetik.
Starmer eta EBko ordezkariak. Argazkia: EFE
Starmer eta EBko ordezkariak. Argazkia: EFE

Europar Batasunak eta Erresuma Batuak akordio berri bat sinatuko dute gaur bi aldeko harremanetan urrats berri bat egiteko, Brexitak sortu zuen hausturatik bost urtera, eta Europako arrantza ontziek Britainia Handiko uretan lan egin ahal izango dute epe luzean, eta segurtasun eta defentsan lankidetza estrategikoa osatuko dute.

Azken hilabeteotan adostutako oinarri horiek gaur baieztatuko dira Keir Starmer Britainia Handiko lehen ministroak Antonio Costa Europako Kontseiluko presidentearekin eta Ursula von der Leyen Europako Batzordekoarekin egingo duen batzarrean. Negoziaziotik kanpo geratu da Gibraltar, Brexitetik marko formalik gabe jarraitzen duen lur eremua.

"Orrialde hau igaro eta lankidetza estrategiko berri baterantz goaz", adierazi dute EBko iturri diplomatikoetatik.

Gaur sinatuko duten akordioari gaur goizean bertan eman diote argi berdea 27ek, goi-bileraren atarian. Xehetasunak oraindik jakinarazi ez badituzte ere, akordioak EBren eta Erresuma Batuaren gerturatzea berresten du defentsan, segurtasunean, eta arrantzan.

Mahai negoziatzaileak gainditu behar izan duen oztopo handienetako batek arrantzarekin zuen zerikusia, hain zuzen ere. Europar Batasuneko arrantza ontziak Britainia Handiko uretan sartu ahal izango dira datorren urteko ekainetik aurrera ere, orduan amaitzen baitzen ituna. Hori horrela, 2038ra arte luzatu dute akordioa, elkarrekikoa dena.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X