EBk eta Erresuma Batuak akordioak lortu dituzte defentsa, segurtasuna, arrantza eta gazteen mugikortasunean
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak haien arteko harremanean "kapitulu berri bat" zabaldu dute eta, 'Brexit'a gertatu zenetik bost urtera, akordioak lortu dituzte hainbat arlotan, hala nola, defentsan, segurtasunean, arrantzan edota gazteen mugikortasunean.
Adostasun hauek Londresen egin duten bi aldeen arteko goi-bileraren ondoren eman dituzte ezagutzera. Erresuma Batuko lehen ministro Keir Starmer Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidentearekin eta Antonio Costa Europar Kontseiluko presidentearekin bildu da eta ondoren, prentsaurrekoa eman dute elkarrekin.
Akordio hauei esker "garai berri bat" zabaldu dela esan du Starmerrek. "Bi aldeentzako garaipena da eta britainiarren bozkatu zutena lortu da: EBko merkatura sarrera bermatzen digu, baina gure hauteskunde-programako marra gorriak gainditu gabe".
Von der Leyenen aburuz, berriz, Eurpar Batasunak "atal berri bati ekin dio". "Bazkide historiko eta naturalen arteko historia da hau. Munduko eszenatokian elkarrekin gaude, erronka berak gainditu nahian, helburu berak ditugula eta balore berberak elkarbanatuz".
Bi aldek elkarrekin zabaldu duten oharrean azaldu dutenez, adostasun lortu dute "garapen etengabean dagoen panorama geopolitiko zail" baten aurrean.
Hala, alde batetik, arrantzari dagokionean 12 urterako akordioa itxi dute eta, beraz, 2038 arte elkarren uretan arrantzatzeko aukera izango dute. Erresuma Batuko eskuina neurri honen erabat kontra azaldu da eta "traiziotzat" jo du.
Trukean, EBk administrazio-kargak murriztuko ditu, Britainia Handiko nekazaritza eta elikagaien industriak EBra esportatu ahal izateko. Iraupen mugagabeko itun sanitario eta fitosanitario horren ondorioz, Erresuma Batuak bere estandarrak EBkoek lerrokatu beharko ditu, baina aukera emango du animalia- eta landare-produktuen kontrolak ezabatzeko eta aduanetako itxaronaldiak murrizteko.
Gazteen mugikortasun-programa batean lanean aritzeko konpromisoa ere hartu dute. Bidaiatzeko, ikasteko, lan egiteko edo borondatez jarduteko gazteen joan-etorriak errazteko itun espezifiko bat negoziatzeko konpromisoa hartu dute Bruselak eta Londresek. Aldi baterako bisatuak emango dira eta adin-mugak ezarriko dira.
Segurtasunaren eta defentsaren arloan, lankidetzan aritzeko eta informazioa trukatzeko konpromisoa hartu dute. Goi mailako bilerak egingo dituzte sei hilabetero, gai globalei buruz hitz egiteko. Halaber, industria militar britainiarrak defentsa komunitarioko funtsean parte hartzeko aukera ere aurreikusten da.
Lankidetza poliziala eta judiziala ere indartuko dira eta kriminalitateari buruzko informazioa (DNA datuak, hatz markak, autoen matrikulak...) azkarrago trukatzeko konpromisoa hartu dute.
Era berean, Erresuma Batuak elkarrizketak abiaraziko ditu Europar Batasuneko aurpegien datu-basera lehen aldiz sartzeko, eta bidaiari britainiarrei aukera emango zaie aireportuetako ate elektronikoetatik sartzeko.
Energia arloan, klima-aldaketaren aurkako borrokan eta migrazioaren kontrolean ere elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute eta datozen hilabeteetan akordio zehatzak negoziatzeko borondatea erakutsi dute.
Astelehen honetan iragarritako akordioetan ez da Gibraltarren egoera aipatzen. Erresuma Batua Europar Batasunetik irten zenetik bere estatusa ez dago batere argi. Alabaina, Antonio Costa Kontseiluko presidenteak adierazi du "negoziazioak aurrera" doazela eta "akordioa ez dagoela oso urrun".
Zure interesekoa izan daiteke
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.