Erresuma Batuak bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio berri baterako negoziazioak Israelekin
David Lammy Erresuma Batuko Atzerri ministroak gaur iragarri duenez, bertan behera utzi ditu aldebiko merkataritza akordio baterako Israelekin zituen negoziazioak, eta Tzipi Hotovely Londreseko enbaxadorea deitu du, Israelek Gazako Zerrendaren aurkako erasoak areagotu dituelako.
"Eten ditugu Israelgo Gobernuarekin merkataritza akordioa lortzeko abian ziren negoziazioak. Lankidetza aztertuko dugu", esan du Erresuma Batuko diplomaziaren buruak Komunen Ganberan egindako adierazpen batean.
Aldi berean, Foreign Officek ohar bat kaleratu du Hamish Falconer Erresuma Batuko Ekialde Hurbilerako estatu-idazkariak Tzipi Hotovely Israelek Londresen duen enbaxadorea deituko duela jakinarazteko.
Blokeo "krudel eta defendaezina"
Falconerrek Erresuma Batuko Gobernua erasoen areagotze "neurrigabearen" aurka dagoela azalduko dio Israelgo diplomazialariari, Gazan blokeoa "krudela eta defendaezina" delako.
Kolono-guneak eta kolonoen indarkeria
Ekialde Hurbilerako estatu-idazkariak Israeli eskatuko dio Zisjordaniako kolonoguneen hedapena eta kolonoen indarkeria gelditzeko ere, oharraren arabera.
Erresuma Batuak gaur iragarritako neurrien artean, bi erakunderi, legez kanpoko bi kologuneri eta Foreign Officeren arabera, kolono israeldarrek Zisjordaniako palestinarren aurka erabilitako "indarkeria babestu, bultzatu eta sustatu" duten hiru pertsonari jarritako zigorrak ere jaso dituzte.
Erresuma Batuak zigortutakoen artean Daniela Weiss eskuin muturreko ekintzaile eta Kedumim (Zisjordania) kolono-guneko alkate ohia dago, kolono israeldarren mugimenduko figura nagusietako bat.
Erresuma Batuko Gobernuak kargu hartu dio, halaber, Weissek sortutako Nachala erakundeari, Libi Construction and Infraestructure eraikuntzako konpainiari eta haren jabe den Harel Libirekin batera, Zisjordanian legez kanpoko kolono-guneak ezartzeko laguntza logistikoa eta finantzarioa emateagatik.
Zigortuen zerrendak Zohar Sabahen izena ere badakar, Zisjordanian legez kanpoko gune baten eta bi ustiategiren buru: Coco's Farm eta Neria's Farm.
Erresuma Batuko, Frantziako eta Kanadako buruzagiek adierazpen bateratua egin zuten astelehenean, eta Israelek Gazaren aurkako erasoak eten eta laguntza humanitarioaren blokeoa bertan behera utzi ezean "neurri zehatzak" hartuko zituztela agindu zuten.
Israelgo Atzerri Ministerioak Downing Streeten erabakia "Israelen aurkako obsesio" baten eta "barne gogoeta politikoen" ondorio dela adierazi du, Oren Marmorstein bozeramaileak zabaldutako ohar baten arabera.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".