ERASOAK GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Israelen erasoek 50 hildako baino gehiago utzi dituzte Gazan azken orduetan

"Israelgo Defentsa Indarrak munduko armadarik moralena dira, eta gure soldaduak gu existitzearen alde ari dira borrokan borrokan", adierazi du Netanyahuk ohar batean.
Eraso egin dioten eraikina Gazan. Argazkia: EFE
Eraso egin dioten eraikina Gazan. Argazkia: EFE

Gutxienez 53 pertsona hil dira azken orduetan Gazako Zerrendan Israelgo Armadak egindako erasoen ondorioz. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak justifikatu egin du erasoa, bere herrialdea "bidezko bitartekoekin" defendatzen dela esanez, eta gogor kritikatu ditu Frantziako, Erresuma Batuko eta Kanadako gobernuak, Israeli egindako ohartarazpenengatik.

Bonbardaketak Palestina iparraldean eta erdialdean jazo dira, bertan Israelgo Armadak kanpaina militar handi bati ekin zion duela astebete. Jabaliako errefuxiatu-eremuan, iparraldean, gutxienez bederatzi pertsona hil dira familia-etxebizitza baten kontra egindako erasoan.

Beste eraso batek Gaza Hiriko eskola bat zuen helburu, eta bertan desplazatutako pertsonak bizi ziren, hain zuzen ere. Mediku iturrien arabera, gutxienez 13 pertsona hil ziren bonbardaketa horretan.

Komunikatu batean, Netanyahuk Paris, Londres eta Ottawako gobernuei leporatu die Hamasek 2023ko urriaren 7an egindako erasoa "saritzea", Israelek erasoaldia amaitzen ez badu "neurri zehatzak" hartuko dituela mehatxu egiteagatik. "Eraso genozida horrek prezio izugarria du eta antzeko ankerkeria gehiagori ateak irekitzen dizkiete", adierazi du agintari israeldarrak.

Netanyahuk berretsi du gerra "bihar bertan" amaitu daitekeela Hamasek bahitu guztiak askatu, armak entregatu, buruzagiak erbesteratu eta Gaza desmilitarizatzen badu. "Zibilizazioaren basakeriaren aurkako gerra da hau", adierazi du.

"Israelgo Defentsa Indarrak munduko armadarik moralena dira, eta gure soldaduak gu existentzearen alde ari dira borrokan. Gogor gaitzesten dut Yair Golanek gure soldadu heroikoen aurka eta Israelgo Estatuaren aurka egindako eraso basatia", jaso du komunikatuak.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X