Errioxa
2025/05/19 - 14:14
Sei atxilotu Araban, Bizkaian, Burgosen eta Errioxan, speeda ekoiztu eta banatzen zuen talde bat deseginda
37 eta 54 urte bitarteko bost gizon eta emakume bat dira atxilotuak. Anfetamina sulfatoa (speeda) ekoizteaz, aizundu eta banatzeaz gain, marihuana ere modu intentsiboan jarduten zuten.
2025/05/09 - 15:28
Apirilaren 25ean Haron gizon batek hil zuen emakumea Gasteizkoa zen
Arabako hiriburuko Udalak elkarretaratzea deitu du gaurko, 12:00etarako, Espainia Plazan, "Gasteiz, eraso matxisten aurka" lelopean.
2025/05/05 - 21:21
19 urteko mutil nafar bat atxilotu dute Valentzian, taldean sexu-eraso bat egitea egotzita
Gainerako hiru atxilotuak errioxarrak dira. Guztiak epailearen esku geratu ziren igandean, eta kautelazko neurriekin aske geratu ziren. Emakume bati ukituak egiteagatik ikertuko dituzte.
2025/04/25 - 23:11
Gizon batek 36 urteko bikotekidea hil du Haron (Errioxa)
Hilketa 19:00ak aldera gertatu da, eta erasotzaileak ihes egin du emakumea hilda aurkitu duten etxebizitzatik. Ordu erdi geroago, Guardia Zibilak gizona aurkitu eta atxilotu du.
2025/03/15 - 11:25
Zama arriskutsua zeraman tren bat bidetik atera da Haron, baina ez da inor zauritu
Trafikoa Nafarroatik ari dira bideratzen, kalteak izan baitira trenbidean eta katenarian.
2025/03/06 - 13:11
200 auto eta 600 pertsona bildu zituen legez kanpoko lasterketa ''arriskutsu'' bat ikertzen ari dira Errioxan
Guardia Zibila 19 eta 40 urte arteko bost pertsona ikertzen ari da, ausarkeriaz gidatzeagatik, eta beste bat "ekitaldia" antolatzeagatik.
2025/02/26 - 23:57
Zerga Politikako Kontseiluak erkidegoen zorra barkatzea onartu du, PPren kontseilariak alde egin arren
Behin proposamena onartuta, Ogasun Ministerioak aldebiko bilerak abiatuko ditu erkidegoekin, zorren kopurua eta ezaugarriak "zehatz-mehatz" finkatzeko, eta, aldi berean, elkarrizketan hasiko dira talde parlamentarioekin, lege organikoa onartzeko.
2025/02/24 - 17:55
Erkidegoei 83.252 milioiko zorra barkatzea proposatu du Moncloak: Andaluzia eta Katalunia, onuradunenak
Tartean ez daude EAE eta Nafarroa, ez baitaude erregimen komuneko sisteman. Datorren asteazkeneko Zerga eta Finantza Politikako Kontseiluan aurkeztuko du proposamena Espainiako Gobernuak.
2024/12/22 - 13:56
72480 zenbakia, gabonetako loteriaren sari nagusia, Logroñon saldu dute osorik
Sari nagusiaren erdia Madrilgo Distrito Olímpico saskibaloi taldeak banatu du, dezimoak Logroñoko administrazioan erosi baititu. Gainerako dezimoak leihatilan saldu dira.
2024/12/22 - 12:38
72480 zenbakia, gabonetako loteriaren sari potoloa, Logroñon saldu da osorik
72480 zenbakiari egokitu zaio gabonetako loteriaren sari potoloa. Logroñoko Muro del Carmen kaleko saltokian saldu da oso-osorik, eta dezimo bakoitzak 400.000 euroko saria du.
2024/12/17 - 13:39
Konstituzionalak tramitera onartu ditu PPren gobernuek eta Garcia-Pagek Amnistiaren aurka jarritako helegiteak
Halaber, Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bideratutako konstituzioaren aurkako hiru auzietatik biri bide ematea erabaki du Auzitegi Konstituzionalaren osoko bilkurak.
2024/11/08 - 16:42
Eusko Jaurlaritzak "diskriminatzaile" deritzo Arabako Mahastiak sor-markaren kontrako epaiari
Amaia Barredo sailburuak esan duenez, Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoak "lanean ari dira beharrezko txostenak eta dokumentazioa prestatzen", behin horiek izanda errekurtsoa jarri ala ez erabakitzeko.
2024/10/22 - 16:59
Fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdia, Errioxan emakume haurdun bat hil zuen kamikaze nafarrarentzat
Epaileak homizidioa, abortua eta bizitzarako mespretxuz ausarkeriaz gidatzea delituak egotzi dizkio. Gizonak positibo eman zuen alkohol eta droga probetan.
2024/10/22 - 10:26
Luzatu egin dute haurdun baten heriotza eragin duen gidari kamikaze nafarraren atxiloaldia
Atxilotua, 46 urteko San Adriango bizilaguna, kontrako noranzkoan gidatzen ari zen eta positibo eman zuen alkohol eta droga proban. Gizonak aurrekariak ditu alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
2024/10/22 - 09:45
Albiste izango dira: Arabako eta Bizkaiko anbulantziak, Navarreteko kamikazea eta Meloniren deportazio plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/21 - 23:46
Haurdun zegoen emakume baten heriotza eragin duen San Adriango gidari kamikazearen atxiloketa luzatu dute
46 urteko gizonak kontrako noranzkoan gidatu zuen 10 kilometrotan, eta positibo eman zuen alkohol eta droga probetan. Hildakoa, 35 urtekoa eta Logroñoko bizilaguna, kopilotua zen kamikazeak parez pare jo zuen ibilgailuan.
2024/10/21 - 15:49
Haurdun bat hil da auto istripuan kontrako noranzkoan zihoan auto baten kontra jota, Errioxan
Gidaria, 46 urteko San Adriango (Nafarroa) bizilaguna, atxilotu egin dute, droga eta alkoholaren eraginpean gidatzea egotzita.
2024/09/18 - 13:36
Gutxienez 8 pertsona atxilotu dituzte Logroñon eta Oionen, droga trafikoaren aurkako operazio batean
Operazioak zabalik jarraitzen du, eta atxiloketa gehiago egon daitezke hurrengo egunetan.
2024/09/16 - 14:08
Konstituzionalak txosten bat eskatu du erkidegoek Amnistia Legearen aurkako helegitea sar dezaketen jakiteko
Zalantzan jarri du arauak "autonomiaren eremuari" eragiten ote dion, eta baldintza hori nahitaezkoa da autonomia batek Estatuko lege baten aurkako helegitea jarri ahal izateko.
2024/08/26 - 15:18
''Lehen, 16 gradutan biltzen zen mahatsa eta, orain 30 gradu inguruan''
Arabako Errioxako upategi batzuk hasi dira mahatsa biltzen. Mahatsaren baldintzak ezin hobeak dira, aurten ez baita ur faltarik izan.