Errusia
2025/05/26 - 16:29
Errusiak 2022an inbasioa hasi zenetik Ukrainaren aurkako erasorik handiena egin du, droneekin
Ukrainak Kieven aurka droneak hirugarren gauez jarraian jaurtitzea leporatu dio Moskuri, eta Errusiak aire base baten aurkako "eraso masiboa" dela esan du.
2025/05/26 - 15:24
Trumpek adierazi du Putin "erabat erotu" dela eta "beharrik gabe hiltzen" ari dela Ukrainan
AEBko presidenteak Moskuri ohartarazi dio "Errusia eroriko" dela "Ukraina osoa" nahi badu, "ez zati bat soilik".
2025/05/25 - 14:00
Gutxienez 12 hildako eta dozenaka zauritu Errusiak Kieven eta beste hiri batzuetan egindako eraso zabalean
Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak Errusiaren aurka irmotasunez jokatzeko deia egin die bakea nahi duten nazioarteko eragileei, asteburuko "eraso masibo" horren ostean.
2025/05/25 - 13:40
Ukrainako hainbat eskualde bonbardatu ditu Errusiak, azken asteetako erasorik handienean
Gutxienez 12 hildako eta 60 zauritu zenbatu dituzte. Ukrainako Barne ministroak salatu duenez, Errusiak misilak eta droneak erabili ditu, eta erasoen jomuga "zibilen etxebizitzak" izan dira. Errusiari "irmotasuna" erakusteko eskatu du Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak.
2025/05/24 - 15:30
Sanchez: "Gaza palestinarrena da eta palestinarrena izango da"
Espainiako Gobernuko eta Internazional Sozialistaren Kontseiluko presidenteak Gazako Zerrenda okupatzeko operazio militarra "berehala" gelditzeko eskatu dio Israeli, eta sozialdemokratei Israelen aurka altxatzeko eskatu die: "Gazako egoera onartezina da, ez gara isilduko".
2025/05/23 - 20:24
Errusiak eta Ukrainak 780 preso trukatu dituzte
Errusiak eta Ukrainak alderdi bakoitzeko 270 militar eta 120 zibil trukatu dituzte, joan den astean bi herrialdeek 2.000 preso trukatzea hitzartu ondoren.
2025/05/23 - 17:04
Trumpek iragarri du Kievek eta Moskuk orain arteko preso truke handiena egin dutela
Ukrainak eta Errusiak, baina, ez dute horrelakorik baieztatu. Duela astebete 2.000 preso trukatzeko akordioa adostu zuten.
2025/05/21 - 17:20
Andrii Portnov abokatu ukrainarra tiroz hil dute, Madrilen
Biktima Victor Yanukovich Ukrainako presidente ohiaren aholkulari ohia zen, eta ustelkeriagatik eta giza eskubideen urraketengatik ikertzen ari ziren.
2025/05/21 - 11:46
Putinek Kursk eskualdea bisitatu du, Errusiako Armadak Ukrainako tropak kanporatu zituenetik lehen aldiz
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Kursk eskualdeko zentral nuklearra bisitatu du, eta bosgarren erreaktorea eraikitzeko lanak bertatik bertara ikuskatu ditu.
2025/05/20 - 11:57
Trumpek esan du Kievek eta Moskuk “gerra amaitzeko negoziazioak berehala" abiatuko dituztela
Bestalde, Putinek adierazi duenez, Errusia prest dago Ukrainako agintariekin bake akordioa lortzeko memorandum bat adosteko. Errusiako agintariak azaldu duenez, memorandum horrek irtenbidearen printzipioak eta balizko bake akordio bat sinatzeko epeak jaso behar ditu.
2025/05/20 - 09:50
Albiste izango dira: Europa Ligako 'fan zone' neutrala, uholdeak Gipuzkoan eta Ukrainako bake negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/19 - 23:39
Ukrainan bakea lortzeko balizko negoziazio baten anfitrioi gisa aurkeztu du bere burua Vatikanok
Leon XIV.ak eta AEBko presidenteorde J.D. Vancek gatazka guneetan "irtenbide negoziatu bat" lortzea nahi dutela adierazi dute, Ukrainako gerra aipatu gabe. Hala ere, aita santuak Egoitza Santua aurkeztu du Kieven eta Moskuren artean bake elkarrizketak egiteko leku gisa.
2025/05/19 - 09:59
Albiste izango dira: Europa Ligako finalaren astea, Bridgestone Basauri eta Ukrainako gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/17 - 20:36
Putini eta Zelenskiri deituko die Trumpek astelehenean gerraren bukaera negoziatzeko
"Egun emankorra izatea espero dugu, su-etena adostea eta inoiz piztu behar ez zen gerra bortitz honekin amaitzea", adierazi du Truth Social plataforman.
2025/05/17 - 14:03
Errusiak gutxienez bederatzi zibil hil ditu Ukrainan, Istanbulgo elkarrizketen biharamunean
Kremlinek atea ireki dio gaur Putinen eta Zelenskiren arteko balizko goi-bilerari, "aurreakordioak" adosten badira lehenago, tartean su-etenerako baldintzak. Zelenskik esan du Errusiak, su-etena ezarri beharrean, hiltzen jarraitzeko aukeraren alde egin duela.
2025/05/16 - 18:20
Errusiak eta Ukrainak adostu dute su-eten planak aurkeztea eta 2.000 preso trukatzea
"Ukrainak eskatu digu bi estatuburuen arteko negoziazio zuzenak egotea. Proposamena kontuan hartuko dugu", esan du Kremlinaren ordezkariak. Bestalde, bi aldeen arteko konfiantza ariketa betean, Moskuk eta Kievek iragarri dute "datozen egunetan" trukatuko dituztela presoak.
2025/05/16 - 17:44
Bi ordu baino gutxiago iraun du Errusiaren eta Ukrainaren arteko negoziazio bilerak
Bilera bukatu berritan, Ukrainako Suspilne telebista publikoak esan du negoziazioak "etenaldian" daudela orain.
2025/05/16 - 17:42
Errusiaren eta Ukrainaren arteko lehen bilerak bi ordu baino gutxiago iraun du
Gerrari irtenbide negoziatu bat aurkitzen saiatzeko 2022tik egin den lehen bilera zuzena izan da. Errusiak baldintza gisa jarri du Ukrainak bere tropak erretiratzea Moskuk anexionatu dituen lau eskualde ukrainarretatik. Kievek ez du onartu eskaera hori.
2025/05/16 - 16:10
2022tik bildu gabe egon ostean, Istanbulen negoziatzen aritu dira Errusia eta Ukraina
Irekiera hitzaldian, Turkiako Atzerri ministro Hakan Fidanek eskatu du "aukera hau aprobetxatzea bakea lortzeko bidean aurrera egiteko", eta erantsi du "Errusiaren eta Ukrainaren asmo onari esker etapa berri bat hasi ahal izan dutela".
2025/05/15 - 20:01
Zelenskik ez du parte hartuko Istanbulgo negoziazioetan, Putinek uko egin baitio
Rustem Umerov Defentsa ministroa izango da, horrenbestez, Ukrainako ordezkaritzaren burua. Errusiak Vladimir Medinski presidentearen aholkularia bidali du Turkiara, negoziazio taldeko buru bezala. AEBren izenean, Marco Rubio estatu-idazkaria egongo da.