Ertzaintza
2025/05/06 - 13:04
Kontrako noranzkoan eta edanda zihoan gidari bat atxilotu dute Gasteizen
Ertzaintzak 44 urteko gidari bat atxilotu zuen atzo, Altubeko autobidean kontrako norabidean gidatzeagatik. Horrez gain, alkohol eta droga testetan positibo eman zuen, eta agenteek kokaina atzeman zioten.
2025/05/04 - 15:25
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen 4 egun geroago ZIUn jarraitzen duen beste bati labankada bat emateagatik
Ikerketa egin ondoren, Ertzaintzak ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu zuen atzo, eta igande honetan utziko dute Guardiako Epaitegiaren esku.
2025/05/04 - 11:59
Gazte bat atxilotu dute Irunen beste bati arma zuriz zauriak egiteagatik
Biktima Donostia Ospitalera eraman zuten. Herriaren erdigunean izan zen gertakaria.
2025/05/03 - 20:20
Kirola egiten ari ziren bi emakume erreskatatu dituzte Nafarroan, eta hirugarren bat Gipuzkoan
Udalatx mendian jazo da lehen ezbeharra. Geroago, emakume bat erori da Mezkiritzen, eta 14:20 aldera hirugarren emakume batek kolpe handia hartu du aldakan Domikon.
2025/05/02 - 15:42
Bi gazte atxilotu dituzte Bilbon, gizon bat jo eta beste bat labanarekin zauritzeagatik
Erasoa 02:45ak aldera gertatu da Abandon, eta zauritutako bi lagunak ospitalera eraman behar izan dituzte. Atxilotuak datozen orduetan utziko dituzte epailearen esku.
2025/05/02 - 13:59
Bi atxilotu eta bi ikertu Bilbon, Athletic eta Manchesterren arteko partidaren ostean izandako istiluetan
Istiluak goizaldean gertatu dira Poza Lizentziatuaren kale inguruan, gazte talde batek kalean zeuden pertsonei botilak jaurti dizkienean. Hainbat pertsona zauritu dira eta emakume bat ospitalera eraman dute hankan egindako zauria sendatzeko.
2025/05/01 - 17:40
Ertzaintza goizaldean Donostian izandako ustezko sexu-eraso bat ikertzen ari da
Patruila batek berehala esku hartu du ustezko erasoaren aurrean, eta 26 urteko gizon bat atxilotu du.
2025/05/01 - 16:14
Onik aurkitu du Lemoizen atzo desagertutako gizonezkoa
Sastraka artean aurkitu du bizilagun batek 65 urteko gizona, bere bizilekutik 400 bat metrora, Urizar auzoan.
2025/05/01 - 14:06
Bi gizon atxilotu dituzte Sestaon elkarri eraso egiteagatik; batek labana erabili du
Labanaz zauritutako gizona ospitalean dago, larri, baina arriskutik kanpo. Bestea ere erietxean artatu behar izan dute, baina sendagiria jaso du, eta epailearen aurrera eraman zain dago. Hilketa saiakera egotzi diote azken horri.
2025/04/30 - 20:07
Segurtasun dispositiboak batez ere San Mames inguruari eragingo dio berriro
Bertoko jarraitzaileei gomendatu diete zelaira hurbiltzeko garraio publikoa erabil dezatela eta behar besteko aurrerapenaz sar daitezela. Zale ingelesen elkargunea Iparragirre kalean egongo da, eta 18:00ak aldera abiatuko dira San Mameserantz.
2025/04/29 - 21:46
Paddle surfa egiten ari ziren lau pertsona erreskatatu dituzte Gorlizen
Erreskatea arratsaldean izan da, lau gazte paddle surfean zebiltzan, Gorlizen. Itsasertzera itzuli ezinik, Ertzaintzaren eta Gurutze Gorriaren ontziek Plentziako portura eraman behar izan dituzte, onik.
2025/04/29 - 12:56
Ertzaintza Europa Liga partidarako diseinatutako segurtasun dispositiboa prestatzen ari da San Mamesen
Bilbok "dispositibo zabala" jarriko du martxan, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Athletic Club elkarrekin koordinatuta, ostegun honetan San Mamesen Manchester Uniteden aurka jokatuko den UEFA Europa Ligako finalerdietako joaneko partida dela eta.
2025/04/27 - 14:28
1.387 ertzainek kamerak eramango dituzte soinean, beren jardueren "segurtasuna eta gardentasuna" bermatzeko
Gaur egun, 877 agentek dute banakako grabazio-sistema. Helburua da "polizia-agenteei segurtasun juridikoa ematea, agintaritza judizialari zigor-arloko arau-haustea egin izanaren froga-elementuak emateko eta beren jardueren gardentasuna bermatzeko".
2025/04/27 - 13:30
Sei bat ibilgailu kiskali dira Bilbon, furgoneta batean piztutako sute baten ondorioz
Sua furgonetan piztu da, igandeko 07:25ean, San Ignazio auzoko Urbieta kalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen jatorria argitzeko.
2025/04/23 - 21:24
Epaileak espetxera bidali du Irunen izandako hilketarekin lotura duelakoan atxilotutako gizona
Igande goizaldean gizon bat hil zen Cipriano Larrañaga kalean,inoren erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, 26 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Donostian. Atxilotuak aurrekariak ditu, eta epailearen esku jarri dute gaur.
2025/04/23 - 12:52
Irunen izandako hilketarekin lotura duelakoan atxilotutako gizona ertzain-etxean dago oraindik ere
Igande goizaldean gizon bat hil zen Cipriano Larrañaga kalean, beste batek egindako erasoaren ondorioz, eta, gertakari horiei lotuta, atzo 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Donostian.
2025/04/22 - 13:11
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu Guggenheimeko objektuak lehergailu bat simulatzen zuela egiaztatu ondoren
Larunbatean Bilboko Guggenheim museoan pakete susmagarria nork jarri zuen eta alarma sortzeko asmoa izan ote zuen argitu nahian ari da Ertzaintza.
2025/04/21 - 10:06
Ikerketak zabalik jarraitzen du Irunen igandean hil zen gizonaren harira
Gizonezko bat hil zen igande goizaldean Cipriano Larrañaga kalean, ustez beste batek eraso eginda.
2025/04/20 - 11:19
Irunen hil den gizonezko baten heriotza ikertzen ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutako ikertzeko. Biktima Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundera eraman dute.
2025/04/19 - 11:54
Ertzaintzak hipotermia sintomak zituzten bi mendizale erreskatatu ditu Palomares mendian
Antza, arratsaldean botatako euri zaparredek harrapatu zituzten mendizaleak.