Espainiako Felipe VI.a
PSOE bat dator Felipe VI .ak elkarbizitzarako egindako deiarekin, estremismoen mehatxuaren aurrean
Cristina Narbona PSOEko presidenteak bat egin du Espainiako erregeak Gabonetako mezuan egindako "administrazio publikoen eta alderdi politikoen erantzunkidetasunerako deiarekin", eta bere alderdiak bere ekintzetan "eredugarritasunik handiena bermatzeko lan egiteko" konpromisoa agertu du.
Podemos Euskadi: "Zein erraza den bizikidetzaz aritzea jauregi batetik egiten duzunean"
Podemos Euskadik Felipe VI.aren Gabonetako hitzaldia kritikatu du. Leticia Jimenezek azaldu duenez, elkarbizitzan oinarritu da hitzaldia, gehiengo sozialaren benetako arazoak alde batera utziz.
Euskadiko PPren ustez, Espainiako erregearen hitzaldia "lezio bikaina" da demokratentzat
Euskadiko Alderdi Popularreko idazkari nagusi Esther Martinezen ustez, Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabon gaueko hitzaldia "lezio bikaina" izan zen demokratentzat, demokrazia eta askatasuna defendatzeko egindako deiagatik. "Herritarren erantzukizunari dei egiteko lezio baliotsua, askatasunean oinarritutako bizikidetzatik abiatuta, erronkak eraiki eta aurre egin ahal izateko", ziurtatu du.
EAJk faltan bota ditu diktadurari, euskal eta kataluniar nazioei eta euskarari buruzko aipamenak Erregearen diskurtsoan
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak Felipe VI.aren Gabonetako diskurtsoan hainbat hutsune somatu dituela esan du, besteak beste, frankismoaren amaierari eta diktadura eta Trantsizioko dokumentuak desklasifikatu beharrari buruzko erreferentzia esplizituagoa, baita euskal eta kataluniar nazioaren aitortza ere. Vaquerok ere deitoratu du Erregeak ez aipatzea euskararen erabilerari lotutako azken eraso eta eztabaidak, aurten garrantzi berezia izan dutenak.
EH Bildu: "Euskal herritarrok ez dugu erregerik"
WhatsAppeko mezu labur baten bidez, EH Bilduk iragarri du ez duela iritzirik emango Felipe VI.aren Gabonetako hitzaldiari buruz.
Felipe VI.ak eztabaida politikoan tentsioak sortzen duen gogaitasunaz ohartarazi du eta elkarrizketa eskatu du elkarbizitza "hauskorra" babesteko
Gabonetako Mezua, bere erregealdiko laburrena, ezohiko formatuan eta tonu zuzenean egin du. Errege Jauregiko zutabe-aretotik, konfiantza-krisia, erakundeen eredugarritasuna eta herritarrak kezkatzen dituzten arazo nagusiak izan ditu hizpide.
Gernikako biktimei omenaldia egin diete, Alemaniako presidentearekin batera
Gernikan, omenaldia egin diete bonbardaketaren biktimei, eta bertan Alemaniako presidentea, Pradales lehendakaria edota Espainiako erregea izan dira, besteak beste.
Albiste izango dira: Abalos eta Koldo Garciak lehen gaua igaro dute espetxean, Alemaniako presidentearen bisita Gernikara eta Saretzen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Oroimenerako eta erreparaziorako eguna Gernikan
1937ko bonbardaketaren biktimak oroitzeko ekitaldi solemnea hartuko du gaur Gernikak. Ekitaldi horretan, lehen aldiz, Alemaniako presidente bat izango da. Frank-Walter Steinmeierrek alemaniarrek Gernikan egindako "krimen larriak" aitortu ditu egunotan eta biktimei omenaldia egingo die gaur, Felipe VI.a Espainiako erregea eta Pradales lehendakaria alboan dituela.
Espainiako Erregearen bisitaren aurkako manifestazio jendetsua egin dute Gernikan
Ernai gazte antolakundeak deituta, ehunka pertsona atera dira kalera arratsaldean Gernikan, Felipe VI. Espainiako erregeak bihar bertara egingo duen bisitaren aurka protesta egiteko. Salatu dutenez, "1937ko bonbardaketaren errautsen gainean dago eraikita egungo Espainiar erregimena" eta horren ikurra da erregea.
Juan Carlos I.aren titularrak: "Espero dut barkatuko didatela eta espainiarrek ulertuko dutela egin dudana"
Juan Carlos I.a Espainiako errege emerituak elkarrizketa egin du, aspaldian egin duen lehenengoa, Frantziako telebista publikoan. Elkarrizketa horretan adierazi duenez, egindakoa ez zaio damutzen, bere ondare konstituzionala defendatu du, espainiarrei barkamena eskatu die, eta Felipe VI .a "errege ona" dela esan du.
Felipe VI.a erregeak Gernikako bonbardaketaren biktimak omentzeko ekitaldian parte hartuko du ostiral honetan
Espainiako erregearekin batera, Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea ere izango da Gernikan.
Sanchezen aurkako txistuak entzun dira aurten ere Madrilen, urriaren 12ko desfile militarrean
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Pedro Sanchezen aurkako txistuak entzun dira. Imanol Pradales lehendakaria eta beste bost erkidegotako presidenteak ez dira bertan izan, eta aurten Santiago Abascal ere ez da joan, Sanchezekin bat ez egiteko.
Polemika, urte judizialaren hasiera ekitaldira begira: Garcia Ortiz bertan izango da; Feijoo, ordea, ez
Elkarteen ustez, "erabat ezohikoa" da Auzitegi Gorenak auzipetutako fiskal nagusia bertan izatea, eta PPren buruak iragarri du ez dela ostiraleko ekitaldira joango, "Erregearen aurkako talka instituzionalaren alde" ez egitearren.