Etxebizitza
2025/01/14 - 19:27
Bilbok HAPO aldatu du pisu turistikoen ezarpena mugatzeko
Erabilera turistikoko logelak eta etxebizitzak lehen solairuan baino ezin izango dira Bizkaiko hiriburuko auzorik kaltetuenetan.
2025/01/14 - 09:43
Zein izango da Sanchezek iragarritako neurrien eragina Euskadin?
Euskadik badu bere etxebizitza-sistema propioa, eta, beraz, Espainiako Gobernuak iragarri duen guztiak ez du zuzeneko translaziorik izango hemen, baina badago aplika daitekeen neurriren bat.
2025/01/13 - 18:50
Bilboko etxebizitza turistikoen erradiografia
Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko hiriburuan erregistratutako etxebizitza turistikoen ia % 40 2023 eta 2024an inskribatu ziren.
2025/01/13 - 18:26
Hauek dira Espainiako Gobernuak etxebizitza krisiari aurre egiten saiatzeko hartu dituen neurriak
Espainiako Gobernuaren egitasmoaren ardatza etxebizitza sozialen parke handi bat osatzea eta blindatzea da, baita laguntzak eta zigor fiskalak areagotzea ere. Pedro Sanchezek iragarritako neurrien erdiak Sumarrek proposatu ditu.
2025/01/13 - 14:10
Diru publikoz eraikitako etxebizitzek "izaera publikoari eutsiko diote betiko", Sanchezek iragarri duenez
"Etxebizitza larrialdiari" aurre egiteko 12 neurri "ausart" aurkeztu ditu Espainiako gobernuburuak. Besteak beste, alokairu publikoa egiteko bi milioi metro koadro utziko dituzte Estatuko Etxebizitza Enpresaren esku, eta jabeak eta maizterrak babesteko berme publikoko sistema sortuko dute.
2025/01/11 - 11:10
Bakioko Udalak tentsio handiko eremuan sar dezan eskatu dio Jaurlaritzari
Udalerrian dauden 3.200 etxebizitzetatik erdiak baino gehiago bigarren etxebizitzak dira, batik bat uda sasoian erabiltzen direnak. Horrek merkatua erabat baldintzatzen duela uste du Udalak.
2025/01/03 - 14:05
Bizkaian laguntzak jaso, babes ofizialeko etxea izan eta Luxenburgon bizi den emakume bat atxilotu dute
48 urteko emakumea eta adin txikiko bere bi semeak Bizkaian eta Luxenburgon daude erroldatuta. Ikerketaren arabera, atxilotuak Luxenburgoko administrazioak emandako bost gizarte laguntza ez ezik, Lanbidetik 1.000 euro inguruko dirulaguntza jasotzen zuen.
2025/01/02 - 13:28
Alokairuen prezioa gehienez % 2,20 igo ahalko da, erreferentziazko indize berriaren arabera
Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratu du, lehen aldiz, indizea, eta aurrerantzean, hilero eguneratuko du. Neurria Etxebizitza Legea indarrean sartu ostean (2023ko maiatza) izenpetutako kontratuei eragingo die, eta "gehiegizko igoerak" saihestea du helburu.
2025/01/02 - 12:29
Alokairuko etxebizitzen prezioa % 9 igo zen iaz EAEn, Idealistaren arabera
Lurraldez lurralde, Bizkaian igo dira gehien prezioak (% 9,8); ondoren, Araban (% 6,5) eta azkenik, Gipuzkoan (% 5,8). Hala ere, azken lurralde horretan daude alokairu garestienak: 16,1 euro metro koadroko.
2025/01/01 - 09:42
Prezioak 2025ean: hipotekak jaitsiko dira, baina elikagaiek, energiak eta telekomunikazioek gora egingo dute
Urtea hastearekin batera, zerbitzu eta produktu guztien tarifak eguneratuko dira. Elektrizitatea eta gas naturala dira gehien igoko direnak, eta hipotekak dira jaitsiko diren bakarrak. Pentsioak % 2,8 altuagoak izango dira, baina gutxieneko soldatak izoztuta hasiko du urtea.
2024/12/30 - 14:43
Eneko Goiak eraldaketa "oso agerikoak" aurreikusi ditu 2025erako Donostian
Donostiako alkateak adierazi duenez, "2025 urte erabakigarria izango da Donostiaren etorkizuna definituko duten proiektuak gauzatzeko", eta zenbait arlo nabarmendu ditu, besteak beste, garraioa, jasangarritasuna, etxebizitza eta garapen teknologikoa.
2024/12/29 - 13:00
Etxebizitza eta inflazioa, 2024ko ardatz nagusiak ekonomia arloan
Etxebizitza, inflazioa, Europako Banku Zentralaren interes-tasak eta lehen sektorearen aldarrikapenak izan dira 2024ko gaurkotasun ekonomikoaren ardatz nagusiak.
2024/12/28 - 12:49
EAEko gazteek soldataren % 64 bideratzen dute hipoteka ordaintzera, eta ia erdia alokairurako
Gazteen Euskal Behatokiak argitaratutako txosten baten arabera, emakume langileek gizonek baino lan-baldintza okerragoak dituzte, behin-behinekotasun tasa handiagoarekin eta lanaldi partzial gehiagorekin.
2024/12/19 - 14:24
Etxebizitzaren gaineko kezka ia hirukoiztu egin da azken urtean EAEn, osasungintzaren pare jartzeraino
Deustobarometroren azken inkestan galdetutakoen % 41ek aipatu dute EAEren arazo nagusien artean; iaz % 16ren ahotan baino ez zen egon. Gainera, etxebizitzaren politika publikoek nota eskasa merezi dute (10etik 3,8), herritarren ustez.
2024/12/19 - 13:54
Goikolarra auzoko 88 familia negua ur berorik eta berokuntzarik gabe igaroko ote duten beldur dira
Gasteizko auzorik gazteeneko babes ofizialeko etxebizitza batzuetako 88 familiak azaroan jaso zituzten euren etxe berrietako giltzak, eta ur berorik eta berokuntzarik gabe daude, aerotermia-sistema ez dabil eta.
2024/12/18 - 18:57
Kontsumok espedientea ireki dio Airbnb enpresari, legez kontrako pisu turistikoen iragarkiak ez kentzeagatik
Mota horretako praktikak arau-hauste larritzat jo daitezke, eta 100.000 eurorainoko isunak izan ditzakete. Hala ere, zenbateko hori igo egin daiteke, legez kontrako irabazia halako lau eta sei artekoa izateraino.
2024/12/17 - 19:43
Jaurlaritzak kontsultarako foro bat sortu du, etxebizitza babestuetarako lurzoruak "dinamizatzeko" asmoz
Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak iragarri duenez, foro hori urtarrilaren 22an bilduko da lehen aldiz, Bilbon.
2024/12/16 - 11:34
Etxebizitzen salerosketa % 69 hazi zen urrian EAEn, eta % 13 Nafarroan, iazko urriarekin alderatuta
Urrian 2.517 salerosketa egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoan eta 697, berriz, Nafarroan. Espainian, ordea, 69.418 operazio izan dira; azken 17 urte eta erdian izandako zifrarik altuena.
2024/12/14 - 16:52
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa egin dute milaka lagunek Bilbon
Etxebizitzaren sindikatu sozialistako ordezkari Karla Pisanok salatu du etxebizitzarekin batzuek egiten duten "negozioa" dela arazorik larriena.
2024/12/14 - 16:51
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Bilboko erdigunea hartu du
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta eta 220 eragilek baino gehiagok babestuta, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean egin dute gaurko mobilizazioa.