Etxebizitza
2024/12/14 - 10:40
Etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa izango da gaur Bilbon, 220 eragilek baino gehiagok babestuta
Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deituta, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean egingo dute gaurko mobilizazioa.
2024/12/13 - 09:14
EBZk 0,25 puntu murriztu ditu interes-tasak aurten laugarren aldiz, eta % 3an finkatu ditu
Horrela, interes-tasek 2023ko martxotik mailarik baxuenean itxiko dute urtea. Lagardek onartu du 50 puntuko murrizketari buruzko "proposamenak" eztabaidatu dituztela gaurko batzarrean, baina azkenean 25 puntukoa aho batez onartu dute.
2024/12/12 - 10:54
Iriarte: ''Euskal jendartearen bi arazo potolori aurre egiteari Gobernuak esan dio ezetz''
Maddalen Iriarteren (EH Bildu) hitzetan, Gobernuena da aurrekontuak aurrera ateratzeko ardura eta horiek hobetzeko ardura, eta EH Bilduk egindako bi proposamen sendoei (gutxieneko soldata eta etxebizitza) uko eginda, Jaurlaritzak "muzin egin dio egun ditugun bi arazo potolori aurre egiteari".
2024/12/12 - 08:35
Jaurlaritzak etxebizitzarako 100 milioi euroko partida eskaini dio EH Bilduri lau urterako
Partida gehigarria alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko bideratuko litzateke. Halaber, etxebizitza foroa martxan jartzea eta udalek parte hartze handiagoa izatea proposatzen da. Legebiltzarrak gaur bozkatuko ditu proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak.
2024/12/10 - 23:23
220 eragilek baino gehiagok eman diote babesa larunbateko etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioari
Duela hilabete inguru, Euskal Herriko etxebizitza sindikatuek deitu zuten mobilizazioa, "Etxebizitza eskubidea bermatu, negozioari ez!" lelopean.
2024/12/09 - 18:26
Gasteizko Udalak tentsionatutako eremu izendatzeko eskaera 2025eko martxoan egitea espero du
EH Bilduk eta Elkarrekin Gasteizek uste dute Udal Gobernuak ez duela bete "emandako hitza eta osoko bilkuraren agindua"; izan ere, aurtengo urtarrilean, mozio bat onartu zuten, "PSE-EEren eta EAJren konpromisoarekin, 2024an amaitu baino lehen tentsionatutako eremu izendapena eskatzeko".
2024/12/07 - 08:52
Ertzaintzak lau pertsona atxilotu ditu ikasle atzerritarrei etxebizitzen iragarkiekin iruzur egitea leporatuta
Bi gizon eta bi emakume atxilotu dituzte Gipuzkoan. Iragarki faltsuen bitartez 500 euroko seinalea eskatzen zieten biktimei.
2024/12/04 - 11:11
Alokairuaren garestitzeak Etxebiden izena emanda daudenen kopurua % 46 igoarazi du urte eta erdian
Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako azterketa baten arabera, 26.000 pertsona gehiagok eman dute izena zerbitzuan 2023ko urtarrilaren eta 2024ko ekainaren artean. Jaurlaritzaren arabera, "ezohiko" hazkunde horrek Euskadiko etxebizitza merkatuaren tenkatzeari erantzuten dio.
2024/11/29 - 14:22
Euriborrak % 2,5ean itxi du azaroa, 2022ko irailetik tasarik txikienean
Iazko azaroarekin alderatuta, 1,5 puntuko jaitsiera da. Batez beste urtean 1.600 euro aurkeztu ahalko dute hipoteka aldakorra duten pertsonak.
2024/11/25 - 18:20
Donostiako etxebizitzen prezioak goia jo du: 5.613 euro, metro karratuko
Horrek esan nahi du salneurria % 1 igo dela aurreko hiruhilekoaren aldean, eta % 4,6 urte batetik bestera. Gipuzkoan ere metro koadroko prezioak gora egin du, baina gutxiago, % 0,5 uztailetik irailera.
2024/11/24 - 10:21
Alokairu eskuragarriak exijitu dituzte milaka lagunek Bartzelonan
Batez besteko soldataren erdia baino gehiago horretara bideratzen dutela diote. Horregatik, alokairuen prezioa erdira murrizteko eskatu dute, eta neurriak hartu ezean, ez dute baztertzen errenta ordaintzeari uztea.
2024/11/20 - 06:00
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari
Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak oposizioko talde politikoei eskaintza egingo die gaur. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek aurreneko batzarretan proposatutako neurri batzuk jasoko dira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
2024/11/19 - 18:41
Lehendakariak Europako Inbertsio Bankuarekin lankidetzan aritzea nahi du, "etxebizitza politika indartzeko"
Lehendakaria Nadia Calviño Europako Inbertsio Bankuko presidentearekin bildu da, erakundeak Luxenburgon duen egoitzan.
2024/11/19 - 09:24
Barakaldoko etxebizitza eraikin bateko lau familiak etxetik kanpo igaro dute gaua, sute baten ondorioz
Suak gehien kaltetutako lau etxeetako bizilagunak ezingo dira tarte batean itzuli. Garrak argindar-kableetan piztu dira, eta langile bat zaurituta eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
2024/11/18 - 12:22
Etxebizitzen salerosketa % 67 hazi zen irailean EAEn, eta % 18 Nafarroan
Salerosketak gehien hazi diren bigarren erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien.
2024/11/14 - 23:54
Donostian etxetik botako dituzten bi maizterren "babesgabetasuna" salatu dute
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop elkarteak azaldu duenez, bi pertsona horiek "sukaldea izateko eskubidea duten logeletan baino ezin dute bizi, legeek arautzen ez dituzten urte bateko edo biko kontratuekin".
2024/11/13 - 16:51
EH Bilduk proposatu du 2025ean liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea
Eusko Jaurlaritzaren 2025ko aurrekonturako EH Bilduk egindako proposamenean garrantzi berezia du etxebizitzaren alorrak. Hala, datorren urtean EAEn liberalizatuko diren babes ofizialeko 2.500 etxebizitzak Jaurlaritzak erostea proposatu du koalizioak, Petxo Otxandiano EH Bilduko kideak azaldu duenez.
2024/11/13 - 14:52
Bilboko Udalak urtebetez eten ditu etxebizitza turistikoak ezartzeko baimenak
Bilboko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean pisu turistikoak arautzeko aldaketak egin bitartean, kautelaz, ez da lizentzia berririk emango.
2024/11/12 - 23:21
Etxebizitza Sindikatuak salatu du Erandion etxegabetutako familia iruzur baten biktima dela
Sindikatuak azaldu duenez, enpresa mailegu-emaile batek "7.000 euroko mailegua jasotzeko etxea abal gisa jartzera behartu zuen, eta 60.000 euro baino gehiagoko interesak zituzten abusuzko klausulak ezarri zizkion".
2024/11/11 - 19:47
PFEZa aitortzeko muga berria, auto elektrikoak erosteko pizgarriak eta berrikuntza fiskal gehiago
Aldundien proposamen fiskalak, besteak beste, kontziliazioa, etxebizitza eta trantsizio energetikoa "erronka" nagusiei erantzuteko helburua du.