Etxebizitzen salerosketa % 67 hazi zen irailean EAEn, eta % 18 Nafarroan
Etxebizitzen salerosketa % 67,4 hazi zen irailean EAEn 2023ko hilabete beraren aldean, interes tasen beherakadak hipoteken prezioak merkatu dituen honetan.
Salerosketak gehien hazi diren bigarren erkidegoa da EAE Espainiako Estatuan, eta Nafarroan hazi dira gutxien, % 18.
Espainiako Estatistika Institutuak zabaldutako datuen arabera, 8.310 finka eskualdatu ziren irailean EAEn (855 nekazal eremuan eta 7.455 hiri eremuan), eta horietako 4.082 etxebizitzak ziren. Operazioetako 2.517 salerosketak izan ziren.
Horietako 1.935 bigarren eskukoak ziren, eta gehien-gehienak, libreak (2.210).
Nafarroan 603 operazio zenbatu zituzten, aurreko hilabetean baino % 11 gehiago, eta % 91 etxebizitza libreak ziren. Dena den, babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa % 5,9 hazi zen.
Foru erkidegoko etxebizitzen egoerari dagokionez, % 69,5 bigarren eskukoak ziren, % 20,1eko igoerarekin, eta etxebizitza berrien kasuan, % 13,6koa izan zen gorakada.
Zure interesekoa izan daiteke
Anthropic Burtsara aterako da gaur eta historiako burtsaratze handiena izango da: 85.670 milioi eurotik gora
LABek bertan behera utzi ditu Nafarroako ikuskizunen sektoreko bi greba egunak, negoziazioari berriro ekin ondoren
Gabonetako erosketen ondorioz, abenduan ohi baino % 23 gehiago gastatuko dute familiek
Itoiztik Erriberara: 354 milioi euro Nafarroako ubidearen proiekturako
Espainiako Gobernuak soldaten sekretuarekin amaitu du
Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa amaitutzat eman du, oposizioarekin akordiorik lortu gabe
Aurtengo iraila azken hamar urteetako onena izan da esportazioei dagokienez, Jaurlaritzaren arabera
Adifen arabera, grebak % 6,04ko eragina izan du Euskadin goizeko txandan, eta % 15,56koa gauekoan