Etxebizitza
2025/05/05 - 14:33
Eremu tentsionatuak izan daitezkeen 32 udalerri gehiago identifikatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Etxebizitza Sailak gune tentsionatu deklaratu daitezkeen EAEko udalerrien zerrenda eguneratu du, Etxebizitzaren Estatuko Legearen irizpideen arabera, eta informazio-kanpaina eta web kanpaina bat aurkeztu du, herritarrak arlo horietan dituzten eskubide eta betebeharren berri emateko.
2025/05/02 - 09:35
Albiste izango dira: EITB Data: Emantzipazioa, 50 urte senarraren lizentzia baliogabetu zenetik eta FANT 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/02 - 07:00
Euskal gazteek nahiago dute etxea erosi alokairuan bizi baino
EITB Dataren azken ikerketaren arabera, alokairuan bizi diren gazte gehienak "ezin dutelako erosi" bizi dira modu horretara. Bien bitartean, etxe bat erosi dutenen artean, normalean, bigarren eskuko etxe bat erosi du merkatu librean.
2025/05/02 - 07:00
10 gaztetik 6 bikotearekin emantzipatzen dira
EITB Data ikerketaren arabera, gurasoen etxea utzi duten 18 eta 34 urte arteko gazteen % 16,1 bakarrik bizi dira, % 7,7 lagunekin eta % 15,4ak beste elkarbizitza modu bat aukeratu du.
2025/05/02 - 07:00
Hego Euskal Herriko gaztedia Europakoa baino 4 urte geroago emantzipatzen da batez beste
EITB Dataren azken ikerketaren arabera, 30 urteren bueltan dago hemen gurasoengandik burujabetza lortzeko batez besteko adina. Azken hamarkadan igo egin da, apur bat bada ere. Hala, 18 eta 34 urte arteko gazteen % 30 bizi da gurasoen etxetik kanpora, Europako batez bestekoa baino % 20 gutxiago.
2025/04/30 - 14:55
Urtebeteko euriborrak azken 15 urteetako jaitsierarik handiena izan du apirilean eta % 2,143an kokatu da
Jaitsiera horri esker 2022ko abuztutik izandako baxuena da. Gauzak horrela, interes aldakorreko hipoteka dutenek batez beste 1.600 euro gutxiago ordainduko dute urtean.
2025/04/23 - 12:30
Etxebizitzen salerosketa % 11,1 hazi da Euskadin otsailean; Nafarroan % 26,7 jaitsi da
Guztira, otsailean 3.659 etxebizitza-eskualdaketa egin ziren Euskadin, eta 2.179 salerosketez gain, 877 herentzia, 54 dohaintza eta truke bidezko bat izan ziren.
2025/04/14 - 15:39
Okupatutako pisu gehienetan lehengo jabeak bizi dira, eta funts putreen edo bankuen esku daude
"Pisu zomorrodunak" deitzen diete, baina okupatutako etxeak salgai dauden iragarkien atzean errealitate ezezagun eta gogorra ezkutatzen da: zorrak edo hipoteka ordaindu ezin izan duten pertsonak bizi dira. Etxegabetzeen aurkako plataformek salatzen dute praktika erabat espekulatzailea dela.
2025/04/14 - 14:03
Irun tentsio handiko eremu izendatu berri dute
Izendapenak hainbat neurri ezartzea ahalbidetuko du, besteak beste, alokatzeko babes ofizialeko 420 etxebizitza eraikitzea. Lanak 2025ean hasiko dira eta etxebizitza guztiak San Miguel-Anaka inguruan eraikiko dira.
2025/04/14 - 12:42
Okupak dituen etxebizitza bat erostea, etxe-agentzien azken negozioa: funtzionamendua du eta arriskuak
Higiezinen agentzien web-atariek gero eta pisu gehiago iragartzen dituzte "legez kanpoko okupatzaileekin" salgai, eta negozio hori Euskal Herrira ere iritsi da. Idealistaren arabera, Espainiako Estatuan okupatutako 20.000 etxebizitza daude salgai; 150 EAEn, eta 68, Nafarroan.
2025/04/11 - 09:36
Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/11 - 07:00
Maria Longarte: ''Zergei dagokienez alde handiak daude formula batetik bestera''
Gurasoek seme-alabei diruz laguntzeko dauden formulak azaldu ditu Bergarako notarioak: dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak. Familia bakoitzari, bere egoeraren arabera, egokien dagokiona egitea gomendatzen diote notariotzetan.
2025/04/11 - 07:00
Dohaintzak, oinordetza-itunak eta maileguak: seme-alabei ekonomikoki laguntzeko hiru erreminta
Etxebizitza erostea erronka itzela bihurtu da gazteentzat. Horrenbestez, gero eta guraso gehiagok erabakitzen dute beren aurrezkiak edo jaso duten herentzia bat erabiltzea seme-alabei diruz laguntzeko. Zein da horretarako formularik egokiena?
2025/04/09 - 13:24
Bilbok hiri osoa zona tentsionatu izendatzea eskatuko du
Udalak uste du hiri osoan betetzen direla alokairu-merkatua arautzeko neurriak aplikatzea eskatzeko betekizunak.
2025/04/07 - 16:07
Itxaso: ''Pisuek aldi baterako alokairura ihes egitea iruzur moduko bat da''
Eusko Jaurlaritzako sailburuak nabarmendu duenez, "iruzur horri aurre egiteko lehen neurriak jartzen ari dira dagoeneko". Prentsaurrekoan eskainitako hitzak, gaztelaniaz.
2025/04/07 - 14:04
Barakaldo, zona tentsionatu izendatutako Bizkaiko lehen udalerria
Neurri horrekin, udalerriak alokairuaren prezioa mugatuko du datozen hiru urteetan. Tentsionatutako eremu izendatu duten lehen euskal hiri handia da.
2025/04/05 - 16:20
Milaka lagun bildu dira Donostian etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioan
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak ohartarazi duenez, etxebizitzaren arazoaren konponbidea "ez da higiezinen negozioaren finantziazio publikotik etorriko, baizik eta antolaketaren eta hobekuntza eraginkorren aldeko borrokatik" eta "higiezinen sektorearen irabaziak murriztetik".
2025/04/05 - 14:41
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriak Donostiako erdigunea hartu du
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitu du martxa, eta elkarte sozial anitz batu zaizkio, Nafarroako Etxegabetzeen aurkako Suhiltzaileen Plataforma, besteak beste.
2025/04/04 - 07:00
Moduluz osatua eta jasangarria da kanpoko espaziorik ez duten etxeentzako euskal balkoia
Tecnaliak koordinatuta, hainbat euskal enpresak hartu dute parte lantegi batean eraiki eta etxebizitzan instalatzen den balkoi honen egitasmoan.
2025/04/04 - 07:00
Balkoiak etxebizitza guztientzat
Jaurlaritzak 2022an onartutako dekretuak etxebizitzen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak onartu zituen. Bertan garrantzi berezia ematen zaie balkoi eta terrazei. Tecnaliak gidatutako EAEko enpresen talde batek soluzio jasangarria proposatu du, etxe guztiek balkoia izan dezaten.