Europa
2024/06/13 - 11:43
Italiako Ligako diputatu batek M5Sko beste bat jo du buruan Diputatuen Ganberan
Erasoa Leonardo Donno Roberto Calderoli ministroari bandera italiar bat ematen saiati denean gertatu da, eskualdeentzako autonomia lege berezituarekin bat ez zetorrelako. Horren ostean, Ligako hainbat diputatuk Donnoren aurka egin dute.
2024/06/13 - 09:27
Albiste izango dira: Txinari muga zergak, maiatzeko KPIa eta Gipuzkoako Aldundiaren 2024-2027 plana
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/12 - 21:15
Alemaniako Gobernuak soldadutza "selektiboa" proposatu du, 200.000 erreserbista gehiago lortzeko xedearekin
Neurriak ez luke derrigorrezko soldadutza erabat berrezartzea ekarriko, duela 13 urte desagertu baitzen, baina norabide horretan lehen urratsa izango litzateke.
2024/06/12 - 15:11
Europako Batzordeak % 38,1era arteko muga zergak iragarri ditu Txinako auto elektrikoen aurka
Aldaketarik ezean, uztailetik aurrera aplikatuko dira, baina erabakia ez da behin betikoa eta Europako Batzordeak Txinarekin hitz egiten jarraitzen du. Hala ere, dagoeneko Txinako Gobernuak erantzun du "protekzionismo kasu tipikoa" dela.
2024/06/11 - 17:12
Frantziako alderdiak akordioak bilatzen ari dira, hauteskundeetan indar gehiago izateko asmoz
Eric Ciotti Errepublikanoak (LR) alderdi kontserbadoreko presidenteak "aliantza" sendoa osatzea proposatu dio Marine Le Penen Bilgune Nazionala (RN) eskuin-muturreko alderdiari.
2024/06/11 - 12:45
Europako Parlamentuan taldeak osatzeko negoziazioak abian, ultraeskuinaren erabakia ikuskizun dagoela
Orain arte, eskuin muturreko alderdiak bi taldetan egon dira banatuta. Lehen hitzordua datorren astelehenean izango da, estatuburu eta gobernuburuak Europar Batasuneko kupula instituzionalaren berritzeaz jardungo dira afari informal batean.
2024/06/10 - 22:27
Nolako pisua izango du ultraeskuinak Europar Batasunean Parlamentuan eserlekuak irabazi ondoren?
Eskuinarekin akordioak lortzeko gaitasunaren araberakoa izango da. Kontseilu Europarra, besteak beste, ez da aldatuko, ez delako hauteskundeen bitartez hautatzen.
2024/06/10 - 16:16
Atutxa: "Gure hautesleak etxean zergatik geratzen diren aztertu beharko dugu"
EAJko Bizkaiko presidentearen arabera, "garrantzitsuena" Europan EAJren presentzia lortzea zen. Ildo horretatik, EAJk bere helburua lortu duela azpimarratu du.
2024/06/10 - 14:05
Europan zentroko koalizioa mantentzen da, nahiz eta eskuin muturra asko igo
Ultraeskuina lehen indarra izan da Frantzian, Austrian eta Italian, non Georgia Meloniren Fratelli d'Italia alderdia lehen indarra izan den.
2024/06/10 - 08:53
PPk irabazi ditu hauteskundeak Estatuan, eta PSOE bigarren alderdia izan da
Alderdi popularrak 22 ordezkari lortu ditu, sozialistek baino bi eserleku gehiago.
2024/06/10 - 08:22
Hauek izan dira EAEko eta Nafarroako emaitzak
EH Bilduk hauteskundeak irabazi ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta PSOEk, Nafarroan.
2024/06/10 - 02:35
Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu hauteskundeak, eta ultraeskuinak gora egin du
Frantziatik haratago, eskuin muturraren bultzada Alemanian ere nabari da. Beraz, Europar Batasuna sorreratik gidatu duen ardatz franko-alemaniarrak orain arte ezezaguna izan den mapa politikoa izango du.
2024/06/09 - 20:40
Parte-hartzea % 40,58koa izan da Euskadin eta % 41,28koa Nafarroan 18:00etan
2019ko hauteskundeetakoak baino datu okerragoak dira, baina orduan udal eta foru hauteskundeekin batera egin zituzten, eta horrek eragina izan ohi du parte-hartzean.
2024/06/09 - 14:43
Andeka Larrea: ''Eskubideak babestu eta handitu behar ditugu, eta bozkatzeko deia egiten diet herritarrei''
Sumarreko hautagaiak botoa ematera joateko eta "demokraziarekin konprometitzeko" eskatu die herritarrei; izan ere, "demokrazia ezin da inoiz ziurtzat jo". Horrela, "gure eskubide eta askatasunekin eta gure ongizate-estatuarekin amaitu nahi dutenen aurka agertzeko" deia egin du.
2024/06/09 - 13:49
Idoia Mendia: ''Europa bidegurutze batean dago, jokoan dago Europak aurrera egitea edo atzerantz joatea''
Europarako hautagai sozialistaren ustez, oso hauteskunde garrantzitsuak dira, asko dagoelako jokoan Europan. Horregatik, dei egin die herritarrei bozkatzera joateko.
2024/06/09 - 12:43
Urkullu: ''Europa indartsuagoa behar dugu, eta horren barnean Euskadik bere tokia izan behar du''
Gaur egungo errealitatea kontuan hartuta Europa indartsuagoa behar dugula eta estatuak ez diren herriek bere tokia behar dutela esan du hauteslekuan.
2024/06/09 - 09:36
Euskal Herri luze-zabaleko hauteslekuak, Europako hauteskundeetarako prest
Ultraeskuinaren balizko gorakadaren mamuak astindu du kanpaina, eta, besteak beste, migrazioa eta lehen sektorearen egoera izan dira hizpide nagusiak. Beste hauteskunde hitzorduetan ez bezala, emaitzak "berandu" argitaratuko dira, 23:00ak baino beranduago, 27ek euren kontaketak behin bukatuta.
2024/06/08 - 20:19
Macronek eskerrak eman dizkio Bideni Europako aliatuekiko duen "errespetuagatik eta leialtasunagatik"
"Putin ez da Ukrainan geldituko. Europa osoa mehatxatuko du, eta hori ez dugu onartuko. Estatu Batuak Ukrainarekin egongo dira, gure aliatuekin batera", adierazi du AEBko presidenteak.
2024/06/07 - 22:13
Hautagaiek azken eguna izan dute gaur botoa eskatzeko eta euren programak azaltzeko
Hauek izan dira kanpainaren amaieran euskal hautagaiek zabaldutako mezu nagusiak.
2024/06/07 - 19:44
Asmoetatik ekintzetara pasatu, eta Ozeanoen Itun Globala sinatzeko deia egin die Greenpeacek estatuei
Erakunde ekologistak deitoratu du EBko estatu bakar batek ere ez duela oraindik sinatu ituna, eta Espainiako Gobernuari eskatu dio pausoa eman dezala eta itsas eremu babestuetan kudeaketa plan eraginkorrak ezar ditzala, hitzez ez ezik ekintzez ere babestuta egon daitezen.