Europari % 25eko muga-zergak ezarriko dizkiola iragarri du Trumpek
"Europar Batasuna AEB izorratzeko sortu zen", hori esan du Donald Trumpek, Europari % 25eko muga-zergak iragartzeko agerraldian.
Izan ere, oraindik xehetasunik eman ez badu ere, ziurtatu du Etxe Zuriak hartua duela Europar Batasunari muga-zerga orokorrak ezartzearen erabakia.
Aurreratu duenez, datozen egunetan emango ditu xehetasunak, baina azpimarratu du orokorrak izango direla zerga horiek, eta, autogintzari eta hainbat arlori eragingo diela.
Mexikori, Kanadari eta Europar Batasunari ezarritako neurriak indarrean noiz sartuko diren galdetuta, Trumpek esan du apirilaren 2an izango dela, 1ean izatea nahiagoko lukeen arren. Baina, "apur bat superstiziosoa" dela gaineratu du, izan ere kultura anglosaxoian apirilaren 1ean Inozenteen eguna ospatzen da.