Euskal musika
2024/06/02 - 23:16
Asurmendi ahizpek haien lan berriak aurkeztu dituzte Londresen
Idoia Asurmendi abeslari aramaioarrak bere azken lana, 'De amar y Desandar' aurkeztu zuen atzo Londresen, Camden auzoan. Ez zuen bakarrik egin; bere ahizpak, Bea Asurmendik ere bere lehen singlea eskaini du: 'Otsemeak'.
2024/05/29 - 12:08
Zetak taldeak Nafarroa Arenan ospatuko du bosgarren urteurrena, urtarrilean
Urtarrilaren 4an, larunbatarekin, Mitoaroa ikuskizuna taularatuko du Pello Reparaz buru duen taldeak Nafarroako hiriburuan. Sarrerak ekainaren 4an jarriko dituzte salgai.
2024/05/27 - 14:07
Schubert, Mahler, Scriabin, Pascual Aldave eta Beatriz Arzamendi, Euskadiko Orkestraren hurrengo denboraldian
"Kontrastea eta araoa" leloa izango da Euskadiko Orkestraren 2024/2025 denboraldiaren goiburua. Irailaren 27an hasiko da, Bilbon, eta ekainaren 5ean bukatu, Donostian. Guztira, 50 kontzertu izango dira.
2024/05/10 - 23:51
Gorka Urbizuk eta Izarok BIME Bogotako hirugarren edizioan parte hartu dute
BIME Bogotak munduko musika-industriako 2.000 profesional baino gehiago biltzen ditu, tartean, euskal artista batzuk. Aurten Gorka Urbizuk eta Izarok aurkeztu dituzte euren diskoak.
2024/05/04 - 22:55
Errobik 50 urteko ibilbidea ospatu du Euskalduna Jauregian, milaka lagunekin batera
Mixel Ducau eta Anje Duhalde, euskal rockaren aitzindariak, oholtzara igo dira berriro, puntako musikariekin batera, goraino bete den Bilboko Euskalduna jauregian. Mende erdiko ibilbide musikal, sozial eta politikoa, belarri eta begietatik, bihotzeraino.
2024/04/30 - 22:02
Errobiren lekukotasuna
Duela 50 urteko kantu berberak, baina, agian, gaurkotuagoak. Soinu aldaketa batekin. Hala ere, gaiak eta letrak berdinak dira, ez dira aldatu. Bost hamarkadaren ostean gaiek egunerokotasuna mantentzen dute.
2024/04/23 - 20:26
Fermin Muguruzak kontzerturako sarrera guztiak saldu, eta beste emanaldi bat iragarri du abenduaren 21erako
Irundar musikariak 'Fermin Muguruza 1984-2024' kontzertuko sarrera guztiak saldu ditu goizean, eta beste kontzertu bat egingo du biharamunean, abenduaren 21ean, toki berean, Bilbao Arena pabilioian. Bigarren kontzertu horretarako sarrerak ostegun honetan, apirilak 25, jarriko dituzte salgai.
2024/04/20 - 20:13
Kantuz omendu du Bermeok Nestor Basterretxea, haren jaiotzaren mendeurrenaren atarian
Maiatzean ehun urte beteko direnez Nestor Basterretxea jaio zela, egun berezia eskaini diote gaur. Goizean hasita, elkarrekin aritu dira Urdaibaiko kantu-taldeak, kalez kale, abestiz bazterrak alaitzen, haren eskulturetan geldialdiak eginez.
2024/04/20 - 19:54
''FM Muguruza. 1984-2024'', lau hamarkada borobilduko dituen kontzertua
61 urte bete dituen egunean, oparia jaso beharrean, zaleei egin die oparia Fermin Muguruza musikari irundarrak. Abenduaren 20an Bilbon kontzertua emango duela iragarri du, eta Kortatu eta Negu Gorriaken abestiekin hasi, eta bere ibilbide osoari egingo dio errepasoa.
2024/03/23 - 18:58
Musika, monotoniari aurre egiteko eta burmuina bizkortzeko bidea
Musika Bizi ekimena jarri dute martxan Bilboko Misericordia egoitzak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean. Astero kantu eskolak ematen dizkiete adinekoei, eta Gabonetan lehen kontzertua eskaini zuten.
2024/03/20 - 22:08
Ska-p taldeak 'Cannabis' abestia okupazioaren aurkako bideo "miserable" batetik kentzeko eskatu dio PPri
Sare sozialetan zabaldutako bideoan, Borja Corominas Donostiako Udaleko PPren bozeramailearen izena agertzen da, eta "kokaleku eta eraikin okupatuen" zerrenda bat egiten du Alderdi Popularrak.
2024/03/13 - 09:32
Errobi bueltan da, eta kontzertua eskainiko du maiatzaren 4an, Bilbon
Euskarazko poparen aitzindariek Euskaldunako agertokiaren gainean ospatuko dute taldearen 50. Urteurrena, Anje Duhalde eta Mixel Ducau buru direla.
2024/03/11 - 18:22
Esne Beltza, Nil Moliner, Doctor Deseo eta Zetak Andre Mari Zuriaren jaietan izango dira
Aurten sei kontzertu izango dira Foru plazan, abuztuaren 3tik 8ra ospatuko diren Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaietan.
2024/03/10 - 19:20
Bulego taldeak gogotik prestatu du Kursaalen hasi eta dozena bat hiri harrapatuko dituen bira
Astebetez publikorik gabeko kontzertuak eginez prestatu dute emanaldia, xehetasunik txikiena ere zainduz, ahalik eta ondoen atera dadin ikuskizuna. Ez dira faltako pantaila handiak, argiztapen bereziak eta, nola ez, jendartea dantzan jartzeko funtsezkoena, musika.
2024/03/07 - 15:52
Anari: ''Kantua ez bezatzeko instintu bat dago nire DNAn''
Anarik zazpigarren diskoa kaleratu du, "Giza zarata", betiko poetikoari lotuta baina ikuspegi zabalago eta sozialagoarekin.
2024/03/02 - 12:14
SA talde gasteiztarrak abestirik ezagunenak eskaini ditu bart Nafarroa Arenan, Iruña Rock jaialdian
Soziedad Alkoholika taldeak "Confrontación" izeneko disko berria kaleratuko du laster. Besteak beste, Zea Mays eta Pubic Enemy taldeak aritu dira Iruña Rock jaialdiaren lehen egunean.
2024/02/28 - 09:26
Albiste izango dira: Kalte zenbaketa denboralearen ostean, Pablo Gonzalez eta Gaztea Sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/02/27 - 13:40
Ura Bere Bidean laugarrenez, urrian BECen: Jorge Drexler, ETS, Olaia Inziarte, Kalakan…
Laugarrenez, musika sinfonikoa eta popa elkar hartuta entzungo dira, oraingoan Bizkaia Arenan, urriaren 25 eta 26an. Besteak beste, Celtas Cortosek, Huntzak, Reincidentesek, Gatibuk, Zea Maysek eta Izarok hartuko dute parte. Ostiralerako baino ez da gelditzen sarrerarik.
2024/02/25 - 14:26
Ruper Ordorikaren ''Erruduna'' abestiaren bideoklipa
Elkar Musikak argitaratutako "Bakarka II" bildumako abestia da. Bere errepertoriotik 12 kanta aukeratu eta berriro grabatu ditu Oñatiko musikariak, bere ahotsarekin bakarrik, eta gitarraz lagunduta.
2024/02/24 - 14:49
"Pandemiaren ostean gaztetxo askok deskubritu dute Gozategi taldea"
Naroa Vallejo eta Ilargi Arozenak trikiti taldea sortu nahi dute. Hori dela eta, Asier Gozategiren aholkuak entzun nahi izan dituzte. Era berean, Asierrek aitortu du: gazte askok pandemiaren ondoren deskubritu dutela Gozategi taldea.