Eusko Legebiltzarra
2024/12/12 - 08:35
Jaurlaritzak etxebizitzarako 100 milioi euroko partida eskaini dio EH Bilduri lau urterako
Partida gehigarria alokairu sozialeko etxebizitzak sustatzeko bideratuko litzateke. Halaber, etxebizitza foroa martxan jartzea eta udalek parte hartze handiagoa izatea proposatzen da. Legebiltzarrak gaur bozkatuko ditu proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak.
2024/12/10 - 14:48
Eusko Legebiltzarrak atzera bota ditu PPk, Sumarrek eta Voxek aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketak
Aurreikusita bezala, osoko zuzenketek ez dute aurrera egin: EAJk eta PSE-EEk kontra bozkatu dute eta EH Bildu abstenitu egin da. Ezarritako egutegiaren arabera, abenduaren 20rako deituta dagoen osoko bilkuran onartuko dira kontuak.
2024/12/10 - 09:00
Jaurlaritzaren aurrekontuei PPk, Sumarrek eta Voxek aurkeztutako osoko zuzenketak eztabaidagai Legebiltzarrean
Ezusterik ezean, atzera botako dituzte denak. Etzi, zuzenketa partzialen txanda izango da, eta ingurumari horretan, zabalik dute oraindik negoziazioa EH Bilduk eta Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek (EAJ eta PSE-EE).
2024/12/10 - 08:52
Albiste izango dira: Abisua izotzagatik, EAEko aurrekontuen eztabaida eta EITB Maratoiaren atzerako kontua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/06 - 11:57
Legebiltzarrak Jaurlaritzaren erabakia babestu eta Arabako Mahastien epaiaren aurkako helegitea errefusatu du
Eztabaida EH Bilduren eskutik heldu da Ganberara, mozio batean helegite hori defendatzen baitzuen, baina atzera bota dute. Hala ere, EAJk eta PSE-EEk adostutako zuzenketa onartu da. Bertan ez da errekurtsoaz hitz egiten, eta sektorearen lehiakortasuna hobetzeko plan bat planteatu dute.
2024/12/05 - 17:57
Eusko Legebiltzarrak atzera bota du Aranako errefuxiatu-zentroaren egitasmoa gelditzeko PPren proposamena
Gasteizen errefuxiatuak hartzeko nazioarteko zentro bat sortzeko proiektua lizitatu zuen Espainiako Gobernuak iazko urtarrilean. Instalazioek 14,1 milioi euroko aurrekontua dute, eta Arabako hiriburuko Arana egoitza zaharrean kokatuko dira.
2024/12/05 - 11:13
Legebiltzarrak minutu bateko isilunearekin gogoratu du Leonor, Pasaian hildako emakumea
Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du osoko bilkuraren hasieran, joan den larunbatean Pasaian hildako Leonor emakumearen omenez. Aldez aurretik, Bakartxo Tejeria Legebiltzarraren presidenteak adierazpen bat irakurri du, Leonorren heriotza gaitzesteko.
2024/12/04 - 14:48
Salaketa jartzen ez duten indarkeria matxistaren biktimak ere babestearen alde agertu da Subijana
Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldian, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidenteak azaldu du "ahalegina" egin behar dela, biktima askok salaketa jartzeko dituzten zailtasunen aurrean.
2024/12/02 - 14:17
Altxa Burua taldeak Hezkuntza Sailari eskatu dio dekretu bidez debeka dezan sakelakoen erabilera ikastetxeetan
Eskolak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea eskatzeko, 20.000 sinadura aurkeztu dituzte Eusko Legebiltzarrean.
2024/11/28 - 13:25
EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egin dute Ertzaintzaren defentsarako bitartekoak gaurkotzea eskatzeko
Horretarako, kontuan hartuko dira delinkuentzia moten bilakaera eta berrikuntza teknologikoan izandako aurrerapenak.
2024/11/22 - 17:21
Aurrekontu-akordioaren proposamenari "zifrekin" erantzuteko eskatu dio De Andresek Eusko Jaurlaritzari
Gogorarazi du osasuna eta segurtasuna direla bere lehentasunak, eta ohartarazi du "filosofiaz soilik hitz eginda" ezinezkoa dela 2025eko kontu autonomikoetarako itunik lortzea.
2024/11/22 - 13:44
Sumarrek ez du EAEko aurrekontuak negoziatzen jarraituko eta osoko zuzenketa aurkeztuko du
Noël d'Anjou sailburuak gaur arteko epea eman die oposizioko hiru talderi —EH Bildu, PP eta Sumar— 2025erako aurrekontuak negoziatzen jarraitu nahi duten ala ez adierazteko.
2024/11/22 - 11:22
Eusko Legebiltzarrak bat egin du EiTB Maratoiarekin 'Eskutitza'ren bertsioarekin abestuz
Euskal legebiltzarkideek babesa adierazi nahi izan diote EITB Maratoiari eta bihotza osatu dute euren eskuekin Hemendik At taldearen kantu ezagunaren bertsioa abestu eta dantzatu duten bitartean.
2024/11/21 - 16:43
Itunpeko ikastetxeetako eta sare publikoko langileen soldatak parekatzeko baimena eman du Legebiltzarrak
Ia 67 milioi euroko partida berezi bat ahalbidetu da, 2023. eta 2024. urteei dagezkion ordainketak egiteko. EAJ, PSE-EE, PP eta Vox legea aldatzearen alde agertu dira, EH Bildu abstenitu egin da eta Sumarrek kontra bozkatu du.
2024/11/21 - 10:57
Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du, GALek 1984an erail zuten Santiago Brouard omentzeko
Legebiltzarkideek zutik eta minutu bateko isilunearekin eginda omendu dute GALek 1984ko azaroaren 20an hildako Santiago Brouard Herri Batasunaren buruzagia.
2024/11/21 - 08:59
EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk hilketa matxisten biktimen gertukoen diagnosi bat eskatuko diote Jaurlaritzari
Hiru taldeek erdibideko zuzenketa bat adostu dute EH Bilduk aurkeztutako ez-legezko proposamen baten harira. Helburua da azterketa hori gizon matxistek eraildako emakume eta haurren ingurukoentzat erreparazio planak garatzea.
2024/11/20 - 14:03
Ertzaintzaren barruan adin txikikoetan espezializatutako taldea sortzea eskatu du EAEko fiskal nagusiak
Carmen Adanen esanetan, "erabat beharrezkoa" da, adingabeek egindako eta horien aurkako delituen gorakada ikusita.
2024/11/20 - 06:00
Eusko Jaurlaritzak aurrekontu akordiorako proposamen berria egingo dio gaur oposizioari
Noël d 'Anjou Ogasun sailburuak oposizioko talde politikoei eskaintza egingo die gaur. Bertan, EH Bilduk, PPk eta Sumarrek aurreneko batzarretan proposatutako neurri batzuk jasoko dira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
2024/11/14 - 17:30
2025ean garraio publikoak % 20ko deskontua izaten jarraitzearen alde egin du Eusko Legebiltzarrak
Gaur egungo % 50eko hobaria lortzeko, gainerako % 30a Espainiako Estatuak ordaintzen du.
2024/11/12 - 18:02
Pradales: "Aurrekontuen negoziazioan EH Bilduk Nafarroan duen jarrera EAEn ikustea da nahi dudana"
Ajuria Enean hartu ditu Imanol Pradales lehendakariak Euskadi Irratiko lankideak, garai batean Gobernu Bilerak egiten zituzten aretoan. Agenda politikoko lehen lerroan dauden gaietatik hasita, luze-zabal hitz egin du askotariko gaiei buruz.