PPk eskatu du Segurtasun sailburuordea kargugabetzea edo dimititzea, Ertzaintzarako 300 BMW ibilgailu erosteko kontratua esleitu baitzuen
Ainhoa Domaica PPren legebiltzarkideak kontratua izan du hizpide; izan ere, "kontrako" txostena jaso arren, esleitu egin zen, 21 milioiren truke, Next Generation funtsek finantzatuta.
Ricardo Ituarte Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea kargugabetzea edo dimisioa ematea eskatu du PPk asteazken honetan, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuorde zenean Ertzaintzarako 300 BMW ibilgailu erosteko kontratua esleitzeagatik. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoak "kontrako txosten suntsitzailea" eman omen zuen; "kontrakoa baina ez etengarria", PPk adierazi duenez.
Gasteizen egindako agerraldian, Ainhoa Domaica PPren legebiltzarkideak Ertzaintzarako ibilgailuen kontratu hori aipatu du. Zehazki, 21 milioi euroan esleitu zen, eta Next Generation funtsek ordaindu. Azpimarratu du kontratu horretan "atzerapen handiak" izan direla. Ildo horretatik, nabarmendu du kontratuaren epea ez zela bete, eta gogorarazi du kontratu hori aurreko legegintzaldian hasi zela, 2023ko azaroaren 3an, eta 2024ko maiatzaren 24an amaitu.
Domaicak adierazi duenez, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren agerraldia eskatu zuten, kontratu horri buruzko "informazio zehatza" eman zezan, eta "Sailean 38 urtez lanean diharduen pertsona baten ezusteko kargugabetzearen arrazoiak azaltzeko". Zupiriak kontratazio horren inguruan sortzen ari ziren susmoak argitzeko agerraldia egin zuen Eusko Legebiltzarrean, ekainaren 18an.
Testuinguru horretan, Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren txostenaren berri eman du asteazken honetan PPren legebiltzarkideak. Bertan, "larriak" diren "pisuzko baieztapenak" egiten dira, "Ertzaintzarentzat 300 auto erosteko kontratu hori egiteko eskatutako prezioa, konkurrentzia eta baldintzak zalantzan jartzen dituelako".
Domaicak adieraz du, gainera, txostenean, zalantzan jartzen direla Sailak proposatzen dituen ibilgailuen balorazio ekonomikoa, ezaugarri teknikoak eta, bereziki, motorizazioa. Gaineratu duenez, "Segurtasun Sailak ez du adierazten zeintzuk diren aukeratutako esleipen-irizpideek dakartzaten abantailak, ez baitira arrazoitzen ezta justifikatzen ere".
Hala, "ardura politikoa" eskatu du PPren legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuordea kargugabetzea edo dimisioa lehenbailehen eman dadin, haren esanetan, "azalpen politiko eta teknikoen unea ekainaren 18a izan zelako", Zupiriak Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin zuenean.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.